goiena.eus

Antzuola Nepalekin

Erabiltzailearen aurpegia   Komunitatetik

Aste bukaera honetan, Kalebarrengo jaiak direla-eta azken urteetan bezala elkarlanean zerbait egitea pentsatu dugu. Aurten Nepalen gertaturiko lurrikara kontutan hartuta, gure elkartasuna adierazteko, ekintza hau elkarlanean egitea pentsatu dugu, Kalebarrengo Jai Batzordeak ( KJB), Antzuolako Auzoko ekimenak, herriko nepaldarrak (Ishor eta Suresh) eta guk, Anelkarrek.

Horretarako nepaldar pintxo bat prestatuko dugu, bere izena Pakoura da. 

Nepaldarrek erabaki dute dirua Nepaleko tokiko GKEari, Maiti Nepali, ematea:  http://www.maitinepal.org. Tokiko gobernuz kanpoko erakunde bat da, nazioartean aintzatetsia. GKE honek Nepalen lan egiten du neskekin eta emakumeekin. Helburu nagusia neska eta emakumeak sexu-trafikotik erreskatatzea da (Nepalen arazo larria da hau).  Lurrikararen ondoren, umezurtz geratutako neskak babesteko lanean ari dira, egoera horretan erasotuak izateko eta sexu-trafikoaren mafien biktima izateko arrisku handian baitaude. Erditu berri duten eta ospitalean geratu ezin diren emakumeei  laguntzen ere badabiltza. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa