goiena.eus

Saharako egoera ezagutzeko hitzaldia Antzuolan

Erabiltzailearen aurpegia   Komunitatetik

Antzuolako Herri Eskolak, Udalak eta Anelkarrek XI. piztu itxaropena kanpainaren baitan hitzaldi bat antolatu du otsailaren 10erako, martitzena. Olaran etxean egingo da 18:30ean. Antzuolan bizi den Sidati Moh Salem Alimusa sahararrak bere esperientzia kontatuko du.

Antzuolan Urtarrilean hasitako Sahararen Aldeko kanpaina amaitzear dago. Martitzenean,  Bergarara eraman zen jasotako materiala: 621 Kilo  40 kutxatan. Azken urtetako kopuru haundiena da eta hortaz balorazio oso positiboa egiten dugu.

Herrian bertan daukagu saharar familia bat (Sidati Moh Salem Alimusa, kartelean bertan azaltzen da) eta pentsatu dugu aukera ona dela Antzuolako herritarrei azaltzea nola den egungo bizimodua  Saharan eta Tindufeko (Arjelia) kanpamenduan. 

Hitzaldia gazteleraz izango da.

 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa