Josu Larreategi: "Ez zait axola zenbatek galtzen duten maila"

  Kirola  Arrasate

Josu Larreategi: "Ez zait axola zenbatek galtzen duten maila"

MUko entrenatzaile Josu Larreategik ez du aurtengo denboraldian kalkulagailuaz ibiltzeko asmorik. Aspaldian ezagun egin den partiduz partidu leloa muturreraino eraman nahi du, eta sinistuta dago denboraldi txukun bat egiteko gauza direla: "Aurrekoan galdetu zidan jokalari batek ea zenbat talde jaitsiko diren aurten. Ez dakit, eta ez dut jakin nahi". Hala, Mondragon Unibertsitateak zapatuan hasiko du liga, Askartzaren kontra Iturripen, 18:00etan.

Mikel Aristi, maila kontinentaleko Euskadi Fundaziora

  Kirola  Bergara  Debagoiena

Mikel Aristi, maila kontinentaleko Euskadi Fundaziora

Mikel Aristi txirrindulariak beste aurrerapauso bat egingo du datorren denboraldian, Euskadi Fundazioak maila kontinentalean izango duen taldean korrituko duelako. Amateur mailako Debabarrena taldean urtebete egin ostean iritsi zaio beste jauzi bat egiteko ordua, eta Miguel Madariagaren proiektuan izango da.

Leixargarateko aterpetxea berrituta

  Kirola  Aretxabaleta GAURKOAK None

Aizkorri-Aratz parkean, Degurixa eta Alabita artean, dagoen Leixargarateko aterpetxea berritu du Aretxabaleta Kirol Elkarteak. Tenperatura aldaketen eta hezetazunaren ondorioz egoera eskasean zegoen. Lanik garrantzitsuena teilatua berritzea izan da, baita gastu handiena eragin duena ere.

Iban Velasco: "Ez da atsegina azken orduan jakitea ez dudala Piamonten eta Lonbardian korrituko"

  Kirola  Arrasate

Arrasateko txirrindulariak twitter-en esan berri du ez dela Piamonteko eta Lonbardiako lasterketetan egongo, taldeak azken orduan hala aginduta. Arrasatekoak barneratuta zeukan talde laranjaren erabakia, kontratua ez luzatzearena, eta berdin entrenatzen ari zen, denboraldi amaiera ona egin eta agurra orain arte moduan egiteko, lanean. Baina ez da posible izango, ezingo du Italian korritu. Hitzordu horiek alde batera utzita, urteko azken hitzordua Txinan du Velascok, baina ikusi egin beharko da Arrasatekoak, dagoeneko, azken lasterketa korritu ez duen. Ez luke halakorik mereziko.   

Xabier Infante 'Artza': "Elitean oso garrantzitsua da erretiroa noiz hartu jakitea; Phelps-ek asmatu egin duela uste dut"

  Kirola  Oñati

Xabier Infante 'Artza': "Elitean oso garrantzitsua da erretiroa noiz hartu jakitea; Phelps-ek asmatu egin duela uste dut"

Xabier Infantek (Gasteiz, 1956) bizitza osoa darama igerilekuan sartuta. Gaztetan Judizmendiko igerilaria izan zen, eta ondoren entrenatzaile lanetan hasi zen, Gasteizen lehenengo, eta Oñatin gero. Gaztetako kirol curriculum txukuna du, bular estiloan Euskal Herriko txapelduna izan zen eta infantil mailan Espainiako Txapelketan hirugarren sailkatu zen. Orain, berriz, gertutik jarraitzen du gazteek igerilekuan egiten duten lana.

Ia 500 lagunek takarraran egin zuten zapatuan Arrasaten euskaraz bizi nahi dutela aldarrikatuz

  Kirola  Arrasate GAURKOAK None

400 bat umek eta gaztek hartu zuten parte lasterketan, euskararen alde; baita 90 helduk ere. Jai giro bikaina sortu zuten guztien artean

Ordunteko mendilerroan barrena

  Kirola  Arrasate

Ordunteko mendilerroan barrena

Arrasateko Besaide mendi taldeak Bizkaiko biraren hamaikagarren irteera egin zuen atzo, domekan. 30 bat lagun atera ziren Garibaitik eta Ordunteko mendilerroko gailur guztiak egin ostean, Balmasedara jaitsi eta hantxe bazkaldu zuten. Arratsaldean, itzulera bidaia, busez, etxera.

Futbola: UDA - Touring

  Kirola  Aretxabaleta

.

»» Ikusi argazki guztiak (27)

Besaidekoen Bizkaiko bira

  Kirola  Arrasate

-

»» Ikusi argazki guztiak (16)

Garaipenarekin itxura polita erakutsi du UDAk etxean

  Kirola  Aretxabaleta

Garaipenarekin itxura polita erakutsi du UDAk etxean

Denboraldiko lehen partidua jokatu du UDAk etxean eta itxura polita erakutsi zaleen aurrean. Touring izan du aurrez aurre, kontuan hartzeko taldea, baina gehiegi sufritu barik irabazi dio 2-1, nahiz eta galtzen hasi.

Natra-Oñatik Euskal Kopako finalerdia jokatuko du

  Kirola  Oñati

Aloña Mendiko Natra-Oñati taldeak Euskal kopako bi partidu jokatu ditu aste bukaeran eta biak irabazi ditu: EHUren aurka 61-69 –zapatuan– eta Araberriren aurka 66-60 –domekan, Zubikoan. Urriaren 6an, Oñatiko jaietako Herri Egunean finalerdiak jokatuko dituzte Azpeitian. Partidua irabaziz gero domekan finala izango dute eta bestela hirugarren eta laugarren postuagatik borrokatu beharko dute.

XI. Aramaioko Rallysprinta

  Kirola  Aramaio

XI. Aramaioko Rallysprintaren argazki galeria

»» Ikusi argazki guztiak (27)

Eskoriatza K.E.ak jantzi berriak aurkeztu ditu

  Kirola  Eskoriatza

Eskoriatzarrek denboraldi berrian erabiliko dituzten jantziak aurkeztu dituzte. Ohikoa den moduan, gorria, berdea eta zuria izango dira taldearen koloreak. Eskoriatza K.E.ko saskibaloi saileko, areto futbol saileko eta pilota saileko jokalariak eta zuzendaritzako kideak elkartu ziren argazkirako Manuel Muñoz kiroldegiaren aurrealdean.

Gipuzkoako arkulari onenak nortzuk diren Arantzazun erabaki dute

  Kirola  Debagoiena  Oñati

Gipuzkoako arkulari onenak nortzuk diren Arantzazun erabaki dute

Arantzazuko Zozopase inguruan basoko arku tiroketa IV. San Migel saria jokatu dute gaur goizean. Lehiaketa, era berean, Gipuzkoa txapelketa ere izan da. 38 arkulari lehiatu dira, guztiak Euskal Herritarrak, Huescatik etorritako bi izan ezik. Antolatzaileak gustura geratu dira emaitzarekin.

Manuel Muñozen omenezkoa Atenea Labastidak irabazi du

  Kirola  Eskoriatza

Manuel Muñozen omenezkoa Atenea Labastidak irabazi du

Manuel Muñozen omenezko hiruko txapelketa jokatu zuten atzo Eskoriatzan. Etxeko taldea, Orkoieneko Kirol Sport eta Atenea Labastida ibili ziren nor baino nor gehiago. Hiruetan onenak arabarrak izan ziren: Eskoriatzari 4-0 eta Kirol Sporti 4-3 irabazi zieten. Sari banaketan Arabako areto futbol federazioko Amableren eskutik jaso zuen saria Labastidako kapitainak. Gainera, Eskoriatza kirol elkarteak Manuel Muñoz senaren semeei kamisetak oparitu zizkien.