Bidali zure SMSa eta lagundu partida irabazten

Erabiltzailearen aurpegia

"Mozambike iparraldean ahaztuta bizi direnei partida irabazten laguntzeko bultzada eta babesa eskatu nahi dizuet"; David Zurutuza futbol-jokalariaren mezua da hori, Mundukide Fundazioaren proiektua bultzatzen laguntzeko kanpainarena.

Ausolan eta Mundukide gazteekin, pobreziaren aurkako eguna gogoratuz

Erabiltzailearen aurpegia   Komunitatetik

Ausolan eta Mundukide gazteekin, pobreziaren aurkako eguna gogoratuz

Urtean zehar 1.300 milioi tona janari galtzen ditugu alferrik munduan, eta aldi berean 870 milioi pertsonak, egunero, gosea pasatzen dutela salatzen du FAO erakundeak (Food and Agriculture Organization).

Batu zaitez taupadara

Erabiltzailearen aurpegia   Komunitatetik

Mundukidek kooperatiben arteko lasterketa solidarioa antolatu du uztailaren 5erako. 

Jakiek hitzegingo balute...

2014/03/20 18.30 etan

Kulturate | Arrasate

Gaur osteguna "Jalgi hadi ortura" jardunaldien barruan Dorleta Martinez eta Idurre Aranguren arrasatearrek, JAKIEK HITZEGINGO BALUTE... gaiaren inguruan hitzaldia emango dute Arrasateko Kulturaten. Hitzaldian, pestizida eta elikagaien gaiak jorratuko dira eta gure osasunean duten eragina. Dorleta Martinez medikuak hainbat hitzaldi eman ditu azken astetan Arrasaten. Azkena Elikadura eta minbizia izenburuarekin. Martinez mediku hematologoa da, eta 20 urte egin ditu onko-hematologia sailean lanean, leuzemiak, linfomak eta bestelakoak tratatzen, umeekin eta helduekin. Elikadurak minbizia prebenitzeko eta sendatzeko duen garrantziaz egin dugu berba harekin. Idurre Aranguren, "Alternatiba Ekologikoak" elkarteko kidea da eta modu ekologikoagoan bizitzeko aukerak aztertuko ditu.

Jakiek hitzegingo balute...

2014/03/20 18.30 etan

Kulturate | Arrasate

Gaur osteguna "Jalgi hadi ortura" jardunaldien barruan Dorleta Martinez eta Idurre Aranguren arrasatearrak, JAKIEK HITZEGINGO BALUTE... gaiaren inguruan hitzaldia emango dute Arrasateko Kulturaten. Hitzaldian, pestizida eta elikagaien gaiak jorratuko dira eta gure osasunean duten eragina. Dorleta Martinez medikuak hainbat hitzaldi eman ditu azken astetan Arrasaten. Azkena Elikadura eta minbizia izenburuarekin. Martinez mediku hematologoa da, eta 20 urte egin ditu onko-hematologia sailean lanean, leuzemiak, linfomak eta bestelakoak tratatzen, umeekin eta helduekin. Elikadurak minbizia prebenitzeko eta sendatzeko duen garrantziaz egin dugu berba harekin. Idurre Aranguren, "Alternatiba Ekologikoak" elkarteko kidea da eta modu ekologikoagoan bizitzeko aukerak aztertuko ditu.

Aldaketak ekartzen dituzten esperientziak!

2014/03/18 18.30

Kulturate | Arrasate

Ekofeminismoa, elikadura burujabetza, gizarte mugimenduen indarra eta eragina... honelako gaiei buruz sortuko da elkarrizketa gaur arratsaldean Kulturaten. Ekarpenak egiteko izanez gero edo eta esperientziak entzuteko gogoa, etor zaitez bi aldiz pentsatu gabe...han izango gara eta!