Josetxo Muniategiren mutilek ezin izan zituzten ligako lehen bi puntuak eskuratu

  Kirola  Bergara

Josetxo Muniategiren mutilek ezin izan zituzten ligako lehen bi puntuak eskuratu

Azken minutuan puntu bat galdu zuen Bergarak (24-24) El Pilarreko jokalariak etxekoak baino argiago ibili ziren.

MU garaile Donostian Atletiko Larrun taldearen aurka (68-72)

  Kirola  Arrasate

Garaipen garrantzitsua erdietsi zuen MU-ren gazte mailako taldeak Donostiako Atletiko Larrun taldearen aurrean. Lau puntugatik gailendu ziren zerrajeroak: 68-72. Liga ezin hobeto hasi dute, lehen hiru partiduak irabazi dituzte-eta. Sailkapenean bigarren dira, Internacional taldearen atzetik. 

Aloña Mendik erraz gainditu zuen Donibasket (83-65)

  Kirola  Oñati

Aloña Mendiren bigarren taldeak garaipen erraza lortu zuen egubakoitzean, ligaren estreinaldian huts egin eta gero. Donibasket taldea etorri zen bisitari moduan Zubikoa kiroldegira, ligako bigarren jardunaldian. Bada, ezin izan  zuten ezer egin oñatiarren aurrean; 83-75 gailendu ziren txantxikuarrak. 

Jipoi ederra jaso zuen Soraluce BKEk Tolosan (79-39)

  Kirola  Bergara

Bergarako Soraluce BKE taldeak oso gaizki hasi du denboraldia. Tolosan jokatu zuten zapatuan eta jipoi ederra jaso zuten mahoneroek; 40 puntuko aldeagatik galdu zuten (79-39). Oraindik goiz da ondorioak ateratzeko, baina estatistikak ezin dira okerragoak izan: lehen bi jardunaldietan 140 puntu jaso dituzte.

Merezimenduz galdu zuen MUren bigarren taldeak Hernanin (81-68)

  Kirola  Arrasate

Mondragon Unibertsitatearen gizonezkoen bigarren taldeak ezin izan zuen lehen taldearen garaipena borobildu. Hernani Teklan Laser taldearen aurka jokatu zuten zapatuan kanpoan, eta esku hutsik bueltatu ziren Arrasatera. Etxeko taldea gehiago izan zen eta merezimenduz galdu zuten arrasatearrek. Ligako lehen bi partiduak galdu ditu MU-k.

UDAko gazteek galdu egin zuten etxean Irungo Real Union taldearen kontra

  Kirola  Aretxabaleta

Gazte mailako Euskadiko Ligako laugarren jardunaldian Aretxabaletako mutilek huts egin zuten etxean, Irungo Real Unionen aurka. Garaipen argia izan zen, azken emaitzak erakusten duenez (0-3). Aretxabaletarrek ez dute liga hasiera ona egin eta sailkapeneko beheko postuetan daude.  

Ondo borrokatu arren, Mondrako emakumezkoak esku hutsik itzuli ziren Gasteiztik

  Kirola  Arrasate

Min egin zien arrasatearrei partidua bukatzeko 20 segundoren faltan Gasteizen atzo jaso zuten ezusteko golak. Min handia egin ere, izan ere, partidu borrokatu eta parekatua jokatu zuten Aurrera Vitoriaren kontra; azkenean, baina, esku hutsik itzuli ziren Ezkurraren neskak.

Banako berdinketa justua Azkoagainen, derbi tipiko batek izan ohi dituen osagaiekin

  Kirola  Aretxabaleta  Oñati

Banako berdinketa justua Azkoagainen, derbi tipiko batek izan ohi dituen osagaiekin

Derbi baten osagai guztiak izan zituen atzo, domeka, Aloña Mendi eta Aretxabaletaren artekoak: lehia borrokatua, gol aukera gutxi eta epailearen erabakiek eragindako polemika. Norgehiagokak ez zuen jabe argirik izan, irekita egon zen uneoro, eta joko aldetik ez batak ez besteak ez zuen jokaldi luzerik lotu. Oxel Apraitzek sartu zuen UDAkoen gola eta Aloñakoa, berriz, Aimar Lizarrak egin zuen partiduko jokaldi onena maisuki amaituz. Bi entrenatzaileek ontzat eman zuten berdinketa eta oro har pozik azaldu ziren euren taldeek egindako lanarekin.

FUTBOLA:

SASKIBALOIA:

ESKUBALOIA:

TXIRRINDULARITZA:

ARETO FUTBOLA:

XAKEA:

Mondrak 0-1 galdu du Oiartzunen kontra, epailearen erabakiek baldintzatutako lehian

  Kirola  Arrasate

Mondrak 0-1 galdu du Oiartzunen kontra, epailearen erabakiek baldintzatutako lehian

Mondra burua altxa ezinik dabil liga hasieratik: lehen hiru partiduetan ez du punturik lortu. Atzo epaileak baldintzatu zuen Oiartzunen aurkako lehia, izan ere, Arrasateko hiru jokalari egotzi zituen –Markel Crespo, Mikel Gonzalez eta Jon Ander Ormaetxea– eta kanpokoek penaltiz lortu zuten norgehiagokako gol bakarra (0-1).

Deskontuan sartutako gol bati esker irabazi zuen Bergarak (1-0)

  Kirola  Bergara

Deskontuan sartutako gol bati esker irabazi zuen Bergarak (1-0)

Denboraldiko bigarren garaipena lortzeko gogotik izerditu behar izan zuen Bergarak zapatuan. Izan ere, norgehiagoka parekatua izan zen Aurrera Ondarroaren aurka jokatutakoa. Partiduak ez zuen jabe argirik izan eta ate aurrean izandako aukerei dagokienez nahiko parekatuta aritu ziren bi taldeak; talde bakoitzak bi edo hiru argi izan zituen gutxienez. Horien artean aipatzekoa da Bergarako aurrelari batek langara bidali zuen baloia.

MU garaile intentsitate handiko eta emozio biziko partiduan (81-75)

  Kirola  Arrasate

MU garaile intentsitate handiko eta emozio biziko partiduan (81-75)

Partidu ederra jokatu zuten zapatuam MU eta Leioako Askartza Claret taldeek. Saskibaloia gustuko ez duenak ere gozatuko luke Iturripen ikusitako lehiarekin. Izan ere, ez zirudien denboraldiko lehen partidua izan zenik; erritmo bizia eta intentsitate handia izan zituen norgehiagokak. Lehia bizia eta emozioa izan ziren nagusi azkenera arte; luzapenean erabaki zen partidua arrasatearren alde, Mikel Arejolaleibaren azken txanpako saskiratzeekin. Merezimendu osoz lortu zuten garaipena arrasatearrek, ligako lehen partiduan. Partidua 66-66 berdindu ostean, 15-9 gailendu ziren luzapenean Larreategiren mutilak.

Franco garaile, ezusteko barik

  Kirola  Arrasate

Franco garaile, ezusteko barik

21 jokalarik parte hartu zuen atzo, egubakoitza, Arrasate Hiria Txapelketako hirugarren jardunaldian. Ezusteko barik, Alejandro Francok (Madril) irabazi egin zion Arrasateko Josu Tornayri. Eta gainontzeko bi taulak berdinduta geratu ziren: Asier Etxagibelek (Arrasate) Aitor Alcaideren (Aretxabaleta) kontra jokatu zuen eta David Astasiok (Gasteiz) Egoitz Irureren (Azkoitia) kontra.

Aloña Mendik eta lider dagoen Aretxabaletak derbia jokatuko dute domekan

  Kirola  Aretxabaleta  Arrasate  Bergara  Oñati

Aloña Mendik eta lider dagoen Aretxabaletak derbia jokatuko dute domekan

Ligako hirugarren jardunaldia, eta dagoeneko denboraldiko bigarren derbia. Aloña Mendi eta Aretxabaleta zein baino zein gehiago izango dira domekan Azkoagainen (16:30). Oñatikoek ez dute ametsetako hasiera izan, eta Aretxabaletakoak, berriz, konturatu direnerako lider daude, jokatutako bi partiduak irabazi eta gero.

Aitor Aranaren omenezko mendi martxa bihar

  Kirola  Aramaio

Aitor Aranaren omenezko mendi martxa bihar

Aurten ere ez du hutsik egingo Aitor Aranaren omenezko mendi martxak. Bihar egingo dute eta aurtengoa 16. edizioa izango da. Orixol mendizale elkarteak aurtengo ibilbidearen berri eman du: Ibarratik abiatuta, Tellamendi, Kasatxo, Orixol, Mirugain, Marixeka, Durakogain eta Asensio zeharkatuko dituzte berriro ere Ibarran amaitzeko. Seitik zortzi ordura arteko ibilaldia izango dela kalkulatu dute antolatzaileek. Izen-ematea 10 euro ordaindu beharko da; 07:30ean irtengo dira, kiroldegitik.

Munduko Txapelketan lehiatzeko hautatu dituzte Bolinaga eta Rezusta

  Kirola  Arrasate  Bergara

Munduko Txapelketan lehiatzeko hautatu dituzte Bolinaga eta Rezusta

Arrasateko eta Bergarako pilota taldeko Ibai Bolinagak eta Beñat Rezustak 22 urtez azpiko Munduko Pilota Txapelketa jokatuko dute datorren hil amaieran, urriaren 28tik azaroaren 3ra arte. Gainera, DV torneoan ere ondo gainditu zituzten lehenengo kanporaketak.