Beti-Bustik bigarren postua lortu zuen atzo Osintxun

  Kirola  Bergara

Beti-Bustik bigarren postua lortu zuen atzo Osintxun

Denboraldi hasiera "historikoa" egin du Beti-Bustik elkarteko Kuxi-ren esanetan: "Santiagotarrak bezalako talde indartsuari aurrea hartu diogu eta lehenengo aldiz talde moduan bigarren postua eskuratu dugu". Bergararrek lan bikaina egin zuten infantilen K-1 kategorian. Ordezkari gehien zituzten bertan eta podiumeko lehengo bi postuak eskuratzea lortu zuten. Lehenengoa Mikel Zubizarretaretzat izan zen eta bigarren postua Unai Otaduirentzat. Neskak ere fin ibili ziren eta Leire Ugaldek, esaterako, bigarren amaitu zuen infantilen K-1 kategorian.

Bergarako Erreal Zaleen lagunarteak egoitza berria izendatu zuen atzo

  Kirola  Bergara

Bergarako Erreal Zaleen lagunarteak egoitza berria izendatu zuen atzo

Atzo arratsaldean, Bergarako Erreal Zaleek, Matxiategi auzoko Aralar taberna izendatu zuten egoitza berri bezala eta horrez gain, Angel Bideluze eta Aitor Muruamendiarazi omenaldi txiki bat egin zieten.

ARTk domekan jokatuko du, Maritxuk aparteko kalterik ez eragiteko

  Kirola  Arrasate

ARTk domekan jokatuko du, Maritxuk aparteko kalterik ez eragiteko

Arrasate Errugbi Taldeko mutilek ez dute nahi bigarren jardunaldia esku-hutsik amaitzerik, eta horretarako gaur gaueko hitzorduak ez du askorik laguntzen. Sikiera, partidua zapatutik domekara atzeratzeak txikitu egingo ditu Maritxuk so ditzakeen kalteak, eta etxekoak neurria emateko moduan egongo dira etzi, gainera, etxeko zaleen aurrean jokatuko duten lehenengo partidua izanda.

Mondrakoak "haserre" daude epaileak Mojategin egiten dabiltzan lanarekin

  Kirola  Arrasate

Nahikoa da. Horixe pentsatu dute Mondrako zuzendaritzako kideek, eta aste barruan bertan epaileen komiteaz berba egiteko asmoa erakutsi dute, kexu formala aurkeztu baino azalpenak eskatzeko asmoaz. Astelehenean joango dira Donostiara.

Liga ondo hasi duten Aretxabaleta eta Bergara aurrez aurre, domekan

  Kirola  Aretxabaleta  Arrasate  Bergara  Debagoiena  Oñati

Liga ondo hasi duten Aretxabaleta eta Bergara aurrez aurre, domekan

Ligako laugarren jardunaldia jokatuko dute asteburuan, eta dagoeneko ikasturteko hirugarren derbia izango da. Martxa honetan ibarreko taldeen arteko zeingehiagokek interesa galdu behar dute. Hala, domekan liga txukun hasi zuten Aretxabaleta eta Bergara izango dira zein baino zein gehiago Ibarra futbol zelaian (16:30). Aretxabaletakoek aukera ona galdu zuten joan den astean Azkoagainen, Aloñaren kontra irabaziz gero lider egongo zirelako sailkapenean, Hernanirekin batera.

Oinarrizko kanpalekura itzuli dira mendizaleak, Nuptseko horman hiru egun egin ostean

  Kirola  Aretxabaleta  Debagoiena

Oinarrizko kanpalekura itzuli dira mendizaleak, Nuptseko horman hiru egun egin ostean

Alberto Iñurrategik, Mikel Zabaltzak eta Juan Vallejok atseden apur bat hartu ahal izango dute azken hiru egunak Nuptse mendiko hormetako batean igaro ostean. Altuerara egokitzeko egin beharreko lanen barruan lehenengo erronka Island Peak (6.200 metro) igotea izan zen. Eta, ia atsedenik hartu barik Naturgas/BBK Nuptse 2012 espedizioko kideak Nuptseko hegoaldeko hegalera abiatu ziren. Han, bide britaniarrean hiru gau egin dituzte, eta gaur bertan itzuli dira oinarrizko kanpalekura.

Natra Oñatik Euskal Kopa du jokoan asteburuan Bilbon

  Kirola  Debagoiena  Oñati

Natra Oñatik Euskal Kopa du jokoan asteburuan Bilbon

Oñatiko klubarendako asteburu historiokoa izan daiteke taldeak Euskal Kopa irabazten badu; egunero ez da halako txapelketa bat jokatzen, ezta finalerdira sailkatzen ere. Pena, Natra Oñatiko mutilendako –eta zale oñatiarrendako– ez delako sasoirik onenean iritsi hitzordu polit hau, herria jaietan murgilduta egongo delako.

Kiroldegiko erabiltzaileen iritziak eskatuko ditu aurten ere Aukeak

  Kirola  Arrasate

Kiroldegiko erabiltzaileen iritziak eskatuko ditu aurten ere Aukeak

Aurreko urtean bezala, aurten ere kiroldegiko erabiltzaileen iritzia ezagutu nahi du Aukea kirol erakundeak: "Euren iritziak gure zerbitzuen kalitatea hobetzen laguntzen digute". Inkesta bihar bertan bete ahalko da eta hilaren 28raino betetzeko aukera izango du gura duenak. Inkesta anonimoa izango da eta galderez gain ohar eta iradokizunak idazteko aukera ere izango dute erabiltzaileek. Musakolako kiroldegian bete ahal izango da.

Urrian datoz Oñatiko, Arrasateko eta Eskoriatzako mtb martxak

  Kirola  Arrasate  Oñati

Urrian datoz Oñatiko, Arrasateko eta Eskoriatzako mtb martxak

Debagoieneko mendi bizikleta zirkuituaren barruan egutegiko hurrengo hitzorduak Oñatin, Arrasaten eta Eskoriatzan egingo dituzte. Oñatiko lagunek urriaren 14an, domeka, egingo dute Iban Altuberen oroimenezkoa, eta Arrasaten, Besaide Mendi Elkartearen hamabostaldiaren barruan urriaren 20an, zapatua, egingo dute hitzordua. Eskoriatzan, berriz, urriaren 21ean egingo dute.

Josu Tornay: "Oso ona da Espainiako jokalari onenetarikoak gure txapelketa aukeratzea jokatzeko"

  Kirola  Arrasate

Josu Tornay: "Oso ona da Espainiako jokalari onenetarikoak gure txapelketa aukeratzea jokatzeko"

Josu Tornay ingeniariak (Bartzelona, 1971) dio xakera gerturatu eta ulertzen duena engantxatu egiten dela. Berak aspaldi egin zuen hori, 14 urterekin. Eta 26 urteko ibilbidearen ostean, argi dago ez dela batere damu. Kontrara, ahotsean igartzen zaio xakearekiko duen "engantxea"; eta beraren palmaresean du horrek isla: 1989tik, txapel bat baino gehiago bereganatu ditu.

Aitor Mendizabal onenekin batera izango da Lau t'erdikoan

  Kirola  Antzuola  Debagoiena

Aitor Mendizabal onenekin batera izango da Lau t'erdikoan

Iaz bigarren mailako Lau t'erdiko txapelketa irabazi ostean Aitor Mendizabalek onenekin jokatzeko txartela lortu zuen. Onenekin, laster hasiko duten lehenengo mailako Lau t'erdikoan. Antzuolakoak dio zozketan ez duela aparteko faboritorik, tokatzen zaionarekin gustura jokatuko duela, ondo daki-eta edozein kontrario izango dela gogorra.

Arizmendiko neskek debut ona izan dute kategoria berrian

  Kirola  Aretxabaleta  Arrasate  Eskoriatza

Arizmendiko neskek debut ona izan dute kategoria berrian

Senior mailako Arizmendiko neskek hirugarren mailan debuta egin zuten asteburuan, iaz kategoriaz igo ostean. Eta, hasteko modu onena izan zuten, Touring ondo hartu zuten-eta mendean (0-4). Horrez gain, kadete neskek ere etxeko partidua erraz irabazi zuten (6-0); atsedenaldiaren aurretik egin zituzten gol guztiak.

Berlingo patinaje maratoitik bueltan

  Kirola  Aramaio  Bergara

Berlingo patinaje maratoitik bueltan

Hanka Labanka patinaje taldeko Andoni Berraondo (Bergarakoa) eta Agustin Ojanguren (Aramaiokoa) irailaren 29an egin zuten Berlingo irrisketako maratoian izan ziren. Sekulako parte-hartzea izan zen proban, euren esanetan giro paregabea, eta pozik bueltatu ziren, besteak beste, proba ondo amaitzearekin batera lurrera erori gabe iritsi zirelako helmugara. Lasterketaren nondik norakoak bideo honetan ikus ditzakezue. Probako erretratuak, berriz, hemen.

Urriko zubia mendian pasatzeko proposamena Pol-Polen eta Besaideren eskutik

  Kirola  Arrasate  Bergara

Urriko zubia mendian pasatzeko proposamena Pol-Polen eta Besaideren eskutik

Pilareko zubirako proposamenarekin datoz Bergarako Pol-Pol eta Arrasateko Besaide mendi elkarteak. Bergarakoek Leongo mendiak aukeratu dituzte, eta Arrasatekoek Picos de Europa. Adi, egun hauetan eman beharko delako izena.

Harmailatik, derbia: Aloña Mendi - Aretxabaleta

  Kirola HARMAILATIK None

Aloña Mendi - Aretxabaleta