Almenen 50. urteurreneko erakusketa, Arrasaten

Erabiltzailearen aurpegia Almen 50 urte 2016ko mai. 4a, 11:07
Ostegun, ostiral eta larunbatean egongo da erakusketa Arrasaten. Aurkezpena ostiralean, 19:00etan, izango da luntx baten inguruan.

Arrasaten izango da aste honetan Almenen 50. urteurreneko erakusketa. Ostegunean hasita, larunbatera arte egongo da ikusgai. Ostegunean eta ostiralean 18:00etatik 20:00etara, eta, larunbatean, 11:00etatik 12:30era izango da zabalik. Ostiralean, 19:00etan, erakusketaren aurkezpena egingo dugu.

Aurkezpena luntxaren bueltan

Aurkezpen horretan ikastolako ikasle, ikasle ohi, irakasle, irakasle ohi, guraso, guraso ohi, langile, langile ohi eta arrasatearrak elkartzea nahi genuke luntx txiki baten jiran, 50. urteko ibilbidea partekatzeko eta ospatzeko. 

Erakusketa herriz herri

Almenen 50. urteurrena dela-eta erakusketak egingo ditugu Leintz Gatzaga, Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzan. Erakusketak 50 urteotako argazkiekin, ikus-entzunezkoekin eta materialekin osatutako hainbat atal izango ditu: ikasle taldeak, irakasleak, ikas materiala, udalekuak, irteerak...  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak