goiena.eus

Urte berria, Politika Zaharra

Erabiltzailearen aurpegia

Joan de asteartean Otsaileko Osoko Bilkura ospatu zen Arrasateko Udaletxean (gobernuak Urtarrilean bilkurarik ez egitea erabaki zuen). Berton izandako akordioen artean, positiboki baloratu nahi ditugu aurrera atera ziren mozioak.

Etxegabetzeak ekiditzeko eta Saharar erreferendumaren gaineko mozioetan aipamen berezi bat merezi dute Kaleratzeak Stop-eko eta SaharalDeba Kolektiboak izan zituzten interbentzioak. Eskerrak igorri nahi dizkiegu izan zituzten hitzen eta egunerokotasunean egiten duten gizarte lan handiagatik. Berri on hauetaz gain, Baleike eta Ahal Dugu zirkuluaren aldetik bereziki pozik gaude Irabazi Arrasaterekin aurrera atera genuen mozioaz, Arrasaten pobrezia energetikoa eteteko proposamena onartu egin bait zen udal bilkuran. Arrasatear guztiak jakinaren gainean jarri nahi ditugu, Udalak beharrezko diren neurri guztiak jartzeko konpromezua hartu duela eta familia bakarrari ez zaiola argindarra eteko. Z

oritxarrez hemen bukatzen dira udalbatzarrean izandako notizia onak. Kale garbiketa lizitazioa aurrera atera zen oposizio guztiaren kontrako botuekin. Baleikek zerbitzua birmunizipalizatzearen gainean hausnarketa bat egitea eskatu zuen aurreko udal bilkuran. Hilabeteen epean orri erdiko zirriborro trakets bat aurkeztu zitzaigun. Udal gobernuak berriz ere eskuak garbitzen ditu hitz faltsuez, gai garrantzitsuak denboran dilatatuz. Badirudi herritarren dirua aurreztea, kalitatezko zerbitzua zorrotz bermatzea edo langileen eskubideak errespetaraztea ez daudela udal gobernuaren lehentasunen artean. Hala ere demokrazia zabaltzeko borondateak azkenengo bi mozioetan eraman zuen kolpea.

Baleike taldeak politikarien eguneroko lanak argitaratzea eskatu zuen, herritarrak batzordetan ematen diren informazioak izan zezaten. Tamalez, gobernu taldeak ez die arrasatearrei informazioa azaldu nahi. Oposizio guztia alde egon arren, demokraziak itxaron ahal duela erabaki zuen gobernu taldeak. Beste mozioan, Baleike taldeak hiritarrak batzordetan parte hartu ahal izateko posibilitatea eskeini genuen.

Erantzun berbera jaso genuen, oposizio guztia alde izan arren, udal gobernuak batzordeak itxirik mantenduko ditu hiritarrentzat. Baina bilkurako puntu latzena, gure ustetan, beste bat izan zen. Udal gobernuak, oposizioko taldeen lanari dion mesprezua eta bozkatu gaituzten herritarrenganako errespetu eza, berriro ere azaleratu zuen, bilkuretan ohiko bilakatzen ari diren irainetan. Gure duintasuna ez da alkatesaren adierazpenetan neurtzen, baina gu udal instituzioetan izatea erabaki zuten arrasatearrentzat irain larria iruditzen zaigu. Egoera honek ezin jarrai duela salatzen dugu.

.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa