Baratze Parkea Sarean erabiliko dute Gipuzkoan ekoiztutako konposta

  Ingurumena  Debagoiena

Baratze Parkea Sarean erabiliko dute Gipuzkoan ekoiztutako konposta

Gipuzkoan jasotako materia organikoarekin lortutako konposta Baratze Parke Sarea osatzen duten 1.045 baratze ekologikotan erabiliko dute. GHK-ko presidente eta Aldundiko diputatu Jose Ignacio Asensiok eta Kutxa Ekoguneko zuzendari Mikel Insaustik hitzarmena sinatu dute horretarako.

Lau enpresa aurkeztu dira Epeleko konpostatze plantaren kudeaketa eta ustiapenerako

  Ingurumena  Bergara  Debagoiena GAURKOAK

Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak lau eskaintza jaso ditu Epeleko Konpostatze Plantaren kudeaketa eta lortutako konposta merkaturatzeko kontratu publikoaren deialdira. Atzo amaitu zen eskaintzak aurkezteko epea. 

'Okilak eta Biodibertsitatea' erakusketa, Oñatiko Natur Eskolan

  Ingurumena  Oñati HEMEN DEBAGOIENA

Natur Eskolak beste behin martxan jarri ditu Ingurumen Jardunaldiak eta horren barruan Okilak eta Biodibertsitatea erakusketa zabaldu dute.

"Energia berriztagarrien kontratazio publikoan aurrera egitea" eskatu du Irabazik

  Ingurumena  Bergara

Koalizioaren udal taldeak nahi du Bergarako Udalak Bartzelonaren eredua jarrai dezala. Zentzu honetan eta Garoñako zentralaren balizko irekieraren aurka eginez, mozioa eramango du otsaileko osoko bilkurara.

Hitzarmena sinatu dute Kilometroak 2017k eta Ekoliok

  Ingurumena  Oñati GAURKOAK

Iaz Bergarako Aranzadi Ikastolarekin hartutako konpromisoari jarraipena emango diote aurten Txantxiku ikastolan, Kilometroak 2017k eta Ekoliok sinatu duten hitzarmenari esker. Besteak beste, ikastolako jangelako olioa Ekoliok jasoko du aurrerantzean, eta ikastolan bertan edukiontzi bat jarriko dute ikasleek erabilitako olioa eraman dezaten.

Lehenengoz gainditu da gaikako bilketaren %80ko ratioa Debagoienean

  Ingurumena  Debagoiena GAURKOAK

Poza adierazi dute Debagoieneko Mankomunitateko ordezkariek bailaran hiri hondakinen bilketa %80,19koa izan zelako 2016an. Are gehiago, nabarmendu dute 2015ean lortutako %77,8ko datua "bikaina" izanda ere, gaikako bilketa 2,4 puntutan handitu dela urtebete geroago.

Biodibertsitatea eta okila ardatz bi astez

  Ingurumena  Oñati

Biodibertsitatea eta okila ardatz bi astez

Otsailaren 15ean hasiko dira Oñatiko Natur Eskolak antolatutako aurtengo Ingurumen Jardunaldiak eta aurreko urteetan bezala, hitzaldiak, filmak, erakusketa eta irteera antolatu dituzte. Zineklubeko eta Aloñako Lagunak elkarteko kideek ere bat egin dute.

Joseba Belaustegi: "Ingurumena bezalako gai batean herritarren parte-hartzea aldarrikatzen ari gara"

  Ingurumena  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

EAEko Auzitegi Nagusiak Zubietako errauskailuaren esleipena geldiarazteko GuraSOS elkarteak jarritako errekurtsoa atzera bota ostean, elkarteko kide Joseba Belaustegik beraien aldarrikapenaz eta helburuak lortzeko aurrera begira hartuko duten bideaz hitz egin du.

Erraustegia eraiki, kudeatu eta ustiatzeko kontratua esleitzeko erabakia sinatu du Asensiok

  Ingurumena  Debagoiena

Erraustegia eraiki, kudeatu eta ustiatzeko kontratua esleitzeko erabakia sinatu du Asensiok

"Urbaserrek lideratutako UTEaren esku geldituko da Ingurumen Zentroa eraiki, kudeatu eta ustiatzeko kontratuaren behin betiko esleipena. Obrak hilabete eta erdiko epean hasiko dira gutxi gora behera", Foru Aldundiak azaldu duenez.

Aitziber Suarez: "Eraikitzeari, segurtasunari baino garrantzia gehiago ematen zaio"

  Ingurumena  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Gero eta luizi gehiago egoten dira. Horren gainean berba egin du Aitziber Suarez, EHUko geologoak, Debagoiena Zuzenean saioan.

2016an jaiotako haurren izenean, zuhaitz landatzea

  Ingurumena  Eskoriatza

2016an jaiotako haurren izenean, zuhaitz landatzea

2016an, 29 haur jaio ziren Eskoriatzan, eta 2006a ezkero datorren ohiturari jarraituz, zuhaitzak landatuko dituzte gurasoek haurren izenean.

Hondakin bilketaren inguruan "neurri gehigarriak" eskatu dizkio Arrasateko Udalak Mankomunitateari

  Ingurumena  Arrasate

Hondakin bilketaren inguruan "neurri gehigarriak" eskatu dizkio Arrasateko Udalak Mankomunitateari

“Hainbat edukiontzi beteta egoten dira eta zaborra lurrean edonola botata eta pilatuta geratzen da. Mankomunitateari eskatutako neurriekin, egungo arazoari irtenbidea emateaz gain, herritarrei egokitutako herri atsegina eraikitzen jarraitzea dugu helburu", azaldu du Udalak.

Hotzaren lan ederrak

  Ingurumena  Debagoiena  Oñati

Egun hauetako tenperatura baxuek, beste baldintza batzuk gehituta, begien gozagarri diren irudiak eragin dituzte mendi inguruan. Argazki hauek aurreko eguenekoak dira, Urbian –telefonoko kamerarekin– hartutakoak, hartuta bezala, bere horretan.

»» Ikusi argazki guztiak (24)

Zuhaitz feria egingo dute zapatuan

  Ingurumena  Arrasate

Zuhaitz feria egingo da zapatuan Arrasaten, laugarrenez, baserritarren azokarekin batera. Horretarako, Euskal Herriko onenen artean dauden bost mintegi ekarriko ditu udalak, horietako bat Arrasatekoa.

2017an ere batuko dute baserri ingurunean sortutako plastikoa

  Ingurumena GAURKOAK

Debagoieneko Landa Garapen Elkarteak beste urte batez eskainiko du baserri ingurunean sortutako plastikoaren bilketa zerbitzua. Igo egin dute bilketa kopurua, zortzi hilabetetan beharrean, bederatzitan egingo dute eta. Urtarrilaren 24an izango dute baserritarrek plastikoa ateratzeko aurtengo lehenengo eguna.

Zuhaitz feria antolatu du Arrasateko Udalak urtarrilaren 21erako

  Ingurumena  Arrasate

Zuhaitz feria antolatu du Arrasateko Udalak urtarrilaren 21erako

Hileko hirugarren zapatuko baserritarren azokarekin batera, zuhaitz feria egingo dute urtarrilaren 21ean Seber Altube plazan (08:00-14:00). Aurtengo ferian sei mintegi egongo dira: Zaldibarko Areitio, Igorreko Artadi, Zaldibarko Belar, Gatikako Etxebarria, Zarauzko Lurberry eta Arrasateko Udalatx.

"Aurreko legealdiko kudeaketako lege-iruzurraren erantzukizuna bere gain hartzeko exijitu" dio EH Bilduri Imanol Lasak

  Ingurumena  Debagoiena

"Aurreko legealdiko kudeaketako lege-iruzurraren erantzukizuna bere gain hartzeko exijitu" dio EH Bilduri Imanol Lasak

“Frogatuta geratu da egin zutena legez kanpo zegoela eta apropos egin zutela aurrera, txosten juridiko denak kontuan hartu gabe eta Batzar Nagusien gehiengoak hartutako erabakiak mespretxatuz”, azpimarratu du Imanol Lasa, Foru Aldundiko bozeramaleak.

Erraustegiaren lizitazioarekin ez jarraitzeko agindu dio Donostiako 2 epaitegiak Foru Aldundiari

  Ingurumena  Debagoiena

Gurasos plataformari arrazoia eman dio Donostiako 2 epaitegiak eta Gipuzkoako Foru Aldundiari agindu dio oraingoz erraustegiaren lizitazioarekin ez jarraitzea, plataformaren suspentsio eskaria ebatzi artean.

Erraustegia eraikitzeko kontratua eteterakoan "inposizioa" erabili zela dio EAJk eta EH Bilduk erantzun du "legea errespetatuta" eten zela

  Ingurumena  Debagoiena

Erraustegia eraikitzeko kontratua etetea baliogabea dela ebatzi du Donostiako Administrazio Auzitegiak. Horren aurrean jeltzaleek adierazi dute "inposizio estrategia eta arduragabekeria politikoaren ondorioak" direla. EH Bilduk, bere aldetik, adierazi du "legea %100 errespetatuta eta legitimitate demokratiko osoarekin" utzi zela bertan behera kontratua.

Erraustegiaren obrak esleitu ditu Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak

  Ingurumena  Debagoiena

Erraustegiaren obrak esleitu ditu Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak

Gipuzkoako Hondakinen Konsortzioko batzarrak, kontratazio mahaiak proposatuta, onartu du Gipuzkoako Ingurumen Gunearen (GIG-1) eraikuntza, kudeaketa eta ustiapena Urbaserrek eta LKS, Moyua eta Altuna y Uria enpresek osatutako ABEEri esleitzea, EAJren eta PSE-EEren aldeko botoekin. Horren berri eman dute ahaldun nagusi Markel Olanok eta Ingurumen diputatu Jose Ignacio Asensiok martitzen goizean. Esleipena egin aurretik espero zen GuraSOS elkarteak ipinitako errekurtsoaren gaineko epaia, baina oraingoz ez da epairik jakinarazi. Donostiako kaleetan milaka lagunek protesta egin dute errauskailuaren kontra.