Ecstatic Dance saio berri bat otsailean

Ecstatic Dance saio berri bat otsailean

Erabiltzailearen aurpegia

Ecstatic Dance saio berri bat egingo dugu Aretxabaletan otsailaren 11n, 10:00-13:00 bitartean, Aretxabaletako kiroldegian.

DANTZATU. Asteazkenero Aretxabaletan

DANTZATU. Asteazkenero Aretxabaletan

Erabiltzailearen aurpegia Asteazkenero 18.15etik 20.15era Aretxabaletako kuartel zaharreko lokalean batzen gara. Dantza, mugimendua eta sormen adierazpena lantzen ditugu Alvaro Cuero Escarzaren gidaritzapean.

ECSTATIC DANCE.Musika bikainarekin nahi duzun eran dantzatzeko saio trinkoa

ECSTATIC DANCE.Musika bikainarekin nahi duzun eran dantzatzeko saio trinkoa

Erabiltzailearen aurpegia ADI dantzazaleok! Ecstatic Dance saio bat egingo dugu Aretxabaletan AZAROAREN 26an, 10.00-13.00 bitartean. Zer da ECSTATIC DANCE? Musika gidatutako dantzaldi askea da, hitzik eta sustantziarik gabeko gorputz bidaia, gure beharrak sentitu eta adierazteko, bakarka eta taldean jolasteko, bizitzaren erritmo ezberdinetatik pasatuz. Oskar Estanga Ezkurdia izango da saioren gidaria, DJa. Ez da dantza esperientziarik behar. Langileek 10 euro, langabetuek 7. Izen-ematea: jaikielkartea@yahoo.es- 943 53 43 96 - facebook.

ECSTATIC DANCE saioa Aretxabaletan

ECSTATIC DANCE saioa Aretxabaletan

Erabiltzailearen aurpegia ADI dantzazaleok! Ecstatic Dance saio bat egingo dugu Aretxabaletan AZAROAREN 26an, 10.00-13.00 bitartean. Zer da ECSTATIC DANCE? Musika gidatutako dantzaldi askea da, hitzik eta sustantziarik gabeko gorputz bidaia, gure beharrak sentitu eta adierazteko, bakarka eta taldean jolasteko, bizitzaren erritmo ezberdinetatik pasatuz. Oskar Estanga Ezkurdia izango da saioren gidaria, DJa. Ez da dantza esperientziarik behar. Langileek 10 euro, langabetuek 7. Izen-ematea: jaikilekartea@yahoo.es- 943 53 43 96 - facebook.

DANTZATU

DANTZATU

Erabiltzailearen aurpegia DANTZATU, Mugimenduaren bitartez behar duguna adierazteko eta gozatzeko espazio bat.Jolasa, sormena eta dantza erabiliko ditugu gure gorputzarekin konektatzeko. Gidaria: Alvaro Cuervo. 16 urtetik gorakoentzat. Asteazkenero 18.15-20.15

HAURRENTZAKO GORPUTZ ESPRESIO SAIOAK ARETXABALETAN

HAURRENTZAKO GORPUTZ ESPRESIO SAIOAK ARETXABALETAN

Erabiltzailearen aurpegia Astelehenero 17.15etik-18.15era 5 eta 10 urte bitarteko haurrek beraien gorputzak ezagutu, sentimendu eta emozioak azaleratu eta musika bizitzeko aukera izango dute jolas eta plazerraren bitartez. Zigor Lasagabaster izango da saio hauetako laguntzailea.

5 ERRITMOAK Hastapen tailerra (Grabiellen Roth, w

Erabiltzailearen aurpegia 5 ERRITMOAK Hastapen tailerra (Grabiellen Roth, waves maila) Irakaslea: Ana Escoda. Uztailak 14, osteguna 18.00-20.00 8 euro Aretxabaletako Arkupe Kultur etxean Grabielle Roth-ek sortua eta munduko milaka pertsonak dantzatua, "5 erritmoak" filosofia bat da, arte eszeniko bat eta mugitzeko dinamiken praktika bat zeinak hau duen oinarri: Psikea mugimenduan jarri ezkero bere kabuz sendatu daiteke. Mugimendua sendabidea eta metafora da aldi berean, Hizkuntza, kultura eta giza talde ororen gainetik sufrimendua arte bihurtzen duena, artea kontzientzia eta kontzientzia ekintza.

