65 lagun Aitor Aranaren omenezko mendi martxan, eguraldi txarrari aurre eginez

  Kirola  Aramaio

Orixol mendizale elkarteak antolatuta, 65 bat lagun elkartu ziren zapatu goizean kiroldegian Aitor Aranaren omenezko mendi martxa egiteko. Martxaren 16. edizioa izan zen eta hasierako orduetan eguraldiak lagundu ez bazuen ere, antolatzaileak pozik agertu dira aurtengoak izan duen harrerarekin: "Mila esker agertu zineten guztioi!", adierazi dute.

Kinielan, 15eko bat Arrasaten eta beste bat Oñatin

  Kirola  Arrasate  Oñati

Kinielan, 15eko bat Arrasaten eta beste bat Oñatin

15eko 330 asmatzaile egon dira aste bukaeran jokatu den Espainiako Ligako kinielan (1. eta 2. mailakoak), eta bakoitzak 5.236,91 euro kobratuko ditu. Bada, Arrasateko Erdiko kaleko Alegria saltokian zigilatu dute bat, eta Oñatiko Atzeko kaleko Aloña Mendi tabernan beste bat. Ez da sari itzel horietakoa, 15ekoa jo dutela kontuan hartuta.

Yoga eta pilates egiteko ikastaroak Arrasate Yogaren eskutik

  Kirola  Arrasate

Yoga eta pilates egiteko ikastaroak Arrasate Yogaren eskutik

Ikasturte berrirako matrikulazioa zabalik du Arrasate Yoga elkarteak. Hobekuntza eta hastapen ikastaroak eskainiko dituzte eta klaseak urrian bertan hasi eta urtarrilean amaituko dira. Izen-ematea zabalik dago: 636 386 066 edo 943 79 66 98 telefonoetara deitu (Antonia). Pilates astelehen eta eguaztenetan izango da –goiz zein arratsaldez– eta yoga, berriz, astelehenetan bakarrik –20:00etatik 21:30era–. Klaseak Altamira auzoan izango dira.

Aretxabaletak garaipenarekin estreinatu du areto berria (4-1)

  Kirola  Aretxabaleta  Eskoriatza

Aretxabaletak garaipenarekin estreinatu du areto berria (4-1)

Ondo baino hobeto hasi du Aretxabaletak Gipuzkoako Liga, areto berria estreinatu eta gainera, erraz menderatu zuen S.D Euskalduna talde andoaindarra. Aretxabaletarrek partiduaren hasieratik baloiaren kontrola izan zuten, eta gol aukera garbiak egin ahal izan zituzten. Behin lehenengo gola sartuta, talde urdinak lasaitasun handiagoarekin jokatu zuen.

Beñat Etxabek 8. postuan bukatu du denboraldia

  Kirola  Bergara

Denboraldiko azkenengo lasterketa izan zuten zapatu arratsaldean Urretxun Lokatzako txirrindulariek. Lasterketaren lehenengo kilometroetan 11 txirrindulariz osatutako ihesaldia izan zen eta, tartean, Lokatza taldeko Jokin Etxabe, Jon Arantzabal eta Julen Irizar. Lasterketaren aurrealdean talde lan handia egin zuten bergararrek, baina azken kilometroetan, mendateak hasi ziren momentuan, tropelak iheslariak harrapatu eta ziklista denak helmugara batera sartu ziren. Nahiz eta Lokatzako hiru txirrindulariak zuten abantaila galdu, talde lan ona egin zuten, izan ere, Beñat Etxabek bosgarren lekuan bukatu zuen lasterketa. 

Erreal Zaleen lagunarteak egoitza berria irekiko du

  Kirola  Bergara

Erreal Zaleen lagunarteak egoitza berria irekiko du

Matxiategiko Aralar tabernan zabalduko dute. Eguenean egingo dute aurkezpena, 19:00etan.

Josetxo Muniategiren mutilek ezin izan zituzten ligako lehen bi puntuak eskuratu

  Kirola  Bergara

Josetxo Muniategiren mutilek ezin izan zituzten ligako lehen bi puntuak eskuratu

Azken minutuan puntu bat galdu zuen Bergarak (24-24) El Pilarreko jokalariak etxekoak baino argiago ibili ziren.

MU garaile Donostian Atletiko Larrun taldearen aurka (68-72)

  Kirola  Arrasate

Garaipen garrantzitsua erdietsi zuen MU-ren gazte mailako taldeak Donostiako Atletiko Larrun taldearen aurrean. Lau puntugatik gailendu ziren zerrajeroak: 68-72. Liga ezin hobeto hasi dute, lehen hiru partiduak irabazi dituzte-eta. Sailkapenean bigarren dira, Internacional taldearen atzetik. 

Aloña Mendik erraz gainditu zuen Donibasket (83-65)

  Kirola  Oñati

Aloña Mendiren bigarren taldeak garaipen erraza lortu zuen egubakoitzean, ligaren estreinaldian huts egin eta gero. Donibasket taldea etorri zen bisitari moduan Zubikoa kiroldegira, ligako bigarren jardunaldian. Bada, ezin izan  zuten ezer egin oñatiarren aurrean; 83-75 gailendu ziren txantxikuarrak. 

Jipoi ederra jaso zuen Soraluce BKEk Tolosan (79-39)

  Kirola  Bergara

Bergarako Soraluce BKE taldeak oso gaizki hasi du denboraldia. Tolosan jokatu zuten zapatuan eta jipoi ederra jaso zuten mahoneroek; 40 puntuko aldeagatik galdu zuten (79-39). Oraindik goiz da ondorioak ateratzeko, baina estatistikak ezin dira okerragoak izan: lehen bi jardunaldietan 140 puntu jaso dituzte.

Merezimenduz galdu zuen MUren bigarren taldeak Hernanin (81-68)

  Kirola  Arrasate

Mondragon Unibertsitatearen gizonezkoen bigarren taldeak ezin izan zuen lehen taldearen garaipena borobildu. Hernani Teklan Laser taldearen aurka jokatu zuten zapatuan kanpoan, eta esku hutsik bueltatu ziren Arrasatera. Etxeko taldea gehiago izan zen eta merezimenduz galdu zuten arrasatearrek. Ligako lehen bi partiduak galdu ditu MU-k.

UDAko gazteek galdu egin zuten etxean Irungo Real Union taldearen kontra

  Kirola  Aretxabaleta

Gazte mailako Euskadiko Ligako laugarren jardunaldian Aretxabaletako mutilek huts egin zuten etxean, Irungo Real Unionen aurka. Garaipen argia izan zen, azken emaitzak erakusten duenez (0-3). Aretxabaletarrek ez dute liga hasiera ona egin eta sailkapeneko beheko postuetan daude.  

Ondo borrokatu arren, Mondrako emakumezkoak esku hutsik itzuli ziren Gasteiztik

  Kirola  Arrasate

Min egin zien arrasatearrei partidua bukatzeko 20 segundoren faltan Gasteizen atzo jaso zuten ezusteko golak. Min handia egin ere, izan ere, partidu borrokatu eta parekatua jokatu zuten Aurrera Vitoriaren kontra; azkenean, baina, esku hutsik itzuli ziren Ezkurraren neskak.

Banako berdinketa justua Azkoagainen, derbi tipiko batek izan ohi dituen osagaiekin

  Kirola  Aretxabaleta  Oñati

Banako berdinketa justua Azkoagainen, derbi tipiko batek izan ohi dituen osagaiekin

Derbi baten osagai guztiak izan zituen atzo, domeka, Aloña Mendi eta Aretxabaletaren artekoak: lehia borrokatua, gol aukera gutxi eta epailearen erabakiek eragindako polemika. Norgehiagokak ez zuen jabe argirik izan, irekita egon zen uneoro, eta joko aldetik ez batak ez besteak ez zuen jokaldi luzerik lotu. Oxel Apraitzek sartu zuen UDAkoen gola eta Aloñakoa, berriz, Aimar Lizarrak egin zuen partiduko jokaldi onena maisuki amaituz. Bi entrenatzaileek ontzat eman zuten berdinketa eta oro har pozik azaldu ziren euren taldeek egindako lanarekin.

FUTBOLA:

SASKIBALOIA:

ESKUBALOIA:

TXIRRINDULARITZA:

ARETO FUTBOLA:

XAKEA: