api 20, 13:51 Bergara
Peio Garitanoren omenezko bigarren martxa egin dute gaur, eta San Martin plazan batu diren txirrindulariek –180tik gora– izugarrizko giroa izan dute bederatzi kilometrotako igoera egiteko. "Peio hemen egongo balitz, izugarri gozatuko zukeen", adierazi dute haren lagunek.
api 19, 16:46 Arrasate
Zapatuan Ilintxaren aurkako partidan (Legazpin, 16:30ean) garaipena eskuratuz gero, urte hasieratik begiz jota izan duen helburua lortuko du Mondrak: mailaz igotzea. Berdindu edo galduz gero, Aloña Mendiren emaitzari itxaron beharko diote zuri-moreek.