DantzAstea 2016. hAsztea da kontua

DantzAstea 2016. hAsztea da kontua

Erabiltzailearen aurpegia DantzAstea 2016. hAsztea da kontua. Aretxabaleta, maiatzak 28-ekainak 3 Aretxabaletan maiatzaren 28tik ekainaren 3ra bitartean DantzAstea ospatuko dugu. Jaiki elkarteak antolatuta, Aretxabaletako udalaren laguntzaz eta herriko beste eragile eta taldeekin batera honakoa da sortu dugun egitaraua. Maiatzak 28, larunbat goizeko ikastaroetarako izen ematea zabalik

DantzAstea 2016. hAsztea da kontua

Erabiltzailearen aurpegia DantzAstea 2016. hAsztea da kontua. Aretxabaleta, maiatzak 28-ekainak 3 Aretxabaletan maiatzaren 28tik ekainaren 3ra bitartean DantzAstea ospatuko dugu. Jaiki elkarteak antolatuta, Aretxabaletako udalaren laguntzaz eta herriko beste eragile eta taldeekin batera honakoa da sortu dugun egitaraua. Maiatzak 28, larunbat goizeko ikastaroetarako izen ematea zabalik

Munduko dantzazaleok, adi! DantzAstea 2016 Hasz

Erabiltzailearen aurpegia Munduko dantzazaleok, adi! DantzAstea 2016 Hasztea da kontua! Aretxabaletan, maiatzaren 28- ekainak 3. Dantza tailer irekiak, ikastaroak, dantza ikuskizunak, Dj-ak,... Laister programa ikusgai

MUGIMENDUA ETA MARRAZKETA, arratsalde bateko taile

MUGIMENDUA ETA MARRAZKETA, arratsalde bateko taile

Erabiltzailearen aurpegia MUGIMENDUA ETA MARRAZKETA, arratsalde bateko tailerra Jolastu nahi al duzu? Dantzatu eta marraztu baita? Zure gorputz osoa mugituko duzu, barrukoa eta kanpokoa sentituaz. Jolaskideen artean elkarri eragingo diogu. Marrak trazatuko dituzu paperean, airean, zure gorputzarekin eta zure gorputzean, baita besteengan ere; edo zuk irudikatu, ikusi eta begiratzen duzun hartan… Jolasaren bitartez gure goputza, keinua eta trazoa harremanetan jarriko dituen modu eta formak ikertuko ditugu . Begirada eta irudimena ere bertan egongo dira. Erabiliko ditugun tresnak plazerra eta bat-batekotasuna izango dira. Edozein eskamentu maila egokiak izango dira. Otsailak 21 igandea, 17.00-20.00. Aretxabaletako kuartel zaharrean. Laia Bedósekin 10 euro/ langabetuek 8 Izen-ematea edo zalantzak: jaikielkartea@yahoo.es, 943 53 43 96 edo facebook: jaiki elkartea

LINDY HOP TAILERRA (SWING)
Irakaslea: Maien Boix

LINDY HOP TAILERRA (SWING) Irakaslea: Maien Boix

Erabiltzailearen aurpegia LINDY HOP TAILERRA (SWING) Irakaslea: Maien Boix Aretxabaletan, Arkupeko dantza aretoan, Urtarrilaren 30, 9.30-13.00 Prezioa: Langileek 12 euro, gainontzekoek 10. Izen ematea: 688862187, jaikielkartea@yahoo.es edo facebooketik. Arratsaldean dantza saio ireki bat egingo da herriko plazan.

HAURRENTZAKO INPROBISAKETA DANTZA IKASTAROA. Izask

HAURRENTZAKO INPROBISAKETA DANTZA IKASTAROA. Izask

Erabiltzailearen aurpegia HAURRENTZAKO INPROBISAKETA DANTZA IKASTAROA. Izaskun Lapazarekin. Astelehenetan 17.00-18.00etara Aretxabaletako kuartel zaharrean. Urtarrilaren 11an hasi eta martxoaren 21era. Hiruhilabete osoa 45 euro. Dantza inprobisaketak haurraren adierazpen librea bideratzen du.Klaseetan tresna ezberdinen bitartez haurraren mugimendu librea eta adierazpena aberastuko dira, bai era pertsonalean eta baita kolektiboan ere.Haur taldeari dagokionez adin ezberdintasuna bilatuko da, hau da 3 URTETATIK 12 URTETARA bitartean. Honen zergatia konpetitibitatea baztertzea da, epaiketarik gabeko espazio bat sortzea.

