Iratzargailuari pila kenduta

Erabiltzailearen aurpegia Aitziber Aranburuzabala Juldain 2014ko uzt. 29a, 00:00

Asturias, Galizia eta Portugalerako norabidean jarriko dugu aurten furgoneta.

Tokian tokiko bizilagunei kasu eginda osatuko dugu ibilbidea. Hala ere, batzuetan dudatan jartzen dut ea ezagutzen ditugun kanpotik datozenei gomendatzen dizkiegun tokiak; izan ere, aurreko baten txoko honetan aipatu nuen iparraldeko Ainhoa laguna, gurera etorri zela aitzakia hartuta barneratu ginen lehenekoz Arrikrutz kobatan.

Gustatu zitzaigun, bai horixe, Araotzeko lur azpiko bisita; eta ederto borobildu genuen asteburua, patata-tortilla hartuta Usakora joanda. Egunerokotasuna apurtzea, horixe da oporren funtsa. Kendu egiozu zuk ere, bada, iratzargailuari pila! 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak