Maitasuna, maitemina betiko leloa

Erabiltzailearen aurpegia Maitemintzea eta maitemin izatea librea da, bihotzak aukeratzen duelarik maiz, buruak onartu ezin duena. Errealitate fisikoa eta emozionalaren artean maitasuna ere malgua ote den galdetzen gara, zer dela eta hain jarrera ezberdinak azaleratzen ditugun eta, zerk bultzatzen ote gaituen maitemin izatera. Izaera paradoxikoa gehiengoetan, zorakeria hutsa, sabelean tximeletak bor-bor barrua astinduz, "La vie en rose" Pariseko zubietan dantzan gabiltzala imaginatzen gara. Gizakion bizitza osoak maitasuna eta sexu-harremanen inguruan bira egiten bait du, amaren bularrak desio ditugunetik, sexualitatea garatzen hasten garenetik, maitasuna eta sexua ez direla gauza bera ikasten dugun arte.

Baladak mintzo balira

Erabiltzailearen aurpegia Egun hauetan abesti bat, bakarra, beti berdina etortzen zait burura behin eta berriz. Agian, konexio arraro bat sesumat abesti honekiko; oraindik, kontzientziarik ez dudan konexioren bat. Musikak, bere dimentsiorik sakonenean, konektatu egiten bait gaitu pertsonekin, kulturekin, hizkuntzekin, munduarekin. Eta, zer izango litzateke, zer izango ginateke, balada hauek mintzo balira?

FEMINISMOAREN RADIKALIZAZIOA

Erabiltzailearen aurpegia Harro naiz, emakumea naizelako. Milaka aukera ditut bizitza honetan, gizarte honetan, sexuz bestalde edonori esleitu genitzaken aukerez gozatzeko. Hala ere, gaur egun, feminismoaren ideologia gori-gori dabil, ez eta, lehenago ere, ez zelako ideologia hau bultzatzen baizik, emakumeok beharra ikusten dugulako, oraindik indarrean jarraitzen duen sexismoaren aurka manifestu egiteko.