DANTZA INPROBISAZIO IKASTAROA Izaskun Lapaza Rodri

DANTZA INPROBISAZIO IKASTAROA Izaskun Lapaza Rodri

Erabiltzailearen aurpegia DANTZA INPROBISAZIO IKASTAROA Izaskun Lapaza Rodriguez ekin. Urtarrilaren 11tik martxoaren 21era. Astelehenetan 18.15-20.15 Aretxabaletan, Jaiki elkarteak antolatuta. Prezioa (Hiruhilabete osoa): 85 langileek/75 langabetuek. Izen ematea edo info gehiago: jaikielkartea@yahoo.es - 943534396 edo facebooketik.

Dantza-inprobisaketa ekitaldia

Dantza-inprobisaketa ekitaldia

Erabiltzailearen aurpegia

Dantza-inprobisaketa ekitaldia Jaikik antolatuta.

CLOWN ETA DIBERTSIOA: Nere clown mundua aurkitzen

CLOWN ETA DIBERTSIOA: Nere clown mundua aurkitzen

Erabiltzailearen aurpegia CLOWN ETA DIBERTSIOA: Nere clown mundua aurkitzen Urriak 3. 10.00-13.30 eta 15.00-18.30 Aretxabaletako koartel zaharrean 943 53 43 96 jaikielkartea@yahoo.es 30 euro/ 25 euro langabetuek Egun bakarreko tailer hau clownean hasi edo kontzientzia hartu nahi edo bestela, clown lanaren bitartez ordu on batzu pasa nahi dutenei zuzendua dago. Ez da beharrezkoa eskarmentua izatea; izan edo ez, primeran pasako duzu. Metodologia oinarrituko da ekintzan, parte hartzean eta errespetuan, Frantziako Bataclown eta Inglaterrako Nose to Nose linea jarraituz. Metodologia honen helburua eta halaber tailerrarena da norberak bere clowna aurkitzea, dibertitzeko ahalmena garatuz. Horretarako, beste honako ahalmenekin, clownak bereak dituenekin, egingo da lan, hala nola: entzutea, eskuzabaltasuna, onarpena, irudimena, inprobisazioa... Dibertimendua erraztuko duena: Maite Pinedo

CLOWN HASTAPEN IKASTARO TRINKOA.URRIAK 3. Ikastaro

Erabiltzailearen aurpegia CLOWN HASTAPEN IKASTARO TRINKOA.URRIAK 3. Ikastaro hau clownean hasi nahi dutenentzat da. Baita clownean ari diren eta haien clown pertsonaia hobeto ezagutu nahi dutenentzat ere. Asmoa da, hasieran egun batekoa izango bada ere, gerora, luzera iraungo duen ikastaroa izatea. Metodologia oinarrituko da ekintzan, partehartzean eta errespetuan. Era berean, Frantziako Bataclown eta Inglaterrako Nose to Nosen ildoa jarraituko da. Aurrez esan bezala, ikastaro honen asmoa da norberak bere clowna aurkitzea, dibertitzeko ahalmena garatuz. Horretarako, beste honako ahalmenekin, clownak bereak dituenekin, egingo da lan, hala nola: entzutea, eskuzabaltasuna, onarpena, irudimena, inprobisazioa... Data: urriak 3 Ordutegia: 10.00-14.00 eta 16.00-20.00 Prezioa: 35 euro/ 30 langabetuek Irakaslea: Maite Pinedo Info eta izenemateak: JAIKI elkartea Aretxabaleta (Gipuzkoa) Tel 943534396 jaikielkartea@yahoo.es

Inprobisazio dantza haurrantzat, Arantza Iglesias

Inprobisazio dantza haurrantzat, Arantza Iglesias

Erabiltzailearen aurpegia Inprobisazio dantza haurrantzat, Arantza Iglesias Arbizurekin. Izen-ematea epea zabalik

Inprobisazio dantza ikasturte berrirako izen-emate

Inprobisazio dantza ikasturte berrirako izen-emate

Erabiltzailearen aurpegia Inprobisazio dantza ikasturte berrirako izen-emate epea zabalik. Plaza mugatuak

ZAI. Dantza inprobisatu pieza kalean.

ZAI. Dantza inprobisatu pieza kalean.

Erabiltzailearen aurpegia ZAI. Dantza inprobisatu pieza kalean.