Orain eta lehen, jolasten

Erabiltzailearen aurpegia Aitziber Aranburuzabala Juldain 2015ko urt. 12a, 00:00

Astean Uno karta jolasa ezagutu dut. Mari Teiletakok, gure garaiko Ratoncito Perezek, ekarri zion alabari.

Aspaldi jolasten nuen Chupate Dos jolasaren antza du; joko bera, marrazki ezberdinekin. Nancy ere orain gutxi sartu da gure etxean. Nire garaikoaren ahizpa da, antza du, baina ez da  bera; modu berean jolasten da, baina, biekin.

Egunotan, Goonies, ET eta Zipi&Zape filmak ikusi ditut. Bateko zein besteko arropa eta dekoratuek nire gazte garaietara eraman ninduten. Pantaila berera arreta osoz begira zeuden ondoan nituen gaztetxoek erakutsi zidaten filmarekin gustura bidaiatzen ari zirela.

Istorioak eta jolasak, bada, ez dira modaz pasatzen. Urte berri on!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak