Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak Arrasaten

Erabiltzailearen aurpegia Herrixa Dantzan 2016ko ira. 14a, 10:50
Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 3an abiatuta, ekaina bitartean. Izena ematea AEDn eta Gazte Bulegoan, irailaren 23a arte.

Ikastaro hauen helburua da gaur egun Euskal Herriko plazetan egin ohi diren dantza molde guztiak ezagutu eta praktikatzea. Dela gela barruan gozatzeko, astero elkarrekin dantzan, baina batez ere gero edozein plazetan dantzara animatzeko. Ohi bezala, Patxi Monterok jardungo du irakasle.

TALDEAK ETA ORDUTEGIAK:
  • 1. maila (talde berria): astelehena 18.00 - 19.30
  • Dantza-txokoa: astelehena 19.30 - 21.00
  • Lotuan: pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa.
  • Soltean: trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina.
  • Jauziak
  • Baztango mutil-dantzak
  • Kontradantzak
  • Ingurutxoak
  • Joko-dantzak
  • Gabotak
  • Braleak
  • Dantzak: Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza...

INFORMAZIOA / IZENA EMATEA (irailaren 23a arte)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak