Zabalik dago Santamasetako II. Tenis Txapelketa

  Kirola  Arrasate

Azaroaren 27an hasita ibarreko tenis-zaleek Santamasetako Tenis Txapelketan hartu ahal izango dute esku. Adi ibili, datorren astelehenean, hilak 22, amaituko da izena emateko epea.

Sebas Arantzabal 9. Euskadiko hiru txirlo txapelketan

  Kirola  Elgeta

Amaitu da Euskadiko hiru txirlo txapelketa. Lasturko taldeko Joseba Lazkanok irabazi du aurten.

18056 /

Kirol entitateen kalitatea hobetzeko lehenengo promoziokoek bukatu dute 3K proiektua

  Kirola  Arrasate

3K proiektua kirol erakundeen kudeaketa hobetzeko proiektua da, eta lehenengo promozioko 10 kirol erakundek jaso dute diploma ikasturtea bukatu dutelako. Lehenengo mailan dabiltzan beste 24 kirol elkarteri ere, banatu dizkiete agiriak.

Aikido taldea Pakistango uholdeetan kaltetutakoak laguntzen saiatuko da

  Kirola  Arrasate

Aikido taldea Pakistango uholdeetan kaltetutakoak laguntzen saiatuko da

Arrasateko Aikido Elkarteak 10. borroka arteen gala antolatu du hilaren 27rako Uarkapen, eta bertan batuko duten dirua Pakistango uholdeetan kaltetutakoei laguntzeko erabiliko dute.

Hondarribia-Irunek zortzigarren Euskal Kopa irabazi du

  Kirola  Eskoriatza

Hondarribia-Irunek zortzigarren Euskal Kopa irabazi du

Hondarribia-Irun taldearendako izan da atzo iluntzean Eskoriatzan jokatu zuten Euskal Kopa. Bidasoatarrek zortzigarren aldiz jaso dute garaikur hori, baina gutxitan eskertuko dute horrenbeste txapelketa hori irabazi izana, ligan bolada txarrean egonda, arnas apur bat hartuko dutelako.

Neguko kiroletako federatu txartelak egiteko aukera

  Kirola  Oñati

Neguko kiroletako federatu txartelak egiteko aukera

Aloña Mendi eski sailak neguko kiroletako federazio txartelak berritzeko bi egun zehaztu ditu: Aloña Mendi tabernan egongo dira hilaren 24an eta 25ean, 19:00etatik 20:30era. Federatu txartel berria egun gura duenak egun horietan joan beharko du tabernara.

Agorrosingo fitnes aretoan hezitzailea egongo da egunero

  Kirola  Bergara

Herritarren ariketa fisikoaren inguruko aholkuak eta saioak gidatzea izango da bere egitekoa

Argazki emanaldiak eta irteera daude Mendi Astean

  Kirola  Aretxabaleta

Argazki emanaldiak eta irteera daude Mendi Astean

Mendi Astea egiten dabil Murrukixo Mendizale Elkartea eta gaur bigarren argazki emanaldia dago. Uxoa Etxebarriaren eskutik Indonesiako argazkiak eta kontuak izango dituzte aretxabaletarrek. Arkupeko Zaraia aretoan da ekitaldia (19:00).

Bergarako saskibaloi eskolakoak Donostian

  Kirola  Bergara

Bergarako saskibaloi eskolakoak Donostian

Bergarako saskibaloi eskolako jokalari, entrenatzaile eta gurasoak Donostian izan ziren joan den asteburuan Lagun Aro eta Bilbao Basket taldeen arteko derbia jarraitzen.

Alex Txikon mendizaleak zabalduko du mendi hamabostaldia

  Kirola  Oñati

Alex Txikon mendizaleak zabalduko du mendi hamabostaldia

Alex Txikonek hasiko du Aloña Mendiko mendi sailak antolatutako mendi hamabostaldia eguaztenean. Hamabostaldi berezia eta hunkigarria antolatu dute. Txikonena, baina, gainontzekoekin alderatuta ezberdina izango da. Mutil "polifazetikoa" da Txikon, "artista" dela esan dute mendi saileko kideek. Hala, Lemoatik Katmandura egindako bidaia kontatuko digu, eta baita gero han egindako mendi eskalada ere. Emanaldia izango da eguaztenean, 19:30ean, Kultura etxean.

Emakumezkoen Euskal Kopako finala, eguaztenean Eskoriatzan

  Kirola  Eskoriatza

Emakumezkoen Euskal Kopako finala, eguaztenean Eskoriatzan

Eguaztenean, hilak 17, jokatuko dute Hondarribia Irun eta EHU taldeek saskibaloiko emakumezkoen Euskal Kopako finala (Intxaurtxueta kiroldegia, 19:30).

Roberto Zugasti: "Zirkuitu teknikoak gustatzen zaizkit, eta pitin bat bustiak egon daitezela"

  Kirola  Oñati

Roberto Zugasti: "Zirkuitu teknikoak gustatzen zaizkit, eta pitin bat bustiak egon daitezela"

Azkeneko urteetan Lizarralde Kirolak bizikleta-dendan ikusi dugu Roberto Zugasti Txiki, mekanikari lanetan. Baina, bizikletak konpontzeaz gain, bizikletan ibili ere egiten da Txiki. Master mailako ziklo-kros txapelketan dabil orain.

Ozkarbi mendi taldeak domekarako irteera antolatu du

  Kirola  Elgeta

Elgetako lau tontorretatik igaroko da Ozkarbi mendin taldeak antolatutako irteera: Azkonabitza-Egoarbitza-Erdella-Intxorta. 5-6 orduko ibilaldia izango da.

Antzuolarrak podiumera igo ziren Behobia Txikian

  Kirola  Antzuola

Antzuolarrak podiumera igo ziren Behobia Txikian

Behobia-Donostia lasterketa baino lehenago, Behobia Txikia jokatu zuten Donostiako Boulevard-ean. Antxintxikalari txikien artean, antzuolarrek protagonismo berezia izan zuten. Alebin mailan, Peru Rodriguez bigarrena izan zen; Danel Kortabarria seigarrena; eta, Euken Rodriguez 22. sailkatu zen. Irudian, Peru (eskuman) eta Danel (ezkerrean), irabazlearekin.

Zapatuan izango da Markelen Lagunartearen bazkaria

  Kirola  Debagoiena

Zapatuan izango da Markelen Lagunartearen bazkaria

Zubillagako Zotz jatetxean izango da, 14:30ean. Izena emateko azken egunak azaroaren 17-18a izango dira. Zotzen bertan eta Oñatiko Izarraitz eta Oñati tabernetan eman daiteke izena.

Behobia-Donostia lasterketa: ibarreko azkarrenen sailkapena eta argazkiak

  Kirola  Debagoiena

Imanol Molinero oñatiarra (01:08:48) eta Rakel Alonso arrasatearra (01:30:17) izan ziren Debagoieneko azkarrenak atzoko lasterketan. 472 debagoiendar iritsi ziren Boulervadeko helmugara, iaz baino 33 gehiago. Ibarreko parte-hartzearen gorakada ulertzekoa da azken hilabeteotan bailarako lasterketek izan duten boom-a ikusita.


Aloña nagusi MUren aurkako saskibaloi derbian

  Kirola  Oñati

Aloña nagusi MUren aurkako saskibaloi derbian

Etxean galdu barik jarraitzen du Sustrai Aloña taldeak zapatuan jokatutako MUren kontrako derbian nagusitu ostean (110-103). Arrasatearrek gogotsu egin zioten aurre eta denbora luzean atzetik ibili ziren etxekoak. Azkenean luzapena behar izan zuten partiduari buelta emateko.

Imanol Molinero (1:08:48) eta Rakel Alonso (01:30:17) ibarreko azkarrenak Behobia-Donostian

  Kirola  Debagoiena

Imanol Molinero (1:08:48) eta Rakel Alonso (01:30:17) ibarreko azkarrenak Behobia-Donostian

Euria izan da protagonista beste behin Behobia-Donostia lasterketan. Lasterketaren 46. edizioak errekorra apurtu du aurten ere parte-hartzeari dagokionez: izena eman zuten 20.481 korrikalarietatik 17.374 heldu dira Boulervadeko helmugara. Debagoienadarrei dagokienez, Imanol Molinero oñatiarra (01:08:48) eta Rakel Alonso arrasatearra (01:30:17) izan dira azkarrenak. Parte-hartzeari erreparatuz gero, gainera, iaz baino 33 debagoiendar gehiago heldu dira aurten helmugara eta 2008an baino zortzi korrikalari gehiago izan dira aurten. Azken hilabetotan gure ibarreko lasterketek bizi izan duten boom-a, beraz, igarri da Euskal Herriko lasterketarik entzutetsuenean.

"Aloñaren zonakako defentsaren aurrean joko azkarra egingo dugu"

  Kirola  Arrasate

Sustrai Aloña Mendik eta Mondragon Unibertsitateak derbi "historiko" jokatuko dute bihar Oñatin (Zubikoa, 18:00etan). Lehen aldiz neurtuko dituzte indarrak bi taldeek lehen nazional mailan. Derbia izateagatik, partidu borrokatua eta parekatua izango da, baina arrasatearrek garaipena ezinbestekoa dute, lasai egoteko. Aloñak bikain hasi du liga txapelketa. MUko entrenatzaile Josu Larreategi Arrasate Irratiko mikrofonoetan egon da derbiaren gainean berba egiten. Jarraian duzue elkarrizketa entzungai.