Urte berria, Politika Zaharra

Erabiltzailearen aurpegia

Joan de asteartean Otsaileko Osoko Bilkura ospatu zen Arrasateko Udaletxean (gobernuak Urtarrilean bilkurarik ez egitea erabaki zuen). Berton izandako akordioen artean, positiboki baloratu nahi ditugu aurrera atera ziren mozioak.

Etxegabetzeak ekiditzeko eta Saharar erreferendumaren gaineko mozioetan aipamen berezi bat merezi dute Kaleratzeak Stop-eko eta SaharalDeba Kolektiboak izan zituzten interbentzioak. Eskerrak igorri nahi dizkiegu izan zituzten hitzen eta egunerokotasunean egiten duten gizarte lan handiagatik. Berri on hauetaz gain, Baleike eta Ahal Dugu zirkuluaren aldetik bereziki pozik gaude Irabazi Arrasaterekin aurrera atera genuen mozioaz, Arrasaten pobrezia energetikoa eteteko proposamena onartu egin bait zen udal bilkuran. Arrasatear guztiak jakinaren gainean jarri nahi ditugu, Udalak beharrezko diren neurri guztiak jartzeko konpromezua hartu duela eta familia bakarrari ez zaiola argindarra eteko. Z

oritxarrez hemen bukatzen dira udalbatzarrean izandako notizia onak. Kale garbiketa lizitazioa aurrera atera zen oposizio guztiaren kontrako botuekin. Baleikek zerbitzua birmunizipalizatzearen gainean hausnarketa bat egitea eskatu zuen aurreko udal bilkuran. Hilabeteen epean orri erdiko zirriborro trakets bat aurkeztu zitzaigun. Udal gobernuak berriz ere eskuak garbitzen ditu hitz faltsuez, gai garrantzitsuak denboran dilatatuz. Badirudi herritarren dirua aurreztea, kalitatezko zerbitzua zorrotz bermatzea edo langileen eskubideak errespetaraztea ez daudela udal gobernuaren lehentasunen artean. Hala ere demokrazia zabaltzeko borondateak azkenengo bi mozioetan eraman zuen kolpea.

Baleike taldeak politikarien eguneroko lanak argitaratzea eskatu zuen, herritarrak batzordetan ematen diren informazioak izan zezaten. Tamalez, gobernu taldeak ez die arrasatearrei informazioa azaldu nahi. Oposizio guztia alde egon arren, demokraziak itxaron ahal duela erabaki zuen gobernu taldeak. Beste mozioan, Baleike taldeak hiritarrak batzordetan parte hartu ahal izateko posibilitatea eskeini genuen.

Erantzun berbera jaso genuen, oposizio guztia alde izan arren, udal gobernuak batzordeak itxirik mantenduko ditu hiritarrentzat. Baina bilkurako puntu latzena, gure ustetan, beste bat izan zen. Udal gobernuak, oposizioko taldeen lanari dion mesprezua eta bozkatu gaituzten herritarrenganako errespetu eza, berriro ere azaleratu zuen, bilkuretan ohiko bilakatzen ari diren irainetan. Gure duintasuna ez da alkatesaren adierazpenetan neurtzen, baina gu udal instituzioetan izatea erabaki zuten arrasatearrentzat irain larria iruditzen zaigu. Egoera honek ezin jarrai duela salatzen dugu.

Ez dugu babesten gobernuaren aurrekontua

Erabiltzailearen aurpegia

Ez dugu babesten gobernuaren aurrekontua

2008tik aurrera Euskal Herriko gizartea krisi ekonomikoa deitzen diogun iruzurrari aurre egiten diardu. Arrasate ez da libratzen, eta nazio eta probintzia mailan gure herrian besteetan baino eragin latzagoa izan du herritarren egoera ekonomiko eta sozialean. Tokiko merkatari txikien baldintzak okerrera jo du, eta bolada txar hontan batzuk itxi egin behar izan dute. Gure industria, beste hamarkadetan erreferentzia nazioartean, egoera tamalean dago eta etorkizunak ez du itxura onik. Enpleguaren prekaritatea areagotzen doa, langileen eskubide eta baldintzak okerrera doazen einean. Langabezia tasa %14ean mantentzen da, probintzia eta erkidego mailan altuenetarikoa (erkidegoan %12koa da), emakumeengan egoera are larriagoa izanez. Elikagai bankuak 200 familia baino gehiagori banatzen dizkie oinarrizko lehengaiak, aurrera egin dezaten. Aipatutako egoerak ezeztatu ezineko errealitate dira gure herrian eta hauen aurrean egiten diren politikak argi erakusten dituzte gobernuaren lehentasunak, zein zentzutan eta norentzako kudeatzen duten. Aurrekontuak zentzu honetan esanguratsuak dira, Arrasatearrek dituzten arazo eta herriak dauzkan erronkei nola aurre egin nahi den islatzen dute . Udal Gobernuak gaur 2017rako 35 milioiko aurrekontu bat aurkezten digu. Hausnarketa sakon bat egin genezake, baina zenbakiak bere kabuz hitzegiten dute.

OHZ-ren gorakada bidegabea

Erabiltzailearen aurpegia

OHZ-ren gorakada bidegabea

Ohitura denez, eskubiak (EAJ+PSE) arrasatearrendirua kudeatzeko duen gaitasuna erakusten digu. Kasu hontan katastroa eta OHZren kontura.

Improbisazioa herritarren sorbaldetan

Erabiltzailearen aurpegia

Improbisazioa herritarren sorbaldetan

Esan beharra daukagu egin ditugun proposamenak sinisten ez dugun eredu baten gainean egiten ditugula, eredu honek sor ditzakeen eraginak murrizteko asmoz. Gure talde politikoak justizia soziala eta fiskalitate progresiboa oinarritzat dituen eredu baten sinisten du eta hau ez da islatzen inondik inora ordenantza hauetan. Hauek lantzeko prozesuak ere utsune ugari ditu eta ez du hiritarren parte hartze aktiboa eta burujabetzea sustatzen. Baleike Udal Taldeak 5 emendakin egin dizkiogu Gobernu Taldeak aurkeztu duen 2017rako Ordenantza Fiskalen proposamenari. Hauetatik 4 kanpoan gelditu dira. Gure proposamenak familiei eta komertzio txikiei begira bideratu dira, hauen ahalmen ekonomikoari galera txikiena sortu nahian, hauentzat tasak mantenduz eta ahalmen handiko empresa edo industriei areagotuz.

Arrasate mozaldun herri demokratikoa

Erabiltzailearen aurpegia

Arrasate mozaldun herri demokratikoa

Guztira 78 alegazio aurkeztu dira mozal ordenantzaren aurka. Esan nahi hau garbi utzi nahi dugu. Parte hartze bezela saldu nahi digute, instituzio herdoildu hauen baitan uzten diguten bide bakarra izanik alegazioak aurkeztea. Ez dute aipatzen alegazio ia guztietan ordenantzaren berridazketa osoa proposatzen dela. Alegazioak Mozal Ordenantzaren eraketa prozesu eta azkenengo emaitzaren aurka aurkeztu dira.

Lorak Udaletxean

Erabiltzailearen aurpegia

Lorak Udaletxean

Udalak 2500€ euro gastatu behar ditu lore batzuk erosi eta Udaletxeko balkoia apaintzeko. Gogora dezagun Arrasateko langabezi tasa %14 baino altuago dela eta hiritar ugari oso egoera zailetan aurkitzen direla. Noiz arte jarraitu behar dugu herritarron dirua apaingarrietan xahutzen? Zein lehentasun ditu egungo Korporazioak? Hiritarrak edo estetika?

Gardentasun konpromezua

Erabiltzailearen aurpegia

Gardentasun konpromezua

Gure gardentasunarekiko konpromezua jarraituz, Baleike Udal Taldeko zinegotziek adierazpen hau zabaltzen dute ordainsari eta ardura/karguak argitaratzeko.