Nola sortu zuten ALMEN?

Erabiltzailearen aurpegia Almen 50 urte 2016ko mar. 8a, 11:44
ALMEN ikastetxeak 50 urte beteko ditu ikasturte honetan. ALMENen historia pilulaz pilula kontatuko dugu. Sorrerari dagokiona da honakoa.

 

196Untitled0125. Leintz bailara. Hezkuntzarako egoera nekeza da. Gipuzkoako hiriburutik urruti dago, eta irakaskuntza ertaineko institutua zuten beste herri batzuetatik ere bai. Bailarako familiak kezkaturik daude hezkuntzarekin. Kezkaren iturria: seme-alabak eskoletako lehen mailako irakaskuntzara eta Arrasateko lanbide eskolara mugaturik egotea.

Guraso talde bat kezkari erantzun bila hasiko da. Helburua: familia apalenetako seme-alabek ere kulturara iristeko aukera izatea doakotasunetik hurbil. Inguruko herritarren, enpresen, erakundeen laguntza jasoko dutUntitled014e. Eskoriatzan marianisten komentu zaharra joko dute begiz egoitza bezala, eta marianistak euren helburura bidean lagun ditzaten lortuko dute. Hala, 40 ikaslek 1965-1966 ikasturtea egingo dute bertan.

Ikasle kopurua modu harrigarrian hasiko da. Lehen bi urteetako esperientziak eta herritarrengan sortutako itxaropenak ekimena sendotu beharra eragingo du. Hazkundeari erantzun ahal izateko eta helburua bete ahal izateko egitura eraikiko da.

 

1967. ALMEN (Asociación Léniz Mancomunidad de Enseñanza) eratuko dute. Epe laburrean 2.000 bat norbanako, 22 enpresa -batez ere, Fagor taldekoak- eta udal, parrokia, kultur, kirol eta kreditu elkarteak izango dira bazkide eta egituraren oinarri. Hezkuntzan, ordea, gurasoak eta irakasleek ezarriko dituzte helburuak eta helburuetarako bideak, eta eurek izango dute erabakimena erakundean.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak