Buruz egindako bi golei esker Antzuola lider (2-0)

  Kirola  Antzuola

Eztalako zelaiari ondo baino hobeto neurria hartuta diola argi utzi du gaur Antzuolak lider zegoen Billabonari irabazi ostean. Atsedenaldira joan aurretik sartu ditu bi golak Antzuolak (Arana eta Apraiz), biak buruz aireko jokoa aprobetxatuz.

Igoera fase hasiera trabatu egin zaio Arizmendi/UDAri

  Kirola  Aretxabaleta

Igoera fase hasiera trabatu egin zaio Arizmendi/UDAri

Galdu egin du Touringen aurka 1 eta 0 Arizmendi/UDAk gaur arratsaldean. Igoera faseko hirugarren partidua izan da eta oraindik ez dute irabazi.

Galdu egin du Mondrak Mutrikuren etxean

  Kirola  Arrasate

Irabazten hasi arren arrasatearrak, irauli egin dute markagailua mutrikuarrek eta 3 eta 2 irabazi diote Mondrari.

Gol zaparradarekin irabazi dio UDAk Vasconiari

  Kirola  Aretxabaleta

Bere etxean, Donostian, irabazi dio 0-4 Vasconianiari UDAk eta hirugarren postua berreskuratu du sailkapenean.

Gimnasia erritmikoko Gipuzkoako eskolarteko igoera fasea domekan Ibarra kiroldegian

  Kirola  Aretxabaleta

Gimnasia erritmikoko Gipuzkoako eskolarteko igoera fasea domekan Ibarra kiroldegian

Gimnasia erritmikoko Gipuzkoako eskolarteko lehenengo igoera fasea jokatuko dute domekan, Ibarra kiroldegian 10:00etan hasi eta 13:30ak bitartean. Alebinak, infantilak eta gazteak elkartuko dira, 245 gimnasta, eta UDAko alebinak ere han izango dira.

Andoni Azkargorta: "Atxabalpen egiten den lanean dago sekretua"

  Kirola  Antzuola  Arrasate  Debagoiena

Andoni Azkargorta: "Atxabalpen egiten den lanean dago sekretua"

Azken urteotan moduan, kategoriari eusteko helburuarekin hasi zuen abuztuan liga Eibarrek, eta, 26 jardunaldi geroago, Europako postuengatik borrokan dabil talde armagina. Errudun asko daude atzean, eta Andoni Azkargorta (Antzuola, 1978) da horietako bat. Antzuolakoak hirugarren urtea du Eibarren, eta gustura dabil: "Zortea izan dut Garitanorekin lehen, eta Mendilibarrekin orain, plazera da eurekin jardutea".

Saskibaloian eta eskubaloian, aurkari gogorrak etxean

  Kirola  Bergara

Saskibaloian eta eskubaloian, aurkari gogorrak etxean

Ezohikoa izan arren, gaur, egubakoitza izango du partidua saskibaloiko Soraluce BKEk. 20:30ean izango da Labegaraietan, STL Azkune liderraren aurka. Eskubaloian, mahoneroek Ereintza Beissier hartuko dute etxean, taulan hirugarren postuan dagoen taldea. 16:45ean izango da norgehiagoka, Labegaraietako kiroldegian.

Soraluze lau t'erdiko pilota txapelketako finalak erabakita

  Kirola  Bergara

Soraluze lau t'erdiko pilota txapelketako finalak erabakita

Promes mailan Egiguren Alberdiren aurka arituko da, eta nagusietan, Labaka eta Santxo aurrez aurre.

Domeka goiza, meza, orlixa eta... duatloia

  Kirola  Debagoiena  Oñati

Domeka goiza, meza, orlixa eta... duatloia

Urtetan lasterketa zapatu arratsaldean antolatzen ibili eta gero, oraingoan domeka goizean izango da hitzordua (10:30); Gipuzkoako eta Euskadiko Txapelketa egongo da jokoan, distantzia motzean, eta 190 atletak eman dute izena.

Ibai Zabalo: "Gure esku dago helburua; finala jokatu gura dugu"

  Kirola  Antzuola

Ibai Zabalo: "Gure esku dago helburua; finala jokatu gura dugu"

Partidu "gogorra" lider dagoen Billabonaren aurka, bihar, zapatua, 16:30ean Eztalan jokatuko dena. Antzuola taldeko Ibai Zabalo kapitaniak dio euren esku dagoela helburua eta finala jokatu gura dutela.

Musakolako mendi bizikleta irteera, maiatzaren 7an

  Kirola  Arrasate

Dagoeneko zabalik dago Musakolako mendi bizikleta martxarako izen-emate epea (kirolprobak.com). Urtero moduan, Musakolako jaien bueltan antolatuko dute irteera, baina aurtengoa berezia izango da, 10 urte beteko ditu eta. Hala, martxara doazen ziklistek maillota eramango dute etxera, opari.

Ostera ere lider izateko aukera paregabea du Antzuolak zapatuan

  Kirola  Antzuola  Debagoiena

Ostera ere lider izateko aukera paregabea du Antzuolak zapatuan

Lehen erregional mailako igoera fasean lehenengoa eta bigarrena izango dira zein baino zein gehiago bihar Estalan (16:30, Goiena telebista). Joan den astean Eibartarraki 5-0 irabazita, moralez beteta daude Antzuolakoak. Hala, Billabonan jasotako 2-0ekoari buelta eman gura diote.

Gasteiztik eta Irundik, pozik

  Kirola  Arrasate

Gasteiztik eta Irundik, pozik

Joan den asteburuan Arrasate Dragoiko gimnastak Irunen eta Gasteizen lehiatu ziren. Lan aipagarria egin zuten denek, baina nabarmentzekoa da Gasteiz Hiria torneoan, taldeka, kadete mailako ordezkariek eta gazte mailakoek lortutako lehenengo postua.

"Bizikletan ibiltzeko ez dago adin mugarik"

  Kirola  Arrasate

"Bizikletan ibiltzeko ez dago adin mugarik"

Debagoiena Txirrindulari Klubeko ordezkariek domekan egin zuten lehenengo irteera, Dorletako Amarengana; 70 bazkide dituzte klubean, eta udazkena bitartean bi mila kilometro baino gehiago egingo dituzte bizikleta gainean. Presidentea, Juan Antonio Irizar, izan da GOIENArekin.

Mendizale ugariren topalekua izango da Elgeta domekan

  Kirola  Elgeta

Mendizale ugariren topalekua izango da Elgeta domekan

Euskal Mendizale Federazioak Elgetako Udalarekin elkarlanean antolatuta Euskal Herriko iraupen luzeko ibilaldien zirkuitua egingo dute herrian.

Mendi Astea ekitaldiz josia egongo da

  Kirola  Bergara

Mendi Astea ekitaldiz josia egongo da

Martxoaren 15ean izango da Bergarako Pol-Pol Mendizale Taldearen 75.urteurrena. Hainbeste urteren bizi iraupena ospatu guran,  elkarte kideek hainbat ekitaldi antolatu dituzte eta horietako bat da Mendi Astea. Martxoaren 15etik 23ra izango da eta honetan hainbat ekitaldi egingo dituzte.

Mondraitzekoek antolatutako topaketako bideoklipa

  Kirola  Arrasate  Debagoiena HARMAILATIK

Mondraitz taldeko lagunek hartutako irudiekin egindako bideoklipa. Berrogeita hamar lagun inguru batu ziren Arrasate-Udalatx lasterketan ibilbidean izango diren aldaketak bertatik bertara ikusteko, eta entrenamendu egun batekin gozatzeko.

'Harmailatik': Aretxabaletak berdindu, eta Mondrak jipoia Vasconiari (5-0)

  Kirola  Aretxabaleta  Arrasate  Bergara HARMAILATIK

Aretxabaleta eta Hernaniren partiduaren laburpena (1-1). Mondrak jipoia eman zion Vasconiari (5-0), Arrasate Rugby Taldeak ondo hasi du igoera fasea, Elorriori 77-7 irabazita, eta Lokatzak 2017an errepidean izango dituen ziklistak aurkeztu zituen, eta urteko egutegia zehaztu. Amaitzeko, Mondraitzeko topaketako irudien musikala.

Zortzi bergarar igo dira podiumera Gipuzkoako Kumite txapelketan

  Kirola  Bergara

Zortzi bergarar igo dira podiumera Gipuzkoako Kumite txapelketan

Shotokan taldeko karatekak Donostian izan ziren atzo, eta "oso emaitza onak" lortu zituzten, Joxean Iñarra entrenatzaileak baloratu duenez. Bakoitzak bere kategorian, lauk lehenengo postua lortu zuten, batek bigarrena, eta beste hiruk hirugarrena.

Bergara animatzeko autobusa antolatu dute zapaturako

  Kirola  Bergara

Bergara animatzeko autobusa antolatu dute zapaturako

Bergara Kirol Elkarteko zuzendaritzak Preferente Mailako futbol taldeak zapatuan, martxoaren 11n, 15:30ean Alegian Intxurre K.E. taldearen aurka jokatuko duen partidura joateko autobusa antolatu du. Interesa duten zaleek, Depor tabernan eman behar dute izena eta autobuserako txartela jaso. Izen ematea martxoaren 9, eguena, gauera arte egongo da zabalik. Txartel bakoitzak bi euroko prezio izango du.