goiena.eus

11. Sahararen aldeko euskal karabana

Erabiltzailearen aurpegia

2015eko otsailean aterako den karabana honen helburu nagusia herri sahararrari ahalik eta elikagai gehien eramatea da. Izan ere, Tindufeko (Aljeria) errefuxiatuen kanpamenduetan elikagai falta dute.

Aurten ere, Gipuzkoan Saharako errefusatuen kanpamenduendako elikagaien bilketa-kanpaina antolatu dugu Antzuolako Udala, Antzuolako Herri Eskola eta Anelkar Taldea, elkarlanean urtarrilaren 8tik aurrera.

Kanpamenduetako EGOERA OSO LARRIA DA.

Jasaten duten egoerari aurre egiteko, zuengana zuzentzen gara ondorengo zerrendan azaltzen diren elikagaien bat eskolara ekartzeko eskatuz (iraungitze-data egiaztatu, mesedez): ARROZA, LEKALEAK, AZUKREA, ATUNA ETA SARDINAK OLIOTAN, PASTA, OLIOA, HELDUENTZAKO PIX-OIHALAK eta KONPRESAK.

Kanpainako datak: urtarrilaren 8tiK 19ra.

Non Laga: Aixa, Amaia, Denetik, Eroski dendetan eta Eskolan.

Laguntza Ekonomikoak: Euskadiko Kutxan: 3035 0080 94 0800054177

Iazko argazkiak ikusgai hemen.

 

 

 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa