Logoa

Goiena Komunikazio Zerbitzuak Kooperatiba Elkarteak (aurrerantzean Goiena Komunikazio Zerbitzuak) uztailaren 11ko 34/2002 Legean ezarritako Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko araudia betetzen du, eta baita datu pertsonalak babesten dituen abenduaren 13ko Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoa ere.

Goiena.eus webgunea erabiliz gero, erabiltzailea legezko ohar honen baldintzen mende geratzen da; Goiena Komunikazio Zerbitzuak egokitzat jotzen dituen aldaketa eta eguneratze guztiak egin ahal izango ditu baldintzotan, edozein unetan eta aurretik inori jakinarazi gabe. Webgunean sartu eta bera baliatzeak inplikatzen du erabiltzaileak bertako eduki osoarekin bat datorrela aitortzen duela, inolako eragozpenik gabe. Goiena Komunikazio Zerbitzuak goiena.eus webgunean, aurrez abisurik gabe, egoki iruditzen zaizkion aldaketak egiteko eskubidea du; hala, eduki eta zerbitzuak aldatu, kendu eta handitu, edo agertzen den forma alda dezake nahi duenean.

Informazio orokorra

GOIENA KOMUNIKAZIO ZERBITZUAK

Otalora Lizentziaduna 31

20500 Arrasate (Gipuzkoa)

Tel.: 943-25 05 05

Posta elektronikoa: webmaster(a bildua)goiena.com

IFZ (NIF): F20704375

Jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak

Web honen edukiaren gaineko eskubide guztiak Goiena Komunikazio Zerbitzuarenak dira. Horien jabetza intelektuala eta industriala arau nazional eta internazionalek babesten dute. Testuak, grafikoak, irudiak, haien diseinua, jabetza intelektuala, markak, izen komertzialak edo beste zeinu bereizgarriren bat, guztiak dira Goiena Komunikazio Zerbitzuaren jabetzakoak.

Webguneko edukia Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Goiena Komunikazio Zerbitzuak ez du bere gain hartzen inolako erantzukizunik erabiltzaileak webguneko edukiak erabiltzearren eragin ditzakeen kalteen gainean, ezta erabiltzaileak indarrean dagoen legea betetzen ez badu ere.

Webgunean ikusten baduzu jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak urratzen duen edukirik, jakinaraz iezaguzu lehenbailehen, posta elektronikoa bidalita webmaster(a bildua)goiena.com helbidera edo gutuna bidalita helbide honetara: Goiena Komunikazio Zerbitzuak Kooperatiba Elkartea; Otalora Lizentziaduna 31; 20500 Arrasate (Gipuzkoa).

Webgune honek beste web atari edo gune batzuekin kanpo estekak edo loturak izanez gero, Goiena Komunikazio Zerbitzuak ez da bertako edukien erantzule egiten, eta erabiltzailearen beraren erantzukizuna da haietara jotzea.

Adingabeak

Adingabeek webguneko zerbitzuak erabili gura badituzte, gurasoen, tutoreen edo legezko ordezkarien baimena behar dute; eta haiek izango dira adingabeek egin ditzaketen kalteen arduradun. Hortaz, gurasoek, tutoreek edo legezko ordezkariek erantzukizun osoa izango dute adingabeek kontsulta ditzaketen edukien eta zerbitzuen gainean.

Lege aplikagarria

Legezko ohar hau Espainiako legeriaren mende dago. Erabiltzailearen eta Goiena Komunikazio Zerbitzuaren arteko edozein auzi edo desadostasun izanez gero, Arrasateko epaitegi eta auzitegien jurisdikzioaren eta eskumen esklusiboaren mende jarriko dira.

Legezko oharra