Logoa

GOIENA.EUS Debagoienak Interneten duen ataria da. Webguneak gaurkotasunezko gaiak lantzen ditu. Herritarren parte hartzeak berebiziko garrantzia dauka: ateak zabaltzen dizkie gazte taldeei, euskara elkarteei, kultura mugimenduei, guraso elkarteei, Udalei, gizabanakoei...

Denok gara irakurle eta informatzaile Goiena.net-en. Erabilerraza da Goiena.net. Egitura eta diseinu landuan oinarritutako webgunea da. Software librean dago egina eta DJANGO kudeaketa sistema darabil.

Herritarren zerbitzurako tresna da Goiena.net. Gainera, euskara hutsean idatzitako webgune hau, medio berrietan gure hizkuntza bultzatzeko eta indartzeko erronkarekin jaio da.

Hauexek dira Goiena.net-eko helburu nagusiak:

  • 1. Gertutasuneko informazioaren sorkuntza eta hedapena.
  • 2. Debagoiendarron topaleku izatea.
  • 3. Euskara bultzatzea eta indartzea.

Helburu horietarako, komunitatearen partehartzea ezinbestekoa da. Goiena.net-eko berri-emaileak irakurleak berak dira, Goienako kazetariekin batera. Zu zeu, zauden tokian, informazio eta iritzi sortzaile bihur zaitezke. Zuzeneko aportazioekin, edo beste bide batzuetatik jaso dituzun oihartzunak zabaltzen. Gainera, Goiena.net-eko albisteak ez dira albiste soil eta itxiak: albisteoi erantzuteko aukera duzu, informazioa osatzeko, zuzentzeko, eztabaidatzeko.

Parte hartzeko bide ezberdinak eskaintzen dizkizu Goiena.net-ek: zorion agurrak bidali, iragarki sailkatu bat sartu, agendako hitzordua bidali, eztabaidetan parte hartu, bideo eta argazkiak bidali...

Kredituak

GOIENA.EUS Goiena Komunikazio Zerbitzuek sortutako ekimena da.

Honi buruz