"Eskola jasangarria aintzatespena lortu dugu"

Erabiltzailearen aurpegia   Hezkuntza

"Eskola jasangarria aintzatespena lortu dugu"

"Gure eskolak 2011-12 ikasturtean lortutako Eskola jasangarria ziurtagiriaren aintzatespena lortu du. Ikastetxeko zuzendari Begoña Otsoa-Aizpuruak jaso du diploma Iñigo Urkullu Lehendakariaren eskutik".

Miguel Altuna Institutu berria, 2018-2019 ikasturterako

  Hezkuntza  Bergara HEMEN DEBAGOIENA

Hasiera baten Miguel Altuna Institutu berriko bi eraikinen obren bukaera-data 2017ko abenduan zehaztu bazen ere, 2018ko martxorako bukatzea aurreikusten dute. Hortaz, asmoa da 2018-2019 ikasturtean bertan abiatzea. Goienak institutuko zuzendari Josune Irazabalekin egin du hitzordua, obretan bertan.

'Suzuki' metodoa ezagutzeko bilera Arrasate Musikalen

  Hezkuntza  Arrasate

'Suzuki' metodoa ezagutzeko bilera Arrasate Musikalen

Ekainaren 12an, astelehena, arratsaldeko 19:30tan izango da bilera informatiboa Amaia Garro irakaslearen eskutik. Suzuki metodoa batez ere musika ikasteko erabiltzen da eta 3 urtetatik aurrera hasi daiteke aplikatzen. Bere ezaugarrien artean, besteak beste, gurasoen inplikazioa, entzute aktiboa, ikasketa graduala eta beste umeekin batera ikastea aurkitzen dira.

Txatxilipurditik sukaldari bila

  Hezkuntza  Arrasate

Txatxilipurditik sukaldari bila

Udaleku itxien sasoian lan egiteko prest dagoen norbait bilatzen ari dira. Honako perfila edukitzea jartzen dute baldintza gisa: elikagaien manipulatzaile titulua edukitzea, euskaraz jakitea, gidabaimena eta auto propioa izatea eta gazte eta nerabeekin lan egiteko prestutasuna. Interesatuek bidali curriculuma haurrak@txatxilipurdi.com helbidera.

'Erguin jatetxea' antolatu du Arrasate Herri Eskolak

  Hezkuntza  Arrasate HEMEN DEBAGOIENA

Lehen Hezkuntzako bigarren mailako ikasleek, lehengaiak batu, janaria prestatu eta jatetxea goitik behera antolatu dute irakasleen laguntzarekin. Bazkaltzera, ikasleen gurasoak joan dira "ilusioz gainezka".

Festa giroa nagusi Arrasateko Herri Eskolaren ikasturte amaierako jaian

Festa giroa nagusi Arrasateko Herri Eskolaren ikasturte amaierako jaian

  Hezkuntza  Arrasate

Ipuinak, kareta tailerrak, bertsoak eta margoak izan dituzte ikasleek, irakasleek eta gurasoek Biteri plazan egindako festan.

Birziklatze azoka egingo dugu astelehenean Herriko Plazan

Erabiltzailearen aurpegia   Hezkuntza

Birziklatze azoka egingo dugu astelehenean Herriko Plazan

Hurrengo astelehenean, ekainaren 5ean Nazioarteko Ingurugiro Eguna ospatzeko asmoarekin, Kurtzebarri Eskolako ikasleek, birziklatutako edo berrerabilitako materialekin sortutako eskulan edo artelan guztiekin azoka egingo dugu. Aretxabaletako plazan izango da 16:30etik 18:30era bitartean birziklatze azoka.

Herri Eskolako jaiaren erdigune bilakatuko da gaur Biteri

  Hezkuntza  Arrasate

Herri Eskolako jaiaren erdigune bilakatuko da gaur Biteri

Guraso elkarteak antolatuta, bertso saioa, argazki erraldoia eta tailerrak izango dira, besteak beste, eta baita edari eta pintxoak ere.

Gaztelupe-Arimazubiko ikasleek pozik jaso dute saria, egindako logoagatik

  Hezkuntza  Arrasate

Gaztelupe-Arimazubiko ikasleek pozik jaso dute saria, egindako logoagatik

Gaur, maiatzak 31, Kerik Gabeko Eguna da. DBHko lehen zikloko ikasleak tabakismotik prebenitzeko, eskualdeko hainbat ikastetxek hartu dute parte Kerik Gabeko Gazteak programan. Bertan hainbat tailer eta lan egin dituzte, eta logotipoak landu dituzte. Gaztelupe-Arimazubi ikastolako logoa izan da irabazle, eta udaletxean saria jaso dute horregatik.

Ekonomia eta fiskalitatearen oinarriak ikasiko dituzte DBHko 4. mailatik aurrera

  Hezkuntza  Debagoiena

Ekonomia eta fiskalitatearen oinarriak ikasiko dituzte DBHko 4. mailatik aurrera

Unitate didaktiko berria sartuko dute ikastetxeetan Eusko Jaurlaritzak eta foru aldundiek hurrengo ikasturtera begira eta Euskadiko ikastetxe guztiak atxiki ahal izango dira hezkuntza-modulura DBHko 4. mailatik aurrera.

Mondragon Unibertsitatea CyD rankingeko lehen 10en artean

  Hezkuntza  Debagoiena

Mondragon Unibertsitatea CyD rankingeko lehen 10en artean

Conocimiento y Desarrollo Fundazioak 2017 urterako egindako Espainiako unibertsitatean sailkapenean zortzigarren postuan kokatu du Mondragon Unibertsitatea eta ezagutzaren transferentzian egindako lana nabarmentzen du batik bat.

Herri eskolakoen aurtengo azken ibilaldia

  Hezkuntza  Arrasate

Herri eskolakoen aurtengo azken ibilaldia

Atzokoarekin eman zioten amaiera aurtengo ikasturteko mendi ibilaldiei. 36 laguneko taldea batu ziren Itziarretik Zumaiarako bidea egiteko. Eguraldia lagun izan zutela baliatuz, Zumaiako hondartzan bainutxoa hartuz borobildu zuten atzoko txangoa.

Puzgarriak, tailerrak, jolasak eta eskulanak, Txantxiku Ikastolaren Eguna ospatzeko

  Hezkuntza  Oñati

Aste osoa zehar askotariko ekintzak egin ostean, gaur, zapatua, ospatu dute egun handia Txantxiku Ikastolan. Gelatatik kanpo, askotarikok ekintzak egin dituzte ikastolako jolaslekuan eta Foruen plazako pilotalekuan. Gurasoek, ikasleek eta ikastolako langileen bat egin dute, goiz ederra pasatzeko.

»» Ikusi argazki guztiak (33)

MUko Ingeniaritzako 203 gradudunek diplomak jaso dituzte

  Hezkuntza  Arrasate

Gaur arratsaldean  egin dute diplomen banaketa ekitaldia Arrasaten. SENEReko Ingeniaritza Aeroespazialeko eta Sistemetako zuzendari nagusi Unai Lópezek hitzaldia eman du bertan.

»» Ikusi argazki guztiak (28)