goiena.eus

Ez dugu babesten gobernuaren aurrekontua

Erabiltzailearen aurpegia
2008tik aurrera Euskal Herriko gizartea krisi ekonomikoa deitzen diogun iruzurrari aurre egiten diardu. Arrasate ez da libratzen, eta nazio eta probintzia mailan gure herrian besteetan baino eragin latzagoa izan du herritarren egoera ekonomiko eta sozialean. Tokiko merkatari txikien baldintzak okerrera jo du, eta bolada txar hontan batzuk itxi egin behar izan dute. Gure industria, beste hamarkadetan erreferentzia nazioartean, egoera tamalean dago eta etorkizunak ez du itxura onik. Enpleguaren prekaritatea areagotzen doa, langileen eskubide eta baldintzak okerrera doazen einean. Langabezia tasa %14ean mantentzen da, probintzia eta erkidego mailan altuenetarikoa (erkidegoan %12koa da), emakumeengan egoera are larriagoa izanez. Elikagai bankuak 200 familia baino gehiagori banatzen dizkie oinarrizko lehengaiak, aurrera egin dezaten. Aipatutako egoerak ezeztatu ezineko errealitate dira gure herrian eta hauen aurrean egiten diren politikak argi erakusten dituzte gobernuaren lehentasunak, zein zentzutan eta norentzako kudeatzen duten. Aurrekontuak zentzu honetan esanguratsuak dira, Arrasatearrek dituzten arazo eta herriak dauzkan erronkei nola aurre egin nahi den islatzen dute . Udal Gobernuak gaur 2017rako 35 milioiko aurrekontu bat aurkezten digu. Hausnarketa sakon bat egin genezake, baina zenbakiak bere kabuz hitzegiten dute.

Gazteria, Berdintasuna eta Hezkuntza arloko gastua 2 milioietakoa da, Kirola arloan 2 miloi, Hirigintza eta Ingurumena arloen gastua 3'5 milioi, Kultura arloan 3'6 miloi, Obra eta Zerbitzuen arlokoa 10 milioi, Udal Gobernuaren arloko gastua 2’7 milioietakoa.

Gizarte zerbitzuetan 2’2 milioiko gastua aurreikusita dago eta Enplegu arloan milioi bakarra.


Aurrekontu hauek ez dituzte arrasatearren arazoak erantzuteko gaitasunik. Udal gobernuaren kudeaketa obra, apaingarri eta lehentasunezko ez diren zerbitzuetan zentratzen dira, adibidez 72 milako gastua radarrak jartzeko kajoiak erostea, ehundaka arrasatear langabezian eta milaka prekaritatean bizi diren einean.

Baleiketik aurrekontuak eratzeko lanketa ez dugu partekatzen, eraketa prozesuak ez bait du arrasatearren partehartzea ahalbideratzen. Baleikeren xedea 2018rako aurrekontu partehartzaileak Arrasaten errealitatea izatea eskatzen diogu gobernuari, beste herri askotan egiten den bezela (Irun, Bilbo, Donostia, Gasteiz..) eta helburu hau lortzeko gobernuari borondate politikoa eskatzen diogu

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa