Herrixa Dantzan: dantza-afari tematikoak

Erabiltzailearen aurpegia Herrixa Dantzan 2015ko api. 14a, 16:29
Herrixa Dantzan ekimenak, dantzan elkartzeko formatu berria antolatu du: dantza-afari tematikoak. Lagun arteko afari pasa eta dantza, Europako lurralde bat edo dantza genero bat hartuta. Lehenbiziko saioa maiatzaren 8rako dago deituta, Elgetako Espaloia Kafe Antzokian. Gaia: Portugal. Izena aldez aurretik eman beharra dago.

Herrixa Dantzan ekimena bultzatzen duen Patxi Montero dantza-irakasleak, zaletasuna du gure inguruko herrialdeetako dantza sozialak ere ezagutzeko. Halaxe, azken urteotan aukera izan du Europako eskualde ezberdinetako dantzak probatzeko, tokian-tokiko irakasleekin.

Aitortzen du beretzat oso aberasgarria dela inguruko dantza ohiturak ezagutzea: "Disfrutatzen dut, deskubritu ditut doinu, musikari eta dantza zoragarriak, deskubritu dut musika eta dantza tradizionala gaurko ikuspegitik bizitzeko beste modu bat, eta baita ere, etxera etorrita, eman dit 'euskal dantza' testuinguru zabalago batetan kokatzeko ikuspegi berria."

Baina aldi berean "pena handia" sentitzen omen du, "jasotako dantza eder mordoxka ez dudalako apenas aprobetxatzen, ez praktikatzen. Gogo handia dut nire ikasleei eta nahi duten dantzariei probatzen emateko, neronek bezala gozatzeko aukera izan dezaten".

Hutsune hori nolabait bete nahian antolatu ditu dantza-afari tematikoak. Monteroren hitzetan "helburua xumea da: jasotzeko aukera izan dudan dantza eta doinu eder hauek konpartitzea, une batez elkarrekin goza ditzagun."

Azken urteotan mugimendu handia dago Portugalen, bertako dantza tradizionalak jaso eta berriro dantzaldietan gozatzeko (modu informalagoan). Dantza erraz eta alaiak, herri dantzaldietarako oso egokiak. Hainbat musika talde ere sortu da, dantza-doinu hauek jaso eta gaurko airean grabatzen ari direnak. Testuinguru horren bueltan kokatuko da Portugali buruzko dantza-afari tematikoa.

 

Informazio praktikoa:

  • Noiz: maiatzak 8, ostirala.
  • Ordua: 21.00
  • Non: Espaloia Kafe Antzokia (Elgeta)
  • Egitaraua:
    • Afari sinple baina berezia, Portugaleko ukituaz.
    • Afaldu bitartean, bertako musika.
    • Afalostean, bertako dantzak deskubritu eta gozatzeko tailer-dantzaldia.
  • Dantza gidaria: Patxi Montero
  • Sarrera: 20,00 euro (afaria + tailer-dantzaldia)
  • Izena ematea (derrigorrezkoa) eta informazio gehiago: http://dantzan.eus/kidea/herrixadantzan/dantza-afari-tematikoa-portugal
  • OHARRA: Dantzan eskarmentua dutenenei zuzendutako jarduera da hau.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak