CLOWN HASTAPEN IKASTARO TRINKOA.URRIAK 3. Ikastaro

Erabiltzailearen aurpegia JAIKI elkartea 2015ko ira. 14a, 11:44
CLOWN HASTAPEN IKASTARO TRINKOA.URRIAK 3. Ikastaro hau clownean hasi nahi dutenentzat da. Baita clownean ari diren eta haien clown pertsonaia hobeto ezagutu nahi dutenentzat ere. Asmoa da, hasieran egun batekoa izango bada ere, gerora, luzera iraungo duen ikastaroa izatea. Metodologia oinarrituko da ekintzan, partehartzean eta errespetuan. Era berean, Frantziako Bataclown eta Inglaterrako Nose to Nosen ildoa jarraituko da. Aurrez esan bezala, ikastaro honen asmoa da norberak bere clowna aurkitzea, dibertitzeko ahalmena garatuz. Horretarako, beste honako ahalmenekin, clownak bereak dituenekin, egingo da lan, hala nola: entzutea, eskuzabaltasuna, onarpena, irudimena, inprobisazioa... Data: urriak 3 Ordutegia: 10.00-14.00 eta 16.00-20.00 Prezioa: 35 euro/ 30 langabetuek Irakaslea: Maite Pinedo Info eta izenemateak: JAIKI elkartea Aretxabaleta (Gipuzkoa) Tel 943534396 jaikielkartea@yahoo.es

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak