Aloña nagusi MUren aurkako saskibaloi derbian

  Kirola  Oñati

Aloña nagusi MUren aurkako saskibaloi derbian

Etxean galdu barik jarraitzen du Sustrai Aloña taldeak zapatuan jokatutako MUren kontrako derbian nagusitu ostean (110-103). Arrasatearrek gogotsu egin zioten aurre eta denbora luzean atzetik ibili ziren etxekoak. Azkenean luzapena behar izan zuten partiduari buelta emateko.

Imanol Molinero (1:08:48) eta Rakel Alonso (01:30:17) ibarreko azkarrenak Behobia-Donostian

  Kirola  Debagoiena

Imanol Molinero (1:08:48) eta Rakel Alonso (01:30:17) ibarreko azkarrenak Behobia-Donostian

Euria izan da protagonista beste behin Behobia-Donostia lasterketan. Lasterketaren 46. edizioak errekorra apurtu du aurten ere parte-hartzeari dagokionez: izena eman zuten 20.481 korrikalarietatik 17.374 heldu dira Boulervadeko helmugara. Debagoienadarrei dagokienez, Imanol Molinero oñatiarra (01:08:48) eta Rakel Alonso arrasatearra (01:30:17) izan dira azkarrenak. Parte-hartzeari erreparatuz gero, gainera, iaz baino 33 debagoiendar gehiago heldu dira aurten helmugara eta 2008an baino zortzi korrikalari gehiago izan dira aurten. Azken hilabetotan gure ibarreko lasterketek bizi izan duten boom-a, beraz, igarri da Euskal Herriko lasterketarik entzutetsuenean.

"Aloñaren zonakako defentsaren aurrean joko azkarra egingo dugu"

  Kirola  Arrasate

Sustrai Aloña Mendik eta Mondragon Unibertsitateak derbi "historiko" jokatuko dute bihar Oñatin (Zubikoa, 18:00etan). Lehen aldiz neurtuko dituzte indarrak bi taldeek lehen nazional mailan. Derbia izateagatik, partidu borrokatua eta parekatua izango da, baina arrasatearrek garaipena ezinbestekoa dute, lasai egoteko. Aloñak bikain hasi du liga txapelketa. MUko entrenatzaile Josu Larreategi Arrasate Irratiko mikrofonoetan egon da derbiaren gainean berba egiten. Jarraian duzue elkarrizketa entzungai.

Behobia-Donostia jendetsuenean, ibarrean ere errekorrak apurtzera

  Kirola  Debagoiena

Behobia-Donostia jendetsuenean, ibarrean ere errekorrak apurtzera

 

Domekan egingo duten maratoi erdiak errekor guztiak hautsiko ditu parte-hartzeari dagokionez, 20.000 lagun egongo dira-eta irteera puntuan. Eta, azken hilabeteotan Debagoieneko lasterketek izan duten boom-aren ondoren badirudi Debagoieneko lasterkari kopuruak ere gora egingo duela; iaz 439 debagoiendar iritsi ziren helmugara, ea aurten.  

 

Nazional mailako lehenengo derbia, zapatuan Zubikoan

  Kirola  Arrasate  Oñati

Nazional mailako lehenengo derbia, zapatuan Zubikoan

Bihar (18:00) Sustrai Aloña Mendik eta Mondragon Unibertsitateak partidu historikoa jokatuko dute Zubikoan, lehen nazional mailan debagoiendarren arteko derbia izango dugulako. Hala, kategoria horretan hainbat urtetan jokatzen dabilen MUk iritsi berri baten kantxara egingo du bidaia, iritsi berria bai, baina geratzeko asmo tinkoa duen Sustrai Aloña Mendiren kantxara.

Denboraldi berrian, kolore biziagoa

  Kirola  Oñati

Denboraldi berrian, kolore biziagoa

Antxintxiketan kirol elkarteak denboraldi berria eta arropa berria aurkeztu du. Gainontzean, ilusio eta lanerako gogo bera erakutsi dute. Lau lasterketa antolatuko dituzte: abenduaren 31n San Silvestrea; ekainaren 25ean Korpus lasterketa; uztailaren 3an Torreauzoko krosa; eta, urriaren 8an Arrasate-Oñati lasterketa. 27 lagun daude taldean; horietatik zazpi dira emakumezkoak eta beste zazpi federatuak.

Antzuola sailkapeneko bigarrena da

  Kirola  Antzuola

Antzuola sailkapeneko bigarrena da

Denboraldi hasiera "oso ona" egiten dabil Antzuolako erregional preferente mailako taldea. Dagoeneko bederatzi partidu jokatu dituzte, eta horietatik sei irabazi dituzte. Hala, sailkapeneko bigarren postuan jarri dira antzuolarrak, Zestoa liderrarengandik puntu bakarrera.

Behobia-Donostia aurreko egunetarako aholkuak

  Kirola  Debagoiena

Domekako lasterketan lortu gura ditugun emaitzen arabera, Behobia-Donostia aurretik atseden hartzea edo kirola egitea aholkatzen dute adituek. Prestaketa kontu handiz egin behar dugula diote, eta 2001ko Behobia-Donostia egin gura dutenek prestaketa egiten hasi behar dutela esan digute. Athlon Zerbitzuetako Kepa Larrearekin egin dugu berba Arrasate Irratian. Jarraian duzue hark esandakoa.

Antxintxiketan kirol elkarteak denboraldi berria aurkeztuko du gaur kultura etxean

  Kirola  Oñati

19:00etan izango da aurkezpena, kultura etxean. Antxintxiketan K.E.-ak denboraldi berrirako dituen asmo eta helburuak zehaztuko ditu. Gainera, aukera aprobetxatuko dute arropa berria erakusteko.

 

Himalaiari buruzko emanaldia eguaztenean Sastiñan

  Kirola  Aramaio

Himalaiari buruzko emanaldia eguaztenean Sastiñan

Orixol mendi elkarteak antolatuta, Himalaiari buruzko bideo emanaldia izango da bihar, eguaztena, Sastiñan, 19:00etan. Zornotzako Asier Arantzabal eta Mila Gallastegiren 'Himalaia ezezaguna: Kaxmir eta Ladakh' ikusteko aukera izango da. Sarrera doanekoa izango da eta Orixol elkarteak gonbidapena luzatu die herritarrei emanaldira joateko.

GOITB - Albisteak (2010/11/05)

  Kirola  Bergara GAURKOAK None

Soraluze-Bergara krosa bihar / Jon Odriozola, Bidelan-Kirolgiko zuzendari / Jolas kooperatiboak sustatzeko jardunaldiak / Danbakako bigarren saioa gaur, 22:30ean / Goienaren 10. urteurrena

Jon Odriozola Bidelan-Kirolgi taldeko zuzendaria izango da

  Kirola  Oñati

Jon Odriozola Bidelan-Kirolgi taldeko zuzendaria izango da

Bidelan-Kirolgi taldeko zuzendari berria izango da Jon Odriozola oñatiarra. Bi urte dira profesional mailako Euskaltel-Euskadi taldea utzi zuela; orain, amateur mailako taldea hartuko du. Adierazi digu bere asmoa dela Gipuzkoa mailan talde profesional bat sortzea.

Gasherbrum II espedizioaren gaineko ikus-entzunezkoa

  Kirola  Eskoriatza

Gasherbrum II espedizioaren gaineko ikus-entzunezkoa

Azaroaren 10ean, eguaztenean, Gasherbrum II espedizioaren gaineko ikus-entzunezkoa izango da ikusgai kultura etxean, 19:00etan.

Arrasateko epaile Ormaetxeak eta Petreñasek urrezko ezkurra jasoko dute 25 urteko lanagatik

  Kirola  Arrasate

Arrasateko Atletismo taldeko kideek urrezko ezkurra jasoko dute gaur Gipuzkoako atletismo federazioak egingo duen denboraldi amaierako galan. Bestalde, Eurekin batera, brontzezko ezkurra jasoko dute pertika saltoan aurtengo denboraldian egindako errekorrengatik Maialen Axpe arrasatearrak (3,70) eta Malen Ruiz de Azua aretxabaletarrak (3,50). Horren guztiorren gainean egin du berba atletismo saileko arduradun Fernando Zufiriak Arrasate Irratian. Jarraian duzue elkarrizketa entzungai

Elgetako karatekak pozik Oñatiko txapelketan egindako lanarekin

  Kirola  Elgeta

Elgetako karatekak pozik Oñatiko txapelketan egindako lanarekin

Zapatuan Shotokan Oñati XVI. karate txapelketa jokatu zen Zubikoan eta erakustaldia egin zuen bertan herriko karateka talde batek. Oñatiko, Bergarako, Antzuolako eta Elgetako 120 parte hartzaile elkartu ziren.