Pikupeko kideok urte asko daramatzagu kultura arloan lanean, aktiboki hartu baitugu parte era askotako jarduera kulturaletan. Orain, Pikupe produkzioak izeneko proiektu berri honekin, arte eszenikoen arlo guztietako eta antzerki munduko artista eta artista-talde asko ordezkatzen ditugu. Horrez gain, era guztietako ekitaldi kulturalak eta jai girokoak suspertu eta antolatzen ditugu, eta beharrezko azpiegitura (soinu-ekipoak, argiztapena, teknikoak...) kudeatzen dugu.