Besaideko Oroimen Eguna, irailaren 16an

  Kirola  Arrasate

Mendian hil diren mendizaleak omentzeko Oroimen Eguna egingo dute irailaren 16an, urtero moduan, Besaiden. Euskal Herriko osoko mendizaleak batuko dira egun horretan Besaiden, eta Arrasatetik 08:30ean hartuko dute Besaiderako bidea. Horrekin batera, irailaren 23rako mendi irteera antolatu du Besaidek, Burgos eta Bizkaia batzen dituen muga inguruetara.

Gipuzkoako mendi federazioak orientazio ikastaroak antolatu nahi ditu

  Kirola  Arrasate

Ireki dute, Gipuzkoako Mendi Federazioak antolatuta, orientazio ikastarorako izenemate epea. Ikastaro hori bi asteburutan egingo dute, irailaren 29an eta 30ean, eta urriaren 6an eta 7an.

Eneko Blanco: "Partidu guztietan azken minutura arte lehiakorrak izaten ahalegindu behar gara"

  Kirola  Oñati

Eneko Blanco: "Partidu guztietan azken minutura arte lehiakorrak izaten ahalegindu behar gara"

Nahiz eta ligan kategoria galdu, Natra Oñati saskibaloi taldeak EBAn jokatuko du aurten ere, beste talde batzuek utzitako hutsunea aprobetxatzea erabakita. Horretarako, kluba taldea indartzeko ahaleginetan dabil azken hilabetean eta fitxaketa garrantzitsuetako bat etxean bertan egin dute, orain arte jokalari izan den Eneko Blanco izango delako entrenatzaile berria.

Jose Manuel Matas: "Aikidoa edonorendako da, eta osasun fisikoa zein psikikoa hobetzen ditu"

  Kirola  Arrasate

Jose Manuel Matas: "Aikidoa edonorendako da, eta osasun fisikoa zein psikikoa hobetzen ditu"

23 urte daramatza Jose Manuel Matasek (Eskoriatza, 1961) Arrasate Aikido taldean. Eguenean edonorendako doako saioa egingo dute. Hori aitzakia hartuta, harekin egon gara borroka-arte horren gainean berbetan.

Ibarra kiroldegia ofizialki zabalik

  Kirola  Aretxabaleta

Ibarra kiroldegia ofizialki zabalik

Ibarra kiroldegia zabaldu dute irailarekin batera eta ohiko ordutegia dauka gaurtik: astelehenetik egubakoitzera, 08:00-21:30; zapatuetan, 08:30-14:00 eta 16:00-20:00; eta domeka eta jai egunetan, 09:00-14:00. Aretxabaletarrek, lau urtean zain egon ondoren, kiroldegi dotorea estreinatuko dute.

Izenematea zabalik fitness eta gimnasia zerbitzuetan

  Kirola  Oñati

Gaurtik hilaren 14ra arte egongo da zabalik izenematea. Kiroldegiko sarreran eman behar da izena.

Jokin Etxabe, Lokatzako txirrindularia: "Denboraldi erregularra egiten ari gara; bai ni eta baita taldea ere"

  Kirola  Bergara

Jokin Etxabe, Lokatzako txirrindularia: "Denboraldi erregularra egiten ari gara; bai ni eta baita taldea ere"

Txirrindularitzako denboraldia bukatzen ari da eta aurtengoaren balantze positiboa egin digu Jokin Etxabe Lokatza Ziklismo Eskolako Sumofic-Igartua taldeko bergararrak.

Giro ederra Dorletako txapelketan

  Kirola  Leintz Gatzaga

Giro ederra Dorletako txapelketan

Zapatuan eta domekan jokatu ziren sekulako ikusle mordoaren begiradapean Leintz Gatzagan Dorleta Pilota Txapelketako lehen finalak. Beteranoetan, Usuriaga anaiak izan ziren irabazle lehen mailan; bigarren mailan, berriz, Zumalde eta Irusta oñatiarrak.

Parte-hartzaile asko, teknikoki gogorra zen mendi bizikleta martxan

  Kirola  Aretxabaleta

Parte-hartzaile asko, teknikoki gogorra zen mendi bizikleta martxan

Duela bi urte antolatu zuen lehenengoz Dorletako Ama txirrindulari eskolak Aretxabaletako mendi bizikleta martxa. Orduko esperientziaz baliatuta, iaz bigarrena antolatu zuten eta berrikuntzekin etorri zen gainera: hala, mendi martxaz gain, Enduro martxa ere antolatu zuten. Halaxe egin zuten atzo ere eta guztira 202 lagunek hasi eta bukatu zuten ibilbidea.

Jose Luis Agirre zena omendu zuten, Azkoagainen

  Kirola  Oñati

Jose Luis Agirre zena omendu zuten, Azkoagainen

Urte askotan zehar Aloña Mendi futbol taldeko kide esanguratsu izan zen Jose Luis Agirre zena omendu zuten atzo Azkoagainen. Eta zer hobeto haren bihotzeko taldeak  bere omenezko partidu bat jokatzea baino! Arratsaldeko 17:00etan Agirre zenaren bi semeei eta emazteari oroigarri bana banatu zieten. Modu horretan, jakina den zerbait berretsi zuten; alegia, Jose Luis Agirre oso maitatua izan zela eta dela. Duela hiru urte hil zen Agirre eta ordutik urtero egin diote omenaldi xumea.

Bergararentzat herriko torneoa, Aretxabaletari 3 eta 0 irabazita

  Kirola  Aretxabaleta  Bergara

Bergararentzat herriko torneoa, Aretxabaletari 3 eta 0 irabazita

Bergarak eta Aretxabaletak jokatu dute domekan Bergara Hiria torneoko finala. Etxeko taldeak gol-aukera gehiago sortu ditu eta hiru gol eginda irabazi dio Aretxabaletari.

Bergara Hiria torneoko finala

  Kirola  Bergara

.

»» Ikusi argazki guztiak (23)

Bergarak eta Aretxabaletak jokatuko dute Bergara Hiria torneoko finala

  Kirola  Bergara

Bergarak eta Aretxabaletak jokatuko dute Bergara Hiria torneoko finala

Gaur, domeka, 18:00etan jokatuko dute torneoko finala Bergarak eta Aretxabaletak Agorrosinen. Egubakoitzean Bergarak eta Urolak jokatu zuten lehen finalerdia eta 0-0 egin ostean, penaltietan Bergarak lortu zuen finalerako txartela. Atzo, zapatua, Aretxabaletak eta Mondrak jokatu zuten bigarren finalerdia eta 1-1 egin zuten partiduan; penaltietan Aretxabaletak lortu zuen finalerako txartela.