UNED-Bergararen XI. Uda Ikastaroak

  Hezkuntza  Bergara GAURKOAK None

Zabalik dago UNED-Bergararen uda ikastaroetan izena emateko epea; hamaikagarren edizioa da aurtengoa eta atzo egin zuten aurkezpena. Diziplina anitzek eta 28 ikastarok osatzen dute aurtengo eskaintza, eta Osasuna da berritasuna. Ekainaren 13tik uztailaren 5era bitartean egingo dira.

Guraso.com ataria Irrien Laguna klubarekin eta Hik Hasi proiektuarekin lankidetzan

  Hezkuntza  Debagoiena GAURKOAK None

Edukiak elkarbanatuko dituzte; loturak eginda daude hiru atari digitaletan.

Nola jokatu 12 eta 18 urte bitarteko seme-alabekin?

  Hezkuntza  Bergara

Nerabezaroa dibertigarria bezain konplikatu izan daiteke gazteendako. Sarri adin horretako neska-mutikoak etxera doazenean egunean zehar izandako arazoak eramaten dituzte beraiekin: lagunen arteko tirabirak, azterketen edo lanaren presioa, maite duten pertsonen edo harremanen galera. Kontzientzia nahasketak ere ematen dira batzuetan; horiek gaixotasunagatik gertatu daitezke edota baita toxikoen eraginagatik ere. Kasu horietan guztietan gurasoen laguntza ezinbestekoa izaten da, baina sarri ez dute jakiten nola jokatu. Bada, horixe da Bergarako Udaleko Prebentzio Zerbitzuak erakutsi nahi duena, horrelako egoeretan gurasoen laguntzak nolakoa izan behar duen. Horretarako zortzi orduko ikastaroa antolatu du.

UNED-Bergararen XI. Uda Ikastaroetan izena emateko epea zabalik

  Hezkuntza  Bergara  Debagoiena

Goizean aurkeztu ditu Bergarako UNED-ek XI. Uda Ikastaroak. Diziplina anitzek eta 28 ikastarok osatzen dute aurtengo eskaintza, eta Osasuna da berritasuna. Ekainaren 13tik uztailaren 5era bitartean egingo dira, eta matrikula epea maiatzaren 26ra arte egongo da zabalik.

Guraso.com ataria Irrien Laguna klubarekin eta Hik Hasi proiektuarekin lankidetzan

  Hezkuntza  Debagoiena

Guraso.com ataria Irrien Laguna klubarekin eta Hik Hasi proiektuarekin lankidetzan

Edukiak elkarbanatuko dituzte; loturak eginda daude hiru atari digitaletan.

Liburuaren hamabostaldia Errekalde Herri kolan

  Hezkuntza  Oñati

Hilaren 7tik 18ra egingo dute eskolan bertan.  Askotariko ekintzak egingo dituzte; beste beste, hizkuntza ezberdinak erabiliz ipuin kontaketa saioak, eta ipuin musikatua. 

Julian Iantzi Arrasaten: "Euskararengatik naiz gaur egun famatu"

  Hezkuntza  Arrasate

Julian Iantzi Arrasaten: "Euskararengatik naiz gaur egun famatu"

Julian Iantzi Arrasaten izan da gaur arratsaldean, Gaztetxean, batxilergoko 200 neska-mutikoren aurrean. Hain justu ere, Arizmendiko eta Institutuko DBH4ko ikasleen aurrean. Arretaz eta interesez jarraitu dute lesakarraren berbaldia. Telebistan lanean "euskarari esker" diharduela esan du eta ondo ikasteko konpromisoa hartu duelako, 30 urte zituela, dela famatu edo ezagun.

Jose Mari Elortza bergararrak CAF-Elhuyar sarietako Merezimendu saria jaso du

  Hezkuntza  Bergara

Jose Mari Elortza bergararrak CAF-Elhuyar sarietako Merezimendu saria jaso du

Kimika-doktorea da Elortza. Ikastolako irakasle izan zen Bergaran eta handik Donostiara joan zen, Kimika Fakultatera. Lan handia egin du euskara teknikoa garatzeko, besteak beste. Epaimahaiak bere ibilbidea errekonozitu gura izan du Merezimendu sariarekin.

Udaleku irekietarako begiraleak behar dira

  Hezkuntza  Bergara

Aurten ere Jardun Euskara Elkarteak begiraleak behar ditu uztailerako antolatu dituzten udaleku irekietan lan egiteko. Udaleku irekiak uztailaren 2tik 20ra izango dira goizeko 10:00tik 13:00ra

Eskoriatzako osoko bilkura

  Hezkuntza  Eskoriatza GAURKOAK None

Bisita berezia jaso zuten atzo arratsaldean Eskoriatzako udaletxean. Arizmendiko Almen guneko eta Luis Ezeizako Lehen eta Bigarren Hezkuntzako 25 ume inguru izan ziren han, Eskola Agenda XXI programaren berri ematen. Aurten elikadura jasangarria aztertu dute, eta atzoko osoko bilkuran proposamen interesgarriak helarazi zizkioten udalbatzako kideei; tartean, herrian kontsumo taldea bultzatzea edo hilean behin baserritarren azoka gertatzea.

AsteON: Lanbide Heziketa Azoka

  Hezkuntza  Debagoiena Astea iruditan None

20 zentro eta erakundetatik gora, 100 titulazio ezberdin inguru, hitzaldiak, bisita gidatuak, arreta pertsonalizatua... Horiek guztiak eta gehiago ekarriko ditu aurten laugarren edizioa izango duen azokak. Horren gaineko erreportajea ikusi ahal izango duzue AsteOn saioan.

BH Klip lehiaketan, bailarako gazteak irabazle eta sormena txapeldun

  Hezkuntza  Debagoiena

BH Klip lehiaketan, bailarako gazteak irabazle eta sormena txapeldun

Atzo banatu zituzten BH Klip bideo lehiaketako sariak. Arizmendiko Batxilergokoen desfile-ekitaldian, festa giro bikainean, eta pozarren igo ziren parte-hartzaileak sarien bila. DBH mailan Bailara gazte bategatik lanak irabazi du epaimahaiaren saria, Matilde Aizpurua, Deiane Marcos eta Nerea Elortza dira egileak, eta Batxilergo mailan Gazteak post-it lanak jaso du saria, Asier Lete, Iratxe Moreno eta Ane Martinena. Ikusleen saria ere banatu da, blogetik bertatik botuak jasota, eta Erreportaia izeneko lana gustatu zaie gehien ikusleei, Janire Berasaluze, Elene Azkoaga eta Karmele Varorena. 774 lagunek eman dute botua 37 lanen artean saria aukeratzeko.

Moda desfileko argazkiak [ikusi galeria] 

Ate irekiak MUren Eskoriatzako eta Oñatiko campusetan

  Hezkuntza  Eskoriatza  Oñati

Mondragon Unibertsitateak ate irekien bi jardunaldi antolatu ditu aste honetarako, bere hezkuntza-eredua ezagutzera emateko: Eskoriatzako Huhezin, bihar, eguena, 18:00etan; eta Oñatiko Enpresagintzan, zapatuan, 11:00etan. 

Bihar irekiko ditu ateak Goiaz!-ek, Debagoieneko Lanbide Heziketaren Azokak

  Hezkuntza  Debagoiena GAURKOAK None

Bihar irekiko ditu ateak Goiaz!, Debagoieneko Lanbide heziketaren Azokak, eta azokak iraungo dituen bi egunetan, ibarrean dagoen eskaintzaren berri jaso ahalko dute Arrasateko Kulturatera gerturatzen direnek. Antolatzaileen esanetan, lanbide heziketaren eta formazioaren garrantzia azpimarratu gura dute, eta horretarako askotariko ekimenak eroango dituzte aurrera, besteak beste, hitzaldiak eta bisita gidatuak.