Udako oroitzapenak

Erabiltzailearen aurpegia Aitziber Aranburuzabala Juldain 2015ko eka. 21a, 00:00

Opor usaina sartu da etxean. Ikasturtea bukatzear, arratsaldeetan eskolan jai.

Udalekuak etorriko dira segidan. Amamari lanorduak murrizteko aukera ona dira; baina hori baino gehiago ere bai, duda barik, hamarkada batzuk pasatuta oraindik ere gogoan baditut. Haurra nintzela joan nintzen lehenengo aldiz Goñira.

Handik urte batzuetara, begirale lanetan ere gustura asko egin nituen txanda batzuk. Herrietako udalekuak hasi ziren orduan, eta han ere probatu nuen. Gaur egun, harrigarria da dagoen aukera, eta, egia esan, gustura hartuko nuke parte horietako askotan. Helduentzako edo familientzako asteburuko udalekuak ez lirateke, ba, gaizki egongo, ezta?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak