Bideo jokoak eta hezkuntza aztergai Huheziko Komunikaldietan

  Hezkuntza  Debagoiena  Eskoriatza

Bideo jokoak eta hezkuntza aztergai Huheziko Komunikaldietan

Eguaztenean Komunikaldien 7. aldia egingo da Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, Eskoriatzan, gai honen inguruan: Bideo jokoak eta hezkuntza.

Ludoteka ibiltaria San Andres auzora helduko da asteburuan

  Hezkuntza  Arrasate

Ludoteka ibiltaria San Andres auzora helduko da asteburuan

Martxan da Txatxilipurdiren ludoteka ibiltaria eta aste bukaera honetan San Andres auzoko Bedoñabe herri eskolara helduko da. Herriko txikienendako jolas erraldoiak prestatu dituzte eta mozorroak egiteko aukera ere egongo da. Haur bakoitzak nahi duena egin dezake dagoen materialarekin: pailazo, tigre edota pirata bihur daitezke zapatu goizerako. Antolatzaileek dei egin diete San Andresko haur eta gurasoei ludoteka ibiltariarekin bat egin dezaten.

Artzain Eskolako hamabosgarren ikasturte amaiera ekitaldian hamaika ikaslek jaso dute makila eta diploma

  Hezkuntza  Oñati

Artzain Eskolak artzainen heziketa-jardueran daramatzan hamabost urteen ospakizuna egin du gaur XV. ikastaroaren amaierako ekitaldian. Guztira, hamaika ikaslek amaitu dute azken ikastaroa; bederatzi gizonezkok eta bi emakumezkok. Horien artean debagoiendar bakarra dago; Oñatiko Tiago Gonzalez. Orain arte Arantzazuko Artzain Eskolan hezitako ehunetik gora artzain barneratu dira euskal nekazaritza sektorean.

Ipuin musikatu arrakastatsua Basabeazpin

  Hezkuntza  Aretxabaleta GAURKOAK None

Ipuin musikatua egin dute gaur Aretxabaletako Arizmendi ikastolako Basabeazpi gunean. Bi eta sei urte bitarteko umeek Gasteizko musika kontserbatorioko musikari batzuen laguntzarekin abestu dute, eta haurrendako esperientzia berria oso polita izan da. Musika, kantu eta itzalen bitartez kontatu dute istorioa.

Ipuin musikatu arrakastatsua Basabeazpin

  Hezkuntza  Aretxabaleta

Ipuin musikatua egin dute gaur Aretxabaletako Arizmendi ikastolako Basabeazpi gunean. Bi eta sei urte bitarteko umeek Gasteizko musika kontserbatorioko musikari batzuen laguntzarekin abestu dute, eta haurrendako esperientzia berria oso polita izan da. Musika, kantu eta itzalen bitartez kontatu dute istorioa.

KZGunea, Uarkapetik Kultur Ateko informatika gelara laster

  Hezkuntza  Arrasate

Hamar urtez Uarkape frontoian egon den KZGuneak kokaleku berria izango du laster: Kultur Ateko informatika gela. Bi dira nagusiki aldaketarako arrazoiak: batetik, orain arteko egoitzan dauden hotz eta bero arazoak; eta bestetik, AUKEAren ikuspuntutik, distortsio txiki bat sortzen duela kirol jardueraz zerikusirik ez duen jarduera bat kirol gune batean egoteak.

'Tren ibiltaria': eskolara oinez joateko ohitura bultzatzeko

  Hezkuntza  Oñati

'Tren ibiltaria': eskolara oinez joateko ohitura bultzatzeko

Errekalde Herri Eskolako Guraso Elkarteak antolatuta Tren ibiltaria egiten dihardute, hilaren 16ra arte. Ikasleak oinez joaten dira ikastetxera, taldeka eta gurasoen laguntzarekin. "Oinez joateko ohitura indartu eta bultzatu gura dugu", esan digute Errekaldeko kideek.

Irakasle lana, arriskutsua

  Hezkuntza  Eskoriatza


Irakasle ogibidea ez dago arriskutsuenen artean. Ez suhiltzaile edo bizkartzain lanen parean, behinik behin. Beno, erlatiboa dela esango du norbaitek: lan guztiek dituztela arriskuak, baita irakasleenak ere. Izan ere, irakalseak ere arriskuan daudela jabetzeko, bideo hau ikustea baino ez dago... Huheziko irakasle Goio Arana eta Joxe Arantzabal ageri dira.

Martxoaren 28an abiatuko dira XXII. eskola antzerkien jardunaldiak

  Hezkuntza  Arrasate

Arrasateko ikastetxeetako ikasleen artean antzerki zaletasuna hezkuntza adierazpen moduan lantzeko asmoarekin, aurten ere, Udaleko Hezkuntzak, Kultura sailarekin elkarlanean, eskola antzerkiak egingo dituzte; Arrasateko 1800 ikasleetatik gora parte hartuko dute, 9.861 eurotako aurrekontua izango du eta martxo amaieran hasi eta maiatza bitartean burutuko dira.

Askotariko 110 arbola landatu dituzte Zuhaitz Egunean

  Hezkuntza  Arrasate GAURKOAK None

Arrasateko 150 neska-mutiko inguru ikasgelak utzi, atxurra hartu eta urteroko ohiturari jarraituz, zuhaitzak landatzen ibili dira gaur goizean zehar egin duten Zuhaitz Egunean.

Askotariko 110 arbola landatu dituzte Zuhaitz Egunean

  Hezkuntza  Arrasate

Askotariko 110 arbola landatu dituzte Zuhaitz Egunean

Arrasateko 150 neska-mutiko inguru ikasgelak utzi, atxurra hartu eta urteroko ohiturari jarraituz,  zuhaitzak landatzen ibili dira gaur goizean zehar egin duten Zuhaitz Egunean.

Nerabeak heldutasunera doan bidea maparik gabe egiten duten marinelak dira

  Hezkuntza

Gurasoei behe-laino trinkoaren atzetik GPS lanak egitea dagokigu.

Iñaki Etxezarreta: "Ikastolen hautua egitea ez da umea eskolan uztea kuota baten truke"

  Hezkuntza  Arrasate

Iñaki Etxezarreta: "Ikastolen hautua egitea ez da umea eskolan uztea kuota baten truke"

Urretxuarra da, 56 urte ditu, eta ia bizitza osoa daroa ikastoletan. Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioko zuzendaria izana da. Duela bi urtetik, Elkar argitaletxearekin batera ikastolek sortutako IkasElkarko zuzendaria da. Ikastolen izaeraz, orainaz eta etorkizunaz dihardu. Izan ere, Arizmendi Ikastolak antolatuta berbaldia egingo du datorren eguaztenetan, 18:00etan, Arimazubi gunean, Arrasaten. Gu izateko ikastola egin izenburuaz.

Urreako Hatza bertatik bertara

  Hezkuntza  Arrasate

Urreako Hatza bertatik bertara

Arrasateko Herri eskolako mendizaleek, Nafarroa eta Gipuzkoa arteko mugan dagoen Urreako Haitza ezagutu zuten bertatik bertara joan zen domekan, ikasturteko laugarren mendi irteeran. Bedaio herrian, Balerdi mendiaren magalean dagoen haitza da Urreakoa eta bata istorio bat kontatzen duena altxor bat gordeta dagoela inguruetan. Urrerik ez, baina euriari aurre eginez lagunarteko giro aparta aurkitu zuten 89 mendizaleek paraje eder horietan.

Ikastola, hemen bai; Lodosan zergatik ez?

  Hezkuntza  Aretxabaleta  Arrasate  Debagoiena  Eskoriatza

Otsailaren 24an Lodosako Ibaialde ikastolaren aldeko ekimena egin zen Debagoienean. Arrasaten, Aretxabaletan eta Eskoriatzan, hain justu ere. 12.000 euro pasa batu zituzten Lodosako ikastolaren alde. Orain, egun hartako irudiekin, bideoa prestatu dute Arizmendi ikastolakoek.