Bosgarren edukiontziaren aldeko mozioa aurkeztuko du PSE-EEk

  Ingurumena  Arrasate

Bosgarren edukiontziaren aldeko mozioa aurkeztuko du PSE-EEk

PSE-EEko bozeramaile Aritz Arrietak esan du bosgarren edukiontziarekin beste edozein sistemarekin baino "gehiago birziklatzen" dela, eta "kezkatuta" agertu da atez ateko bilketa inplantatzeko asmoekin. Horrela bada, martitzeneko osoko bilkuran, bosgarren edukiontziarekin Gipuzkoako hainbat herritan dauden "esperientzia arrakastatsuez" informatuko du eta mozioa aurkeztuko du.

Josu Pereda: "Asmoa da 2013 erdialderako prest egotea Epeleko konpost planta"

  Ingurumena  Arrasate

Josu Pereda: "Asmoa da 2013 erdialderako prest egotea Epeleko konpost planta"

Poliki-poliki ari dira zehazten hondakinen kudeaketari dagokionez Debagoieneko Mankomunitateak dituen asmoak: konpost planta Epelen hondakin organikoarentzat, eta hori eta beste gaiak bereizita biltzeko atez ateko sistema; aurretik bestelakorik esan bazen ere, agian, konpost planta prest egon aurretik ezarriko dena gainera.

Atez atekoa 2013an ezartzen hasiko direla eta urte bereko erdialdean Epeleko konpostaje planta bukatuko dutela dio Mankomunitateak

  Ingurumena  Debagoiena

Josu Pereda Debagoieneko Mankomunitateko Ingurumen batzordeko kideak aurreratu digu zaborren kudeaketaren gainean gure eskualdeko udalen elkarteak dituen asmoak. 2013 erdialderako Epelen konpostaje eta transferentzia gunea jarri nahi dituztela eta atez atekoari heldu nahi diotela dio.

Atez atekoaren onurak nabarmenduz, esku-orriak etxerik etxe

  Ingurumena  Arrasate  Debagoiena  Oñati

Atez atekoaren onurak nabarmenduz, esku-orriak etxerik etxe

Arrasate eta Oñati Zero Zabor taldeek esku-orriak banatu dituzte etxerik etxe, Debagoienean, atez atekoaren dohainak nabarmenduz. Esku-orri horiek, PSE-EEk orain dela aste batzuk, bailarako etxeetan, zaborren kudeaketaren eta atez atekoaren inguruan banatu zituen esku-orriei erantzuteko banatu dituzte. "Zaborraren kudeaketa hika-mika alderdikoietatik aldenduz informazio garbia jaso eta hausnartzera animatzen zaituztegu, gaiak eskatzen duen seriotasun eta sakontasunarekin" diote Zero Zaborrekoek.

Bergaran konposta egiteko planta lehenbailehen egin nahi du Gipuzkoako Foru Aldundiak

  Ingurumena  Bergara  Debagoiena

Bergaran konposta egiteko planta lehenbailehen egin nahi du Gipuzkoako Foru Aldundiak

Gaur egun Gipuzkoan zabor hondakinetatik batzen den materia organikoa tratatzeko eta konposta egiteko, lurraldean dagoen planta bakarra, Azpeitiko Lapatxekoa, gainezka dagoela-eta, hainbat alternatiba lantzen dabil Gipuzkoako Foru Aldundia. Eta, alternatiben artean dago Epelen, Bergarako lurretan, konposta egiteko planta egitea. Hala eman du aditzera Gipuzkoako Ingurumen eta Lurralde Antolaketa diputatu eta Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoko presidente den Juan Carlos Alduntzinek. Debagoieneko Mankomunitatea ere aukera hori aztertzen dabil.

Atez atekoaren "atzerapausoaz" ohartarazteko kanpaina hasi dute sozialistek

  Ingurumena  Debagoiena

Debagoienean atez ateko zabor bilketak "ekarriko duenaz ohartarazteko" foiletoak banatu ditu etxerik etxe Gipuzkoako PSE-EEk. Esku-orrietan sozialistek azaltzen dute atez atekoaren aurka daudela eta ordezkaritza duten udalbatzetan atez ateoaren aurka egiteko akordioak bultzatuko dituztela, zaborren kudeaketarako sistema horrekin "atzera egiten" delako eta, une honetan, "sistema garestia denez, dirua alperrik botatzea" delako. Mozioak aurkeztuko dituzte udaletan.

Larraitz Ugarte: "Gaur egungo Gipuzkoaren iritzi ofiziala Zubietako errauskailuaren aurkakoa da"

  Ingurumena  Oñati

Larraitz Ugarte: "Gaur egungo Gipuzkoaren iritzi ofiziala Zubietako errauskailuaren aurkakoa da"

Aurrekontuen, zaborren kudeaketaren, krisiaren, errepideen eta bidegorrien gainean dihardu Larraitz Ugartek, foru gobernuko bozeramaileak. Deskargan bidesaria jarriko dutela ziurtatu du.

Atez atekoaren kontrako mozioak aurkeztu ditu PSE-EEk Udaletan

  Ingurumena  Antzuola  Aretxabaleta  Arrasate  Bergara  Eskoriatza

"Garestia, osasunerako kaltegarria, deserosoa, onartezinezko gizarte kontrola duena eta ostalaritzarendako oso kaltegarria" dela uste dute.

Zaborren arazoa bukatzeko, atez atekoa indarra hartzen doa

  Ingurumena  Antzuola  Arrasate  Debagoiena

Debagoienean atez ateko hondakin bilketa sistemaren esperientziak, Antzuolakoak, baditu ia zortzi hilabete, eta datuak oso onak dira: Antzuolako Udalaren datuen arabera, gero eta gehiago birziklatzen joan dira, hondakinen %92 birziklatzera ailegatu arte, eta biltzen den guztiaren erdia materia organikoa da. Errefusa oso txikia da: %8,04. Urrira arteko datuak dira horiek.

Gai horrekin lotuta, gaur, eguena, Arrasate Zero Zabor taldeak bere burua aurkeztuko du, Kulturaten, 19:00etan.

Atez atekoa: Antzuolaren ostean, Oñati eta Bergara

  Ingurumena  Antzuola

Atez atekoa: Antzuolaren ostean, Oñati eta Bergara

Gaur goizean Antzuolako esperientziaren berri jasotzen izan dira Arrasate eta Oñatiko udaleko ordezkariak eta baita Urretxuko Zero Zaborrekoak ere. Eta horixe esan digu Josu Pereda Arrasateko Ingurumen zinegotziak; atez ateko sistema ezartzen hurrengoak Bergara edo Oñati izango direla baina horretarako gutxienez urte eta erdi itxaron beharko dugula gaineratu du.

Antzuolan hondakinen %92 birziklatzen dira, atez atekoa ipini eta sei hilabetera

  Ingurumena  Antzuola

Pasa dira sei hilabete Antzuolan hondakinen atez ateko bilketa sistema ezarri zenetik eta azken datuen arabera, hondakinen ia %92 birziklatzen dira Antzuolan. Datu horiek ikusita balorazio positiboa egin du atez ateko batzordeak eta antzuolarrak zoriondu nahi izan ditu Markel Azkargorta batzordeko teknikariak: "Balorazio positiboa egin eta antzuolarrak zoriondu beharrean gaude beste behin. Orain tokatuko da zero zabor filosofian sakontzea eta hondakin horiek nola murriztu aztertzea". .

Zero Zabor taldea sortu dute

  Ingurumena  Arrasate

Zero Zabor taldea sortu dute

Zero Zabor taldea sortu berri du herritar talde batek. Taldea eta euren egitasmoa herrian aurkezte aldera, hitzaldi bat egingo dute.

Errauste plantarik ez eraikitzea erabaki du Foru Aldundiak

  Ingurumena  Debagoiena

Errauste plantarik ez eraikitzea erabaki du Foru Aldundiak

Oraingoz Zubietako errauste planta eraikitzeko lanak bertan behera uztea erabaki du Gipuzkoako Foru gobernuak. Hala eman du aditzera Juan Carlos Alduntzin Ingurumen diputatuak, argudiatuz, gaur egun lurraldean zabor gutxiago sortzen dela eta beharrezkoa dela eragileen arteko gogoeta. "Gobernu honek oso garbi du aurreko agintaldian emandako dimentsioa eta konponbidea ez direla komenigarriak" esan du Batzar Nagusietan.

Abuztuan ohiko ordutegia izango du atez ateko bilketa zerbitzuak

  Ingurumena  Antzuola

Abuztuan betiko moduan egingo da hondakinen atez ateko bilketa, baina udaleko informazio puntua itxita egongo da. Edozein gorabehera edo kezka argitzeko Mankomunitatera deitu beharko da (943 79 33 99). Irailetik aurrera udalean emango da berriz ere zerbitzua.

Hiru hilabetean hondakinen %90 berreskuratu dute Antzuolan atez atekoarekin

  Ingurumena  Antzuola  Debagoiena

Hiru hilabetean hondakinen %90 berreskuratu dute Antzuolan atez atekoarekin

Hiru hilabete dira Antzuolan hondakinak atez ate biltzen hasi zirela, eta esku artean ditugu denbora tarte honetako datuak.Antzuolako Udalak zoriondu egin ditu herritarrak, egiten ari diren ahalegina ematen ari den emaitzengatik.

Berriz eztabaida piztu zuen Mankomunitatean zabor bilketak

  Ingurumena  Debagoiena  Oñati

Hondakin organikoak biltzeko sistemen gaineko eztabaida izan zen eguaztenean Mankomunitatearen Gobernu Batzordean. Oñatiko Udalak bosgarren edukiontziaren aldeko erabakia hartuta zeukan, eta hura aurkeztu zuen Mankomunitateak aurrera bidea emateko, baina Mankomunitatearen gehiengoak erabaki zuen oraingoz mahai gainean uztea. Oñatiko alkateak, Lourdes Idoiagak (EAJ) erabaki horren aurka bozkatu zuen, Aralar abstenitu egin zen, eta gainerako ordezkariek alde bozkatu zuten.

Atez-atekoa ezarri nahi izatea egotzi dio PSE-EEk udal gobernuari

  Ingurumena  Bergara

Azken osoko bilkuran, udalbatzak Usurbilgo Itunaren aldeko mozio bat onartu zuen, ezker abertzalearen, Aralarren eta EAren aldeko botoekin. Urrats horrekin, herrian atez-atekoa ezartzeko borondatea ikusi dio alderdi sozialistak udal gobernuari eta hondakinak batzeko sistema horren kontrako bere jarrera azaldu du.

Oñati zero zabor taldeak sinadurak batuko ditu zapatuan herriko plazan

  Ingurumena  Oñati

Oñati zero zabor taldeak sinadurak batuko ditu zapatuan herriko plazan

Oñati Zero Zabor taldea atxikimenduak batzen dabil azkenaldian. Atzo, esaterako, alderdi politiko eta sindikatuekin Usurbilgo ituna sinatu zuen. Ekitaldian parte hartu zuten eta ituna sinatu zuten taldeak izan ziren: Aralar, Bildu, Ezker Abertzalea, Alternatiba, Ezker Batua-Berdeak, Zutik, LAB, ELA, ESK, EHNE eta EILAS. Hurrengo ekitaldia zapatuan egingo dute. 17:00etatik aurrera Oñatiko plazan egongo dira herritarren babesa eta sinadurak jasotzen.

Kaleko zakarrontziak, hondakinak gaika biltzeko moduan

  Ingurumena  Antzuola

Kaleko zakarrontziak, hondakinak gaika biltzeko moduan

Orain arte herrian izan ditugun zakarrontziak gaikako koloreekin margotu multzoka jarri eta kaleko hondakinak gaika jasotzeko berrerabiliko dituzte. Jendea pilatzen den puntuetan jarriko dituzte zakarrontziak launaka eta Aste Santurako denak jarrita egongo dira.

Oñatiko udalak bosgarren edukiontziaren aldeko erabakia hartu du botoen gehiengo nagusiz

  Ingurumena  Oñati

Oñatiko udalak bosgarren edukiontziaren aldeko erabakia hartu du botoen gehiengo nagusiz

Gehiengoz onartu zuten bosgarren edukiontzia osoko bilkuran Oñatin. Alde bozkatu zuten EAJk, Hamaikabatek, Aralarrek, PPk eta alderdi sozialistak; Zutikeko zinegotzia abstenitu egin zen; eta Ezker Batukoak kontra bozkatu zuen. Oñati Zero Zabor plataformako kideak osokoan egon ziren euren aldarrikapenak egiteko. Gaikako bilketarekin ados daudela esan zuten, baina "atez atekoaren aldekoak" direla gaineratu zuten.