goiena.eus

Zahar-Berriko ikasturte amaierako afari merienda

Erabiltzailearen aurpegia   Komunitatetik

Ekainaren 9an, Zahar-Berriko ikasturte amaierari agurra emateko, afari merienda bat izan genuen.

Berba taldeetako hainbat bidelagun: Maitere, Joxe, Izaskun, Ainhoa, Maria Elena, Josefina eta Nereak parte hartu zuten. Eta bidelariak: Susana, Ana, Maria Teresa, Maribel, Isabel, Anabel, Maribel eta Maitena Zahar-Berriko teknikaria egon ziren. Mintzapraktikako topaketa honetara, guztira 14 lagun bildu ginen. Bi ordutan, ikasturtean zehar izandako esperientziak trukatu genituen. Eta denek, diotenez berba-taldera aisialdian ondo pasatzeko gune berri bat lortu dutela. Eta bidelagun aktiboek diote, ikasturte hasieran baina euskara maila hobea daukatela. Eta gehienen esanetan, mintzapraktika programarekin, hurrengo ikasturtean ere jarraitzeko asmoa badute. Hala, asteroko mintzapraktikako ordu beteko hitzordua oso aberasgarri zaie, besteak beste, eguneroko kezkak ahaztu eta momentu atsegin bat pasatzeko.

Balorazioa egiteaz gain, egun hau, probestu genuen bi zozketa egiteko. Eta oso kontent bukatu genuen eguna, mintzapraktika mordoa egin eta aspaldiko partez barre algarak botaz. Eskerrik asko etorri zineten guztioi eta baita beste guztioi ere! Milesker baita, astero mintzapraktika lanetan boluntario ari zareten bidelagunoi. Zuon laguntza ezinbestekoa zaigu, ekimen hau aurrera ateratzeko!

Gora mintzalagunak! Gora Berbalagunak!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa