Erraustegiagatik Udalak urtero 881.041,08 euro ordaindu beharko dituela salatu du Arrasateko EH Bilduk

  Ingurumena  Arrasate

Arrasateko EH Bilduk ohar bidez salatu du "bihar Gipuzkoako Foru Aldundian urrats berri bat eman nahi dela gipuzkoarron osasunaren eta poltsikoaren kaltean": "Uste dugu zaborraren arazoa ez duela konponduko honek, are gehiago, hondakinen erreketak arazo berriak sortuko ditu gure instituzioen aurrekontu eta biriketan".

"Akordioa bilatu artean" erraustegiaren esleipena "gelditzeko" eskatu dute Ahal Duguk, EH Bilduk, Ezker Anitzak eta Equok

  Ingurumena  Debagoiena

"Akordioa bilatu artean" erraustegiaren esleipena "gelditzeko" eskatu dute Ahal Duguk, EH Bilduk, Ezker Anitzak eta Equok

"Gipuzkoako indar eraldatzaile eta aurrerakoien akordioa, ekonomia zirkularra eta zero zabor filosofiari buruzkoa" bezala izendatu dutenarekin, "alderdi politiko eta eragile sozialekin akordioa bilatu artean" GHK-k erraustegiaren eraikuntzaren eta kudeaketaren esleipena gauza ez dezan eskatu dute lau alderdiek Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. Berez, biharko bileran dira esleipena egitekoak.

Gipuzkoako Diputazioaren arabera erraustegiak 180 lanpostu baino gehiago sortuko ditu

  Ingurumena  Debagoiena

Gipuzkoako Diputazioaren arabera erraustegiak 180 lanpostu baino gehiago sortuko ditu

Gainera, 45.000 etxebizitzarendako energia ere sortuko duela aurreikusten du Foru Aldundiak, G-Advisory Aholkuralitzak Ingurumen Guneari buruz egin duen azterlanean oinarrituta.

Erraustegiak behar dituen prozedura administratibo eta juridikoak ez dituela errespetatzen dio EH Bilduk

  Ingurumena  Debagoiena

Erraustegiak behar dituen prozedura administratibo eta juridikoak ez dituela errespetatzen dio EH Bilduk

"Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak Zubietako erraustegiari emandako baimenean dauden irregulartasunak argitzeko" eskatu dio EH Bilduk Iñaki Arriola sailburuari.

Auzolanean San Joseko bazterrak txukuntzen

  Ingurumena  Antzuola GAURKOAK

Urria amaieran egin zuten gune hori atontzeko lehen auzolana. Abenduak 6 askorentzat jai eguna dela baliatuta, atzo egin zuten bigarrena. Hainbat boluntario eta udal langile sastrakak kentzen aritu ziren goizean zehar, giro atsegina baliatuz.

Ainhoa Arrozpide: "Bilketa sistema bat baino gehiago eraginkorra izan daitekeela erakutsi dute debagoiendarrek"

  Ingurumena  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Ekonomia zirkularrari buruzko jardunaldiak egin dituzte egunotan Zero Waste Europek eta EHUk antolatuta. Leintz Gatzagan izan dira konposta nola egiten duten ikusten. Zero Zabor elkarteko kide Ainhoa Arrozpide izan da Debagoiena Zuzenean saioan.

Abenduaren 5etik 9ra bitartean traste zaharrak jasotzeko zerbitzurik ez da egongo

  Ingurumena  Debagoiena

Abenduaren 5etik 9ra bitartean traste zaharrak jasotzeko zerbitzurik ez da egongo

Debagoieneko Mankomunitateak eskualde osoan martxan daukan Bolumen Handiko Trasteak kalean jasotzeko zerbitzuak aurtengo abenduaren 5etik 9ra ez du hondakinik bilduko, aste horretako astearte eta osteguna jai egunak direlako. Hala eman dute aditzera Mankoomunitatetik. Hortaz, egun horietan traste zaharrak kalera ez ateratzeko dei egin diete herritarrei.

Elgetako ur zikinak Sesto errekara isurtzen dira

  Ingurumena  Elgeta GAURKOAK

Ura Agentziak 2007an hartu zuen saneamendu lanak egiteko konpromisoa, baina  azken jakinarazpenaren arabera ez ditu 2021a baino lehen egingo. Udala kezkatuta dago erreka egoera oso txarrean dagoelako. Lanak bizkor egiteko eskatu du. 

Zubietako erraustegiko artsenikoak osasunean izango lukeen eragina "jasanezina" izango litzatekeela diote

  Ingurumena  Debagoiena

Zubietako erraustegiko artsenikoak osasunean izango lukeen eragina "jasanezina" izango litzatekeela diote

Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeko medikuak "oso kezkatua" agertu dira Zubietako errauste plantak "isuriko lukeen toxikoengatik". Maialen Berridi eta Jose Cruz Ruiz Villandiego medikuek, ikerketa toxikologikoen emaitzak azaldu dituzte hedabideen aurrean.

Epeleko araztegia bisitatu dute goizean hainbat arrasatearrek

  Ingurumena  Arrasate GAURKOAK

Udalak antolatutako Uraren eta Ingurumenaren Astearen barruan, bi ekintza egin dituzte gaur goizean Arrasaten. Batetik, Etxezarretako basoan barrena irteera egin dute hango basoaz eta bioaniztasunaz berba egiteko; ondoren, Epeleko araztegia bisitatu dute.

Astelehenean hasiko da produktu fitosanitarioak erabiltzeko ikastaroa

  Ingurumena  Debagoiena  Eskoriatza

Astelehenean hasiko da produktu fitosanitarioak erabiltzeko ikastaroa

Anduaga Pentsuak-ek antolatuta, azaroaren 7tik 11ra bitartean GID (Gestion Integral Denbo) formazio enpresak produktu fitosanitarioen ikastaroa emango du, 15:00etatik 20:00etara bitartean, egunero, kultura etxean.

Ura eta errekaren astean, ekitaldi ugari Arrasaten

  Ingurumena  Arrasate

Ura eta errekaren astean, ekitaldi ugari Arrasaten

Bisoi europearrari buruzko hitzaldia, Etxezarreta errekan ibilaldi gidatua, Epeleko araztegira bisita eta erakusketa bat antolatu ditu Arrasateko Udalak datorren asterako.

Kandi Fernandez: "25 urte hauetan asko zabaldu dira ingurumen eskolak"

  Ingurumena  Arrasate HEMEN DEBAGOIENA

Duela 25 urte ireki zituen ateak Arrasateko Udala auzoan dagoen ingurumen eskolak. Urteurrena atzera eta aurrera begira jartzeko aukera aproposa denez, Udalako Ingurumen Eskolako zuzendari Kandi Fernandez izan da Debagoiena Zuzenean saioan.

Arantzazuko harrobia handitzearen aurka daudela esan dute bailarako hainbat eragilek

  Ingurumena  Oñati GAURKOAK

Arantzazuko harrobia handitzeko proiektua du ustiatzen duen enpresak eta bailarako hainbat eragilek handitze horri "ez" esan diote, Arantzazu Defenda Dezagun herri plataforman batuta. Helegitea ere aurkeztu diote proiektuari eta aurkako sinadura bilketa hasi dute.

Mugikortasun planaren aurkezpena egin du Arrasateko Udalak

  Ingurumena  Arrasate GAURKOAK

Udal Gobernuko ordezkariek eta plana egiten lagunduko duten Intra eta Elhuyar enpresetako partaideek aurkeztu dute, jendez beteriko Kulturateko areto nagusian. Planak hiru fase izango ditu; diagnosia (abendua), parte hartze foroak (martxoa-apirila) eta gizarteratzea (ekaina).

Edukiontzi bidezko bilketa sistema martxan da

  Ingurumena  Aretxabaleta GAURKOAK

Edukiontzi bidezko hondakinen bilketa sistema berria daukate atzotik Aretxabaletan. Hasiera batean lehenago aplikatu behar zen arren, garbiketa enpresarekin akordio batera iristeko arazoek udalaren epeak atzeratu ditu. Hondakin organikoaren eta errefusaren edukiontziak zabaltzeko txartelak beharko dira, eta dagoeneko gehienak banatu dituzte.

Beste 25 urtetarako lana Arrasateko Ingurumen Eskolan

  Ingurumena  Arrasate

Beste 25 urtetarako lana Arrasateko Ingurumen Eskolan

Udala auzoko Ingurumen Eskolaren 25. urteurrenean, bereziki ikasleekin egiten den lana goraipatu dute; Udala-Besaide-Udala ibilbide homologatuan zehar ondare naturala berreskuratzeko asmoz egin diren lanen berri ere eman diete herritarrei.

Anfibioendako eta narrastiendako hiru putzu Iturrigorrin

  Ingurumena  Oñati HEMEN DEBAGOIENA

Orain dela hilabete eskas, hiru putzu egin dituzte Iturrigorrin bertan bizi diren anfibioendako eta narrastiendako. Animalia horiek modu naturalean pixkanaka-pixkanaka putzu horietara joaten hasiko dira laster.

Erreka garbitzen eta landare inbaditzailea kentzen izan dira oñatiarrak

  Ingurumena  Oñati

Ibai Lagun eta Zero Zaborren ekimenaren barruan, Oñatiko errekak garbitzen izan dira gaur 48 lagun inguru. 09:00etan elkartu dira Foruen Plazan erreka garbitzera joateko laugarren urtez, eta zabor ugari ateratzeaz gain, Helianthus tuberosus izeneko landare inbaditzailea ere ateratzen aritu dira bolondresak.

»» Ikusi argazki guztiak (11)

Zabor ugari batu dute Bergarako erreka garbiketan

  Ingurumena  Bergara GAURKOAK

Bergaran erreka garbitzen izan ziren zapatu goizean laugarren urtez. Auzolanean, Labegaraietan hasi eta Mekolalderainoko zatia garbitzen izan ziren 220 lagun inguru.