Hurrengo ekintzak prestatzen

Erabiltzailearen aurpegia Anelkar 2015ko abu. 24a, 09:09
Antzuolako Anelkar elkarteak aurtengo abuztu-irailerako ere beste bi ekintza antolatu ditu; izan ere Anelkarreko bi kide elkartasuna zuzenean adieraztera joango dira aurten ere. Bittor Arbulu irail-urrian Kongora eta Kristina Bakaikoa azaro-abenduan Senegalera.

Hori dela eta, gure herrian elkartasun mezua zabaltzeko eta elkartasunerako  dirua batzeko bi ekintza hauek izango ditugu:

Abuztuaren 24an, astelehena, SARDINA-JANA

Beste herritar batzuen ohiturari jarraituaz, azken bi urteetan Anelkarrek hartu du San Bartolome eguna  herritarrekin ospatzeko lekukoa.

 Sardina-jana eguerdian izango da, abuztua 24an, astelehena, Herriko Plazan.  Herritar guztiak gonbidatuak zaudete.

 Iazko argazkiak: https://plus.google.com/u/0/photos/114428642840018586212/albums/6051165815470077841

 

Eta irailaren 4an ELKARTASUN FESTA

Hau ere ohitura bihurtu da geure artean. erritarrek etxean prestatutako tortilak ekarri (iaz 40 inguru izan ziren), Anelkarreko partaideok txistorra prestatu eta hori guztia edariarekin salgai jarri, afari-merienda egiteko.

Jasotzen den dirua Kongo eta  Senegalen martxan dauden proiektoek  aurrera egin dezaten izango da.

Aurten berezitasun bezala, Galiziatik “sorgin” berezi bat (meiga bat)  etorriko da eta konjuru bat irakurriko du, eta Queimada prestatu ondoren, gerturatzen direnek dastatzeko aukera izango dute. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak