Nik ere egiten ditut

Erabiltzailearen aurpegia Aitziber Aranburuzabala Juldain 2014ko mai. 5a, 14:50
Gomazko pultserei buruz ari naiz.

Hilabete pasa inguru ezagutu nituen eta hasieratik gustatu zitzaizkidan, eskulan-zalea naiz-eta. Eta egia esan, oporretan konturatu naiz beste hainbat abantaila edo onura dituztela: ama baten poltsan ez dute leku askorik okupatzen eta egoera askotan oso erabilgarriak dira entretenimendu moduan (bidaiatzen, itxaronaldietan...); jendearekin harremana sustatzeko aitzakia ere bada, batak besteari erakutsi edo elkarrekin egiteko ere bai; opari merke bat egiteko aproposa; atzamarrak play-tik askatu eta beste era batera mugitzeko...

Horregatik guztiagatik izan ote du horrenbesteko arrakasta? Bejondeiola, bada, asmatzaileari!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak