Logoa

AZK

Sare Sozialetan publizitatea eta euskara: non-matching language

Erabiltzailearen aurpegia

Sare Sozialetan publizitatea eta euskara:  non-matching language

Publizitatea gaztelaniaz zein euskaraz egiten dugunontzat batzuetan ez da batere erraza bata edo bestearen aldeko hautua egitea. Bakoitzak bere alde onak eta txarrak ditu, jakina. Gaztelania erabilita jende gehiagori helduko zaio mezua; baina euskaraz eginez gero atxikimendu handiagoa lortuko dugu, engagement famatua, euskarak gaur egun interneten duen presentzia aktiboari esker, eta jende askok kidetasun-harreman estua sentitzen duelako euskararekiko.

‘Kooperatiben kudeaketarako gakoak: Arrasateko esperientzia’ MOOC kurtsoa abian jarriko du MONDRAGON UNIBERTSITATEAk

Erabiltzailearen aurpegia

‘Kooperatiben kudeaketarako gakoak: Arrasateko esperientzia’ MOOC kurtsoa abian jarriko du MONDRAGON UNIBERTSITATEAk

MONDRAGON UNIBERTSITATEAk ‘Kooperatiben kudeaketarako gakoak: Arrasateko esperientzia’ izeneko MOOC kurtsoa jarriko du abian datorren hilean, urrian. MOOC kurtsoak masiboak, zabalak, irekiak eta online dira, ez dira ordaindu behar eta ez zaie inolako aurrebaldintza akademiko edo profesionalik eskatzen parte-hartzaileei. Komunitate kontzeptua ere garrantzitsua da oso formazio mota honetan: Social Learning izenekoan edo gizarte ikaskuntzan oinarritzen dira, hau da, erabiltzaileek eztabaida-foroetan edota sare sozialetan elkarren zalantzak argitzen dituzte. Hauxe izango da, bestalde, MONDRAGON UNIBERTSITATEAk aurten martxan jartzen duen hirugarren MOOC kurtsoa.