Herrixa Dantzan saio berezia Escamot Català taldearekin

Erabiltzailearen aurpegia Herrixa Dantzan 2016ko aza. 29a, 18:03
Kataluiniako Escamot Català taldeak folk dantzaldia eskainiko du abenduaren 9an Elgetako Espaloia Kafe Antzokian, 20:30etan. Afari-pasa egiteko, Eko Taloak enpresaren edatekoak eta talo goxoak izango ditugu 20:00etatik aurrera. Talo-dantza!!

Abenduko Herrixa Dantzan saioa berezia izango da. Hileko azken igandean ez dugu dantzaldirik antolatuko (Eguberri eguna izanda). Horren ordez, abenduaren 9an folk dantzaldia emango du Kataluiniako Escamot Català taldeak Espaloia Kafe Antzokian, 20:30etan hasita.

Txangoa antolatu dute Kataluiniatik Euskal Herrira zubi-pasa. Hogei lagun pasa etorriko dira txangoan. Tartean, hainbat talde eta dantzalditan aritu ohi diren musikariak. Eta dantzaldi bana eskaniko dute Iruñean (8an), Elgetan (9an) eta Gasteizen (10ean).

Elgetako dantzaldia, ohi bezala Espaloia Kafe Antzokian izango da. Gaur egun kafe-antzokiko taberna itxita dagoenez, Eko Taloak enpresak edatekoak eta talo goxoak eskainiko ditu 20:00etatik aurrera eta dantzaldia bitartean. Talo benetan goxoak prestatzen dituzte: %100 arto ekologikoz eginda, eta betegarri bereziekin (bakailaua, barazkiak, gazta, txokolatea, txorizoa...).

Horixe da plana, beraz: afari-pasa eta dantza. Talo-dantza.

Berriz ere inguruko dantzazaleen bilgune izango da Espaloia Kafe Antzokia. Azaroko saioan, adibidez, 58 lagun bildu dira dantzara, Debagoienetik, Debabarrenetik, Durangaldetik, eta baita Bilbo eta Donostia aldetik ere etorrita. Oraingoan, baina, ohikoekin Kataluiniatik etorritako dantzariak ere nahastuko dira. Laguntzailea: Elgetako Udala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak