goiena.eus

Kapulana bat zintziliz Antzuolan

Erabiltzailearen aurpegia
UDALA eta ANELKARen GONBIDAPENA: Atsegin handiz gonbidatzen zaitugu, Miren Amurizak eskainiko dizkigun KAPULANA BAT ZINTZILIK bertso jarrien ekitaldira eta apirilaren 30etik-maiatzaren 1era bitartean erakusgai egongo den Mundukideri buruzko argazki erakusketara. Antzuolako Olaran kultur etxean Maiatzaren 1ean 19.00etan

Mundukide fundazioak Mozambiken zuzentzen duen lankidetza programa ezagutzera joan zen Miren 2015 eko udaran. Afrikako egonaldiaren ondorioz, sortzen da Kapulana bat Zintzilik ikuskizuna.

"Kapulanak Mozanbikeko emakumeen oihal koloretsuak dira; soineko moduan, haurrak lepoan eusteko, jana biltzeko edota etxeak apaintzeko baliatzen dituztenak. Hain dira erabilera anitzekoak,  edozer aurki baitaiteke zapi handion estalpean. Emanaldian, kapulana bat zabalduko dut eta bertan gordeta ekarritako kantu, kontu eta irudiak atera.

Mozambikeko lurrazalaren historiatik hasita, emakumeen eskuetako azal zimurrak irakurtzeraino egingo dugu bidaia. Tarte horretan kooperazioaz, nekazaritzaz, haurtzaroaz edota hizkuntzaz arituko naiz; hala bertsoz, nola ipuinez. Ez da abentura baten kronika izango, ezta Gobernuz Kanpoko Erakunde baten hitzaldia ere; hausnarketa txikiz eta galdera handiz josiriko kontakizuna baizik. Hala nahi duenarentzat, bere gogoetak eskegitzeko oihal zabala; horixe da Kapulana bat zintzilik."     

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa