"Normaltasunez bizi izan ditugu Olinpiar Jokoak"

  Kirola

Oraindik fresko daude Londresko Olinpiar Jokoen oihartzunak. Debagoienean pozik bizi izan dira, batez ere Maider Undaren dominarengatik. Londresen bertan zelan bizi izan dituzten kontatzen du han bizi den Ibon Elordui aretxabaletarrak. Bere esanetan, "normaltasunez" bizi izan dituzte hiritarrek; izan ere, "ondo antolatutako" Jokoak izan dira.

Oletarren omenaldia Maider Undari

  Kirola  Aramaio GAURKOAK None

Andra Mari jaiak aprobetxatuz, omenaldi sentibera egin diote Maider Undari Londresen lortutako dominarengatik. Lore-sorte eta pelutxezko ardia jaso ditu opari, eta aurreskua, bertso musikatuak eta dantza saioa egin dituzten bere omenez. Oletako auzotarrak eta, propio, kanpotik etorritako hainbat herritar batu dira Oletako plazan. Harrera beroa egin diote Undari. Borrokalariak esker-oneko hitzak izan ditu: "Hemen jaio eta bizi naiz, eta eurek badakite zenbat lan egin behar izan dudan domina lortzeko. Arro nago oletarra izateaz", esan zuen. Omenaldiaren amaieran brontzezko domina atera eta argazkiak egin zituen herritarrekin.

Oletarren omenaldia Maider Undari

  Kirola  Aramaio

Maider Undari omenaldia Oletan

  Kirola  Aramaio

.

»» Ikusi argazki guztiak (14)

Oletarrek omenaldia egingo diote eguaztenean Maider Undari

  Kirola  Aramaio

Oletarrek omenaldia egingo diote eguaztenean Maider Undari

Maider Undak itzulera ezin hobea izango du. Izan ere, Oletako Andramari jaiak ospatuko dituzte, eta Andramari egunean, hilaren 15ean, omenalditxoa egingo diote auzokideek. Undaren hegaldiak gaur 17:00etan du Loiuko aireportuan lur hartzeko ordua. 

Maider Unda, txapeldun Londresen

  Kirola  Aramaio

Maider Undak urre zaporedun brontzea ekarri du Londresko Olinpiar Jokoetatik. Londrestik gaur, 17:00ak aldera ailegatuko da Loiuko aireportura.

Maider Unda, txapeldun Londresen

  Kirola  Aramaio GAURKOAK None

Maider Undak urre zaporedun brontzea ekarri du Londresko Olinpiar Jokoetatik. Londrestik gaur, 17:00ak aldera ailegatuko da Loiuko aireportura.

Mendi lasterketetarako koadrila berria

  Kirola  Oñati

Mendi lasterketetarako koadrila berria

Oñatiarrak dira guztiak eta zaletasun bera daukate: mendi lasterketak. Hori horrela, erabaki dute talde bat osatzea zaletasun hori elkarrekin partekatu eta bizi izateko. Oñati Trail da sortu berri den taldearen izena.

"Oletako jaietan ospatuko dugu"

  Kirola  Aramaio

"Oletako jaietan ospatuko dugu"

Maider Undaren 30 senide eta lagun daude Londresen. Oraindik ez dute lortu Maiderrekin berba egitea; bakarrik borrokaldia bukatu eta gero zoriondu ahal izan zuten labur-labur.

Maider Unda, txapeldun Londresen

  Kirola  Aramaio

Maider Undak Londresen borobildu du bere kirol ibilbidea, brontzezko dominarekin. Hemen, bere garaipeneko argazki batzuk, agentziek ateratakoak.

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Maider Unda: "Familiarekin gazta jaten ospatuko dut brontzezko domina"

  Kirola  Aramaio

Maider Unda: "Familiarekin gazta jaten ospatuko dut brontzezko domina"

Brontzezko domina irabazi berri du Londreseko Joko Olinpiarretan, borroka librean, Maider Unda aramaioarrak. Hiru lehia irabazi behar izan ditu domina lortzeko. 72 kilokoen artean lehiatu da Oletakoa. Vasilisa Marzalyuk bielorrusiarrari irabazi dio. Metala irabazi eta berehala esan duenez, "familiartean gazta jaten" ospatuko du lortutakoa. (Argazkia: as.com)

Brontzea Maider Undarendako

  Kirola  Aramaio

Brontzezko domina lortu du Londreseko Joko Olinpikoetan, borroka librean, Maider Unda aramaioarrak. Hiru lehia irabazi behar izan ditu domina lortzeko. 72 kilokoen artean lehiatu da Oletakoa. Vasilisa Marzalyuk bieloerrusiarrari irabazi dio.

Finalerdietan galduta, Maider Unda brontzearen bila

  Kirola  Aramaio

Finalerdietan galduta, Maider Unda brontzearen bila

Maider Unda borroka librean Londreseko Olinpiadetan diharduen aramaioarrak brontzezko domina jokatuko du, finalerdietan Stanka Zlateva Hristova hungariarraren aurka galdu ostean. Bi borrokak galdu ditu 2008ko Pekingo jokoetan galdu zuen borrokalari beraren aurka. 72 kilokoen artean lehiatzen dihardu aramaioarrak.

24 ordu Maider Unda urreagatik borrokan hasteko

  Kirola  Aramaio  Debagoiena

Bihar, abuztuak 9, hasiko du Maider Undak azken lau urteotako borroka garrantzitsuena, eta zorte apur batekin, baita kirol bizitza osokoa ere. Abuztuaren 5etik dago Olaetakoa Londresen, eta han, besteak beste, apur bat entrenatzeko aprobetxatu ditu egunak. Bihar, arratsaldeko lehenengo orduan hasiko dituzte kanporaketak, Excel izeneko kirol instalazioetan (Olinpiar Jokoetako handienak) eta arratsaldeko azken orduan lehian jarraitzen badu seinale ona izango da, azkenera arte egin duen seinale. Uztailean aurreratu moduan urrearekin egiten du amets: "Zergatik ez? Horretarako egin dut horren gogor lan", baina Pekinen lortutako diplomaren ostean, domina batekin elite mailari agur esatea demasekoa izango litzateke oletarrarendako.

Realaren lagunarteko partidua, Agorrosinen

  Kirola  Bergara

Realak Zaragozaren aurka lagunarteko partidua jokatu zuen Bergarako Agorrosin futbol zelaian. Zaleek bete egin zituzten zelai inguru guztiak.

»» Ikusi argazki guztiak (24)