Emaitzak erakusten duena baino gehiago sufritu du UDAk

  Kirola  Aretxabaleta

Aretxabaleta-UDAk asko sufritutako garaipena lortu du Gora Bilbao RedBlue taldearen aurka. Partidu lehiatua izan da eta bilbotarrek maila ona eskaini dute. Azken minutuetan atezain-jokalariarekin hasi dira kanpotarrak, 2-1 galtzen ari zirela, eta aretxabaletarrek hori ondo baliatu dute, beste hiru gol egin eta partidua erabakita uzteko.

»» Ikusi argazki guztiak (14)

Aurrealdean inork ez du amore ematen, UDAk ere irabazi egin du

  Kirola  Aretxabaleta  Debagoiena

Aurrealdean inork ez du amore ematen, UDAk ere irabazi egin du

Anaitasunaren, Hernaniren eta Mondraren garaipenen ostean Aretxabaleta irabaztera derrigortuta zegoen gaur, eta Mutrikuko taldearen aurrean Iñigo Velezen mutilek ez dute hutsik egin (2-0). 

Urteko lehen proban iazko sentsazio onei jarraipena eman die Xabi Fernandezek

  Kirola  Arrasate

Urteko lehen proban iazko sentsazio onei jarraipena eman die Xabi Fernandezek

Asteburu honetan egin du debuta aurtengo RACE Turismos txapelketan, eta emaitza politak pilatu ditu Puritok. Hasteko, polea lortu du entrenamenduetako denbora onenari esker, eta ondorengo bi lasterketatan garaipena eta hirugarren postua poltsikoratu ditu. Hori gutxi ez, eta sailkapeneko lehen postuan itzuli da Jaramako zikuitutik.

Arri BKL aise nagusitu zaio Aloña Mendiri Zubikoan (53-71)

  Kirola  Oñati

Arri BKL aise nagusitu zaio Aloña Mendiri Zubikoan (53-71)

Hasieratik jarri zitzaien partidua maldan gora oñatiarrei. "Lehenengo laurdenean erdi lo atera gara kantxara eta zazpi hiruko sartu dizkigute. Epaileen lanak ere arreta galduarazi digu eta atsedenaldira alde handiarekin iritsi gara, 20 puntu baino gehiagogatik galtzen. Hor joan zaigu partidua", adierazi du Aitor Ugarte taldeko entrenatzaileak.

Garaipen zaporeko berdinketa Bergarak (1-1); Mondrak irabazi eta Aloñak berdindu

  Kirola  Arrasate  Bergara  Debagoiena  Oñati

Garaipen zaporeko berdinketa Bergarak (1-1); Mondrak irabazi eta Aloñak berdindu

Bergarak eta Urolak bana egin dute, epaileen erabakiek komeni dena baino gehiago baldintzatu duen partiduan. 25. minutuan Cristianek egindako golari esker aurreratu da Bergara, baina bigarren zati ia osoa 9 jokalarirekin jokatu behar izan du.

Omenaldi xume batekin agurtu dute oñatiarrek Abel Barriola

  Kirola  Oñati

Omenaldi xume batekin agurtu dute oñatiarrek Abel Barriola

Abel Barriolak bere ibilbide profesionaleko azken partidua jokatu zuen atzo Oñatin. Hori dela eta, Aloña Mendiko pilota sailak omenaldi xume bat eskaini nahi izan zion pilotari leitzarrari. Honek garaipen batekin agurtu zituen Oñatiko pilotazaleak, izan ere, 13-22 nagusitu zen bikote urdina atzokoan.

Beñat Arnaiz: "Maila honetan gertu ikusten dut erretiroa"

  Kirola  Aretxabaleta  Arrasate

Beñat Arnaiz: "Maila honetan gertu ikusten dut erretiroa"

Hainbat duatloi eta triatloi irabazi ditu Beñat Arnaizek (Aretxabaleta, 1980), baina domekan kirol bizitzako lehenengo garaipena izango balitz moduan ospatu zuen Oñatin lortutakoa. Euskadiko txapeldunak maiatza du egutegian gorriz markatuta, lehenengoz egingo du-eta distantzia luzeko proba bat, ironman bat. Eta, dagoeneko eguna iristeko irrikan dago. 

Kirol elkarteak areto futboleko campusa antolatu du apirilerako

  Kirola  Eskoriatza

Kirol elkarteak areto futboleko campusa antolatu du apirilerako

Apirilaren 10ean, 11n eta 12an, Eskoriatzako Kirol Elkarteak antolatuta, areto futboleko campusa izango da 2005-2009 urte bitartean jaiotako haurrentzat.  Manuel Muñoz kiroldegian egingo dira ekintza gehienak, eta plazak mugatuak izango dira –50 haur–. Izena eman nahi duenak 17:00etatik 19:30era bitartean kiroldegira joan beharko du, eta apirilaren 3ra arte egongo da horretarako aukera.

