Baladak mintzo balira

Erabiltzailearen aurpegia Amaia Aranzeta 2015ko ira. 21a, 22:44
Egun hauetan abesti bat, bakarra, beti berdina etortzen zait burura behin eta berriz. Agian, konexio arraro bat sesumat abesti honekiko; oraindik, kontzientziarik ez dudan konexioren bat. Musikak, bere dimentsiorik sakonenean, konektatu egiten bait gaitu pertsonekin, kulturekin, hizkuntzekin, munduarekin. Eta, zer izango litzateke, zer izango ginateke, balada hauek mintzo balira?

Askok maitasun istorioren bat kontatuko ziguketen, maitemina eta, maitasun infinituaren arteko dikotomia. Zenbat esperantza urratu, tragedia, malenkonia eta errealizatu ezinezko amets batuko lirateken melodia guzti hauen erraietan. Musikak urrunera eramaten bait gaitu, paradisura, aintzat hartzen dugun ulertu ezineko psikosi goxora.

Agian, musika txikitatik ezagutu dudalako sentitzen dut konexio adieraz ezin hau bihotzean. Baina, badira hor kanpoan, ezagunagoak edo talentu gehiago dutenak. Kale izkinetan aurkitzen ditugun musikariak, kontzertuetan, herriko plazetan edo irratiko uhinetatik entzuleari iritsiz, sentsazio mixtoak, ugariak, sortarazten dizkiguten musikari talanteak. 

Herrian bertan ere, musikarekiko afizioa nabarmen da gazte zein helduen artean. Nire ustez, orain dela urte batzuk baino, musika talde, musika ikasle eta bakarlari gehiago ditugu gurean.  Norberak bere erritmoa markatuz, bere melodia piztuaraziz, ugariak dira herriko taldeen artean aurkitu genitzaken estilo eta doinuak. Eta atsegin dut, hau horrela izatea, atsegin ere, musika eta kulturareriko garra. Eta nik, nire etxeko zirrikitu batean pianoa jotzen jarraituko dudan bezala, gogoki espero dut, musikari hauek guztiak ere, beraien aipuan gogor jarraitzea. 

 

Baina, baladetara itzuliz, hauen mintzoa erabakikor hartuz, ez dut hitz bat soilik musika definitu dezakenik. Musikaren sortzera lez, balada guztiak ere izkutukoak dira, hauen mintzoa, norberaren barruan soilik aurkitzen delarik. Eta herriko, inguruko, munduko musikari guztiak onetsiz, zera eskaini nahiko nioke bereziki, lilura handia dudan herriko musikari bati: baladen mintzotan aurkituz esentzia, denboran luzatuz, haziz gizakia, zure izatea mintzo dadila gerora ere, gitarra huts baten konpainian ez dezazun inoiz musikarekiko grina galdu. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak