'Txikirri-txikirri' mendi martxa ibilbide berriarekin dator aurten

  Kirola  Eskoriatza

'Txikirri-txikirri' mendi martxa ibilbide berriarekin dator aurten

Hildako mendizale eskoriatzarren oroimenez bi urtean behin antolatzen duten Txikirri-txikirri mendi ibilaldia domekan egingo dute. Aurten hamaikagarren edizioa izango da, eta ibilbide aldaketarekin dator, gainera.

Bergarako hiruko saskibaloi txapelketak hamar urte bete ditu aurten

  Kirola  Bergara GAURKOAK

Bergarako Kirol Elkarteak hiruko saskibaloi txapelketaren 10. urteurrena ospatzeko antolatu diren ekintzen nondik norakoak ezagutzera eman ditu. Egingo dituzten ekintzen artean, lehena kartel lehiaketa izan da eta Joseba Carnicerorena aukeratu dute. Honetaz gain, ekainaren 10ean Puleva koparen lehen edizioa jokatu zen eta hilaren 24 eta 25ean berriz, hiruko saskibaloi txapelketa jokatuko da.

10 urtez, egunero luzatzen

  Kirola  Bergara HEMEN DEBAGOIENA

10 urte bete dira dagoeneko Bergarako Agorrosin kiroldegian erretiratu talde bat luzaketa ariketa batzuk egiteko batzen hasi zenetik. 70 pertsona inguru pasatu dira bertatik urte guzti hauetan eta orain ere talde handia batzen da.

Leintz Arizmendi nesken futbol taldea sortu da

  Kirola  Debagoiena

Mondra, UDA eta Arizmendi taldeak batu egingo dira proiektu berri bat sortu eta emakumezkoen futbolari bultzada emateko: Leintz Arizmendi. Euskal Ligan jokatuko du talde nagusiak, eta kategoria txikietan beste bi talde izango dituzte.

Arrasateko Kirol Sariak banatuko dituzte egubakoitzean

  Kirola  Arrasate  Debagoiena

Arrasateko Kirol Sariak banatuko dituzte egubakoitzean

Arrasateko kirol talde gehienek amaitu dute jada aurtengo denboraldia –atletak orain daude aire libreko momenturik garrantzitsuenean– eta momentu hori aprobetxatuz urteko kirolari onena aukeratzeko tartetxoa ere hartu dute. Hala, egubakoitzean, hilak 16, banatuko dituzte sari horiek Arrasateko udaletxeko osoko bilkuren aretoan (18:30). 

Udako kanpaina astelehenean hasiko da

  Kirola  Arrasate

Udako kanpaina astelehenean hasiko da

Aurten ere udako abonua eskuratzen dutenek sari ezberdinak irabazi ahal izango dituzte. Udako abonuaz gain, hilabeteko abonua egiteko aukera ere egongo da. Beheko oharrean ikusi dezakezue kanpainari buruzko informazio guztia. 

Xabier Murgiondo azkarrena Gipuzkoako erlojupekoko txapelketan

  Kirola  Antzuola  Debagoiena  Oñati

Atzo, martitzena, jokatu zituzten Gipuzkoako Erlojupekoko Txapelketak, Gervais memoriala, eta Ampoko ziklista Xabier Murgiondo izan zen azkarrena 23 urtez azpikoen kategorian (27.29.66). Emakumezkoetan, berriz, gazte mailan Garazi Erostarbe azpitxapeldun izan zen. Irudietan, Mikel Arregiren erlojupekoko saioa. 

Bi lasterketaren faltan matematikoki txapeldun

  Kirola  Arrasate

Bi lasterketaren faltan matematikoki txapeldun

Bikain ekin zion Xabi Fernandez Puritok Race Turismoseko aurtengo denboraldiari, eta aurreko asteburuko bi bigarren postuei esker matematikoki irabazle da txapelketa amaitzeko bi lasterketaren faltan. Pilotu arrasatearra ez da podiumetik jaitsi orain arteko sei lasterketatan: bi lehen postu, hiru bigarren eta hirugarren bat.

Zaragozak fitxatu du Oihana Aldai: "Aukera aprobetxatzea erabaki dut"

  Kirola  Aretxabaleta  Arrasate  Debagoiena

Zaragozak fitxatu du Oihana Aldai: "Aukera aprobetxatzea erabaki dut"

Azkeneko urteak Oiartzungo atea defendatzen egon ostean Zaragozan jokatuko du Oihana Aldaik (Aretxabaleta, 25 urte). Fitxaketari esker Aldaik lehenengo mailan jarraitzeko aukera izango du, hain zuzen, Oiartzunek Zaragozaren kontra galdu zuen-eta kategoria, ligako azken jardunaldian (0-2). 

Urtebeteko hutsunearen ostean, korrikalari azkarrenak Oñatiko Herri Lasterketan

  Kirola  Arrasate  Oñati

Hemeretzi korrikalari lehiatuko dira nor baino nor gehiago, 10.000 metroko zirkuitu homologatu baten. Bailarako ordezkariak Xabier Luis oñatiarra eta Endika Donnay arrasatearra dira. Lasterketa zapatuan izango da, 19:00etan.

Ikusmin handia sortu du auto klasikoen topaketak

  Kirola  Arrasate

25 urtetik gorako harribitxiak izan dira zaleen gozamenerako ikusgai Arrasateko Arruena parkean. Jende ugari gerturatu zen domekan. 215 auto, 10 moto eta 2 bizikleta izan ziren Goiena Clasic Club taldeak antolatutako topaketako izarrak.

Antzuolako pilotari gazteak bikain Errioxako torneoan

  Kirola  Antzuola

Antzuolako pilotari gazteak bikain Errioxako torneoan

Santo Domingo de la Calzadan, asteburuan jokatu da nesken II. Fausto torneoa. Antzuolatik hiru bikote joan dira eta emaitza bikainak lortu dituzte.

 

100 neska-mutikotik gora arituko dira Mondrateren kanpusean

  Kirola  Arrasate

100 neska-mutikotik gora arituko dira Mondrateren kanpusean

Aurten lehenago hasi dira kanpusa iragartzen eta horrek inoiz baino izen emate gehiago izatea eragin du. Uztailaren 3tik 21era, herriko gaztetxoek areto futboleko baloiari lehen ostikoak emateko aukera izango dute 10:00etatik 13:30etara, eta horrez gain zaintza zerbitzua ere eskainiko dute 09:00etatik 10:00etara.

Olaizola txapeldun eta Herrarte azpitxapeldun, asteburuan

  Kirola  Aramaio

Julen Olaizolak garaipena eskuratu zuen Barañaineko txapelketan. Joritz Arbaiza orozkoarra izan zuen bikote Olaizolak, eta bikote iruñarrari irabazi zioten (18-11). Jon Herrartek, berriz, ezin izan zuen txapela irabazi Euskal Herriko Trinkete Txapelketako finalean (40-38).

Eneko Lizarralde: "Errepidearen zabalera osoa hartuta zetorren kamioia, belarretara joatea zen aukera bakarra"

  Kirola  Bergara  Debagoiena

Eneko Lizarralde: "Errepidearen zabalera osoa hartuta zetorren kamioia, belarretara joatea zen aukera bakarra"

Gorputza erabat minduta, eta gertatutakoagatik amorratuta, halaxe erantzun ditu Eneko Lizarraldek GOIENAko galderak, ospitaletik etxera iritsi berritan. Muriaseko ziklistak, baina, gauza bakoitzari dagokion garrantzia eman gura dio, ondo daki-eta egubakoitzeko istripuaren ondorioak askoz larriagoak izan zitezkeela.