Eskolarteko txirrindulari proba egingo da bihar

  Kirola  Oñati

Alebin eta infantil mailako 80 txirrindulari inguru etorriko dira bihar; horietako hamahiru Bizipoz-Aloña Mendi taldekoak. Lasterketa 16:30ean hasiko da enpresagintza fakultate parean. Aloña Mendiko txirrindularitza sailak 9 eta 10 urteko gaztetxo denei luzatu gura die parte hartzeko gonbidapena. 

Abel Barriola: "Bizitza etapak dira, eta, orain, pilota ixtea dagokit"

  Kirola  Oñati

Abel Barriola: "Bizitza etapak dira, eta, orain, pilota ixtea dagokit"

Maiatzaren 6an jokatuko du agurreko partidua Abel Barriolak (Leitza, 1978), hemeretzi urteko ibilbidea ixteko. Aurretik, beste hainbat partidu jokatu beharko ditu. Tartean, gaur, egubakoitza, Oñatin izango duena.

Txirrindulari amateur onenen topaleku izango da Gorla beste behin

  Kirola  Bergara

Martxoaren 26an izango da 43. Gorlara igoera (3. Peugeot Etormobil Saria), Lokatza txirrindulari eskolak antolatzen duen probetan garrantzitsuena. Aurtengo nobedadeen artean, luzeagoa izango da ibilbidea, eta lautadan kilometro gehiago izango ditu. Bestetik, lehenengoz Malatu saria jasoko du Gorla gainetik igarotzen lehenak.

Mondra futbol taldearen eskutik liburu aurkezpena gaur

  Kirola  Arrasate

Mondra futbol taldearen eskutik liburu aurkezpena gaur

Iker eta Josetxo Mendiluze aita-semeek idatzitako 'Once contra once' liburuaren aurkezpena antolatu du gaur arratsalderako herriko futbol taldeak. Kulturateko Jokin Zaitegi gelan izango da, 17:30ean, eta besteak beste, baloirik gabeko jokoaren garrantzia landuko dute bertan.

Oñatiko 26. duatloiaren erreportajea

  Kirola  Debagoiena  Oñati

Alberdi eta Santxo nagusi Soraluze pilota txapelketan

  Kirola  Bergara GAURKOAK

Soraluze lau t'erdiko pilota txapelketako finalak jokatu ziren atzo Bergaran. Promesen mailan, Alberdi izan zen nagusi Egigurenen aurrean (22-17) eta nagusien mailan, berriz, Santxok Labaka hartu zuen mendean (22-8). Martitzena izateko, pilotazale asko hurbildu ziren udal pilotalekura.

Antzuola futbol taldearen garaipena Billabonaren kontra (2-0)

  Kirola  Antzuola

Harmailatik saioan eskainitako partiduaren laburpena.

Abel Barriolak Oñatin azkenekoz jokatuko duen partidua barikuan

  Kirola  Oñati

Abel Barriolak Oñatin azkenekoz jokatuko duen partidua barikuan

Oñatin jokatuko duen azken partidua izango da Abel Barriolarendako egubakoitzekoa. Jokin Altunarendako, berriz, profesional moduan jokatuko duen lehena. Elkarrekin jokatu dute Merino eta Ezkurdiaren kontra. Sarrerak salgai daude Izarraitz, Aloña Mendi, Izarraitz eta Arrano tabernetan eta Txokolateixian. Partidua Oñatiko Zubikoa kiroldegian izango da, 22:00etan.

Kantsatzeke mendi taldeak domekarako iragarri du urteko lehenengo irteera

  Kirola  Elgeta

Kantsatzeke mendi taldeak domekarako iragarri du urteko lehenengo irteera

Elgetako mendi taldetik jakinarazi dute bederatzi irteera antolatu dituztela 2017rako, eta beste bi egingo dituztela umeendako.

'Harmailatik': Oñatiko 26. duatloia eta Antzuola futbol taldearen garaipena

  Kirola  Antzuola  Debagoiena  Oñati

Oñatiko duatloiarekin egindako erreportajea, eta futbolean, Antzuolak Billabonaren kontra lortutako garaipena.

Txirrindulari kadeteen lehen lasterketak Beasainen eta Zarautzen

  Kirola  Debagoiena

Txirrindulari denboraldia hasi dute eta lehen lasterketak jokatu dituzte Dorletako Ama txirrindulari eskolako ziklista kadeteek. Beasainen (35. Usurbe proba) eta Zarautzen (27. Zarauztarra Saria) izan dira joan den aste bukaeran.

»» Ikusi argazki guztiak (9)