Logoa

FMko 107.7an

Entzun:

Igo Autobusera! (Neguan), Uda Giroan saioa (udan):
Urritik ekaina bitartean Igo Autobusera! saioa egiten dugu eta ekainetik urria bitartean, berriz, Uda Giroan saioak hartzen du lekukoa.

Kazetari bakarrak egiten du egunero saio hori, eta hura da, era berean, teknikari lanak egiten dituena. Arrasateko albisteak eta gaiak lehenesten ditugu gure irratsaioetan, leku zabala dute baina, Debagoieneko gainontzeko herrietakoek eta baita gai orokorragoek ere. Hainbat tarte jasotzen dituen magazina da, albistegia; askotariko kultura ekitaldietarako zozketak; agenda-hitzorduak, eguraldi iragarpena....

-Elkarrizketa tartea: Elkarrizketa tartea izaten da egunero gure saioaren bigarren geltokia edo zatia.

-Euskadi Irratia: Gure mugetatik kanpo dauden albisteak eskaini aldera, egunero 13:00etatik 14:00 bitartean, Euskadi Irartiarekin bat egiten dugu.


PROGRAMAZIOA:

ASTELEHENETIK-EGUBAKOITZERA

10.05 (IGO AUTOBUSERA ZUZENEAN): Albistegia + agenda + +Joxe Landaren eguraldiaren iragarpena + zozketak

11.00 (GRABATUTA): Elkarrizketaren tartea + eguraldi iragarpena

12.00: Arrasate Irratia: Albistegia (Aurrekoaren errepikapena)

13.00: Euskadi Irratiaren albistegia

14.00: Goizeko saioen errepikapena: Igo Autobusera! Eta baita elkarrizketaren tartea ere.

17.00: Goizeko saioen errepikapena: Igo Autobusera! Eta baita elkarrizketaren tartea ere.

19.00: Goizeko saioen erepikapena: Igo Autobusera! Eta baita elkarrizketaren tartea ere.

ASTEBURUA

10.00: ASTEKO GAINBEGIRATUA : Asteko elkarrizketen bilduma zapatu eta domeketan

Aipatutakoez gainera, musikarekin betetzen ditugu gainontzeko orduak. Arrasate Irratiak 24 ordutan emititzen du-eta.

Arrasate Irratia