"Eskerrik asko!"

Erabiltzailearen aurpegia Agustin Aranburu 2011ko uzt. 9a, 02:00

Bizitza guztia errugbian eman ondoren, orain dela bi urte Klubeko Batzarra utzi behar izan nuen.

Gaur egun, 13 urtez errugbiko karpa antolatzen eta laguntzen ibili eta gero, berau uzteko garaia iritsi zait dagoeneko.

Baina utzi aurretik, eskerrak eman nahi nizkieke maila pertsonal eta aldi berean era publikoan urte hauetan beraien laguntza eta kolaborazioa eman, Garagardo Festa egin eta herrian jai hau uztartzen lagundu duten guztiei. 

Alde batetik, Udalari.

Beste alde batetik, laguntza eskaini diguten babesle guztiei.

Eta, nola ez, urte hauetan bertan parte hartu duten herritar guztiei.

Azkenik, aipamen bereziena Kajoi tabernako nire lagun Antoniori eskaini nahi nioke, ekimen guztietan eskaini duen babes eta laguntza guztiagatik.

Eskerrik asko, guztioi, bihotz-bihotzez.

------------------------------

Agustin Aranburu
(Arrasate Rugby Taldea)
Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak