goiena.eus

Kalebarrengo jaietan pintxo solidarioa

Erabiltzailearen aurpegia

Anelkarrek eta Kalebarrengo Jai Batzordeak, Oporrak Bakean kanpaina bultzatzeko asmoz, egubakoitzean, ekainaren 24an, pintxo bereziak dastatzeko gonbidapena egiten dizute.

Saharako ohiko janaria probatzeko aukera izango da:  pintxo moruno-a eta intxaur eta gaztaz beteriko datilak. Mahaiak egongo dira bertan afaldu nahi dutenentzat eta giroa hobetzeko Euskal Herriko eta Saharako musika entzungai egongo da.

Jasotako dirua lehen aipaitu bezala, Oporrak Bakean kanpainarako izango da.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa