MUGIMENDUA ETA MARRAZKETA, arratsalde bateko taile

Erabiltzailearen aurpegia JAIKI elkartea 2016ko ots. 6a, 22:07
MUGIMENDUA ETA MARRAZKETA, arratsalde bateko tailerra Jolastu nahi al duzu? Dantzatu eta marraztu baita? Zure gorputz osoa mugituko duzu, barrukoa eta kanpokoa sentituaz. Jolaskideen artean elkarri eragingo diogu. Marrak trazatuko dituzu paperean, airean, zure gorputzarekin eta zure gorputzean, baita besteengan ere; edo zuk irudikatu, ikusi eta begiratzen duzun hartan… Jolasaren bitartez gure goputza, keinua eta trazoa harremanetan jarriko dituen modu eta formak ikertuko ditugu . Begirada eta irudimena ere bertan egongo dira. Erabiliko ditugun tresnak plazerra eta bat-batekotasuna izango dira. Edozein eskamentu maila egokiak izango dira. Otsailak 21 igandea, 17.00-20.00. Aretxabaletako kuartel zaharrean. Laia Bedósekin 10 euro/ langabetuek 8 Izen-ematea edo zalantzak: jaikielkartea@yahoo.es, 943 53 43 96 edo facebook: jaiki elkartea

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak