goiena.eus

Saharako uholdeak direla eta, Antzuolan kanpaina berezia martxan

Erabiltzailearen aurpegia

Saharako herriak azken 40 urteetan daukan arazo politikoari, pasa den urrian izandako uholde katastrofikoak gehitu zaizkio: 2.500 etxebizitza suntsitu ditu eta baita ospitale eta ikastetxe gehienak ere; azken finean 11.000 familiari eragin die eta PREMIA LARRIAN daude orain; denetik behar dute: ura, elikagaiak, etxeko gauzak...

Hara bidaltzeko dirua batzeko itxulapikoak dauzkagu Antzuolako tabernetan eta dendetan; eta abenduaren 20an – igande arratsaldea - Gaztetxokoko neska-mutilak “elkartasunezko jai” bat antolatuko dute Zurrategin. Bertan, musikaz aparte, janariak, jaima, henna, tea eta abar luzea izango ditugu.

Eta abenduaren 21an , astelehena, Musika Eskolan dabiltzan neska-mutikoek Torresoroan emango duten kontzertuaren sarreran mahai bat jarriko du Anelkarrek eta sahararrei laguntzeko diru-bilketa egingo da.

Aurrez, eskerrik asko zuen laguntzagatik.

Antolatzaile eta Laguntzaileak:

Anelkar /  Antzuolako dendari eta tabernariak / Antzuolako Udala/Gaztetxokoa / Musika Eskola / Antzuolako Eskola / eta Antzuolako SOS  Sahara taldea